Itsas Kirol Arrantzarako Lizentziak
Deskribapena
Itsasoko kirol arrantza egiteko beharrezko baimena.
*EB 2016/1251 Betearazte-erabakiak behartzen du IINK-ri emateko hainbat espezieen kirol-arrantzaren gaineko datuak. Beraz, derrigorrezkoa da erantzutea Eusko Jaurlaritzak egiten dituen arrantzari buruzko inkestak.
2020ko TASA: 17,60 €
Itsas kirol arrantza da aisialdi, kirol edo zaletasun hutsagatik egiten dena, inolako irabazi-asmorik gabe eta ez da zilegi, beraz, harrapaturikoa salgai jartzea, ezta beste edonolako merkataritza-eragikerarik egitea ere.
Itsasoko kirol-arrantzan aritzeko, gutxienez 16 urte eduki behar dute eta baimen egokia eduki behar da, arrantza-motaren araberako baimena, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak ematen duena.
Bi motatako baimenak daude:
1. Itsasoko ur azalekoa: lehorretik edo Matrikula-Erregistroko Zazpigarren Zerrendako ontzi batetik kirol-arrantzan egiteko ahalmena ematen du (5 urteko gehienezko iraunaldia)
2. Itsasoko urpekoa: igeri eginez edo urpean birika hutsekin arrantzan ibiltzeko ahalmena ematen du urpeko baimenak (urte bateko gehienezko iraunaldia)
Nori dago zuzenduta
Hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak. Adin horretatik beherakoek arrantzan egin ahal izango dute, baldin eta baimena duen pertsona batekin badaude.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
* Gogorarazten dizugu bulegoetara etortzeko, AURREKO ZITA hartzea ezinbestekoa dela, telefonoz deituta.
Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Vitoria–Gasteiz)
Cristina Argote c-argote@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 96 77 | Faxa: 945 01 97 02
Begoña Alonso beg-alonso@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 96 50 | Faxa: 945 01 97 02
Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo)
Xabier Larrañaga x-larranagagisasola@euskadi.eus
Iñaki Artetxe i-artetxelopez@euskadi.eus
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60 | Faxa: 944 03 14 61
Arrantza Egituren Zerbitzua (Donostia)
Maite Chueca m-chueca@euskadi.eus
Natividad Gonzalez natividad-gonzalez@euskadi.eus
Telefonoa: 943 02 25 75 | Faxa: 943 02 25 85
Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua (Bermeo)
Cristina Llaguno c-llaguno@euskadi.eus
Telefonoa: 944 03 13 26
Kodea(k)
- Urazaleko itsasoko jolas-arrantza: 0108201
Itsasoko kirol-arrantzarako lizentzien eskabidea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Eskatzailea:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Erakundeak beti ordezkari baten bidez aritzen dira, hortaz:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete ezazu Titularra atala erakundearen datuekin eta Ordezkaria atala zure datuekin.
- Sina ezazu eskabidea.
Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:
Jakinarazpenak eta komunikazioak zein kanaletatik jaso nahi dituzun aukera dezakezu.
- Posta bidez: Posta bidezkoa atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
- Kanal elektronikoz: Nire karpeta jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako dagoen ontzira bidaltzen dira. Sartzeko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoaren bitarteko bat edukitzea.
Oharra: hamar egun pasatzen badituzu jakinarazpen batera sartu gabe, atzera botako da, izapidea egintzat emango da eta prozedurak aurrera egingo du.
* Gogorarazten dizugu bulegoetara etortzeko, AURREKO ZITA hartzea ezinbestekoa dela, telefonoz deituta.
Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua (Vitoria-Gasteiz)
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 96 77
Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo)
General Concha 23, 2. solairua
48010 Bilbo
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60
Arrantza Egituren Zerbitzua (Donosti)
Easo kalea, 10
20006 Donostia
Telefonoa: 943 02 25 75
Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua
Matxikorta kaia z/g
48370 Bermeo
Telefonoa: 944 03 13 26
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskaera egiteko, jarraitu 4 urrats hauek:
- Eskaeraren inprimakia bete.
- Beharrezko dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskaera eta dokumentuak aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan.
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.