Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Langile bezala eginkizunak bateratzea

Familia eta etxeko bizitza bateragarri egiteko neurririk ez izateak ondorio txarrak izaten ditu gizon eta emakume langileentzat, eta ohikoa da:

EMAKUMEEK

  • Amatasuna atzeratu edo baztertzea, beren lanbide-garapena baldintzatzen duelako.
  • Familiarekiko erantzukizunak dituztenean, lan-merkatua uztea.
  • Lanaldi partzialeko lanpostuei heltzea, familia eta laneko bizitza orekatu ahal izateko.
  • Lanaldi edo presentzia bikoitza izatea, lanaldia amaitzean etxeko lanekin jarraitzean.
  • Osasun-arazo eta estres gehiago izatea, lan-karga bikoitza jasateagatik.

GIZONEK

  • Lanpostuan denbora gehiegi egotea
  • Familia zaintzeari eta etxeko lanei denbora gutxi eskaintzea
  • Aitatasun-eskubidea mugatzea
  • Familien euskarri ekonomiko nagusi bihurtzea

Enpresan bateragarritasun-neurriak izateak eta gizonek nahiz emakumeek behar bezala eta berdintasunez erabiltzeak, gizonezkoek zein emakumezkoek beren ibilbide profesionala osotasunean garatzea, eta aldi berean, etxeko eta familiarekiko erantzukizunez arduratzea ahalbidetzen dute, eta horren ondorioz:

EMAKUMEEK

  • No tengan que posponer o descartar la maternidad al no limitar esta circunstancia su desarrollo profesional
  • Ez dute zertan amatasuna atzeratu edo baztertu behar, gertakari horrek ez duelako beren lanbide-garapena mugatzen
  • Ez dute zertan beren ibilbide profesionala alde batera utzi behar familiarekiko erantzukizunez arduratzeko, familiako gainerako kideekin banatuta baitaude
  • Astialdi gehiago dute nahi dutenaz gozatzeko, etxeko lanak berdintasunez banatuta daudelako.
  • Beren osasunak eta estres-mailek onera egiten dute

GIZONEK

  • Denbora gehiago eskaini ahal izango diote euren familiei, bikotekideei eta euren buruari, bateragarritasun-baldintzak erabiltzeagatik
  • Aitatasun arduratsurako eskubidea erabat gauzatu ahal izango du, seme-alabekin denbora gehiago iraganda
  • Emakumeekin familiaren erantzukizun ekonomikoa banatuko dute
  • Beren autonomia-maila areagotuko da
Azken eguneratzea: 2017/03/13