Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Eginkizunak familia barruan bateratzea

Erantzukidetasuna etxeko lanak eta familiarekiko erantzukizunak modu orekatuan banatzea bada, beharrezkoa izango da familiako kide guztiak lanak banatzeko adostasun batera heltzea.

Etxeko lana partekatzeko formulak.

HELBURUA

Banatzen amaitzerakoan familiako kide bakoitzak eguneroko hainbat lan eta erantzukizun izango ditu esleituta.

NOLA BANATU LANAK

Aintzat izan behar dira ondorengo irizpideak, etxeko lanak familiako kide guztiekin adostasunez, modu orekatuan eta zuzen banatu ahal izateko:

  • Familiako kide bakoitzaren gaitasunak eta garapen-maila: etxe batean gurasoak, seme-alabak, aiton-amonak... bizi ahal dira, eta banaketan kontuan izan behar dira kide bakoitzaren adina, trebetasunak eta osasun-egoera, pertsona bakoitzari arazorik gabe bete ditzakeen eginkizunak esleitu ahal izateko. Zentzu horretan, garrantzitsua da gurasoek seme-alabei euren adinen araberako eginkizunak eta erantzukizunak esleitzea, seme-alabak, txiki-txikitatik, erantzukizunez arduratu eta pertsona autonomoa eta eginkizun horietarako laguntzarik behar ez dutenak izan daitezen.
  • Lehentasunak: pertsona bakoitzak gehiago edo gutxiago atsegin dituen jarduerak izan ditzake. Familiako kide guztien lehentasunen arabera banatu ahal dira eginkizunak, pertsona bakoitzari gehien gustatzen zaizkionak esleituz; hala ere, adostasunik ez balego, lan horien arduradunak astero aldatzeko txandak ezarri ahal dira.
  • Denbora: kontuan izan behar da etxetik kanpo lanean edo ikasten ematen duten denbora, kide bakoitzak duen denboraren heinean lagun dezan.
  • Generoa ezabatuz : ez dago gizonezkoen edo emakumezkoen lanik, emakumeek zein gizonek egin ahal dute etxeko edozein lan. Etxeko erantzukizunak generoz gabetuta, familiek berdintasunaren ikuspuntutik heziko dituzte seme-alabak.

EMAITZAK

Familia bakoitzak plangintza bat izan behar du eta horretan, egunez egun, etxeko lan guztiak eta arduradun denak antolatu.

Positiboa izan daiteke, familiako kide guztiek ikusi eta heltzeko moduko toki batean jartzea.

Garrantzitsuena, horiek egitearen aldeko guztien konpromisoa da.

Azken eguneratzea: 2017/03/13