Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Bateragarritasunerako neurria

ZER DIRA KONTZILIAZIO NEURRIAK

Kontziliazio neurriak, pertsona orok beraien bizitza pertsonala eta familiarra lanarekin kudeatzen dituen baldintzak sortzeko ekintzak dira.

Hasieran familia-politikak deituriko babes-neurri gisa sortzen dira. Politika hauek, jaiotza baimenak erregulatuz eta aldatuz egin dira. Ordu murriztuak, eszedentziak eta antzeko neurriak, laneko pertsonen eta beren seme-alaben eskubideak babesten eta kontziliazioa errazten saiatuz.

Badira batzuk, legeak esplizituki arautzen dituenak, hauek zuzenean aplikagarriak dira (jaiotza baimena, adingabeak zaintzeko lanaldi murriztua, haurrak zaintzeko eszedentzia ...), eta beste batzuk berriz, hitzarmen kolektiboetara mugatzen da beraien ezarpena edo enpresak bere langileekin duen barne negoziaziorako.

Informazio gehiago izan nahi ezkero hemen klikatu

     1.   Ondorengoak zaintzera zuzendutako neurriak: Seme-alaba adingabeak zaintzea

Langileen beharrik handienetako bat jaiotza-baimena amaitu ondoren seme-alabak zainketa eta zaintza antolatzea da, lan mundura itzultzeak bizitza pertsonala eta familiarra, lanarekin bateraezinak bihurtzen dituzten egoerak sortzen dituelako.

  • Haurren zainketarako jornadaren murrizketa 12 urtera arte
  • Eszedentzia, 3 urtetik beherako haurrak zaintzeko
  • Borondatezko eszedentzia

Neurri hauez gain, gaur egun dagoen araudiak langileak lanaldia egokitzeko eta banatzeko duen eskubidea aitortzen du, nahiz eta modu generikoan egin eta negoziazio kolektiboa edo enpresa bakoitzaren hitzarmenak baldintzatzen duen.

Hitzarmenetan aurki ditzakegun adostutako neurrien artean hauek daude:

  • Lana egokitzeko eta antolatzeko eskubidea.
  • Ordaindu gabeko baimena.
  • Medikura eta / edo espezialistara laguntzeko baimena.
  • Ospitalizatutako adingabeak laguntzeko baimena.
  • Ordu poltsa eskola egokitzapena ematen denerako.
  • ...

 

  1. Pertsona nagusien eta menpekotasuna dutenen zainketarako neurriak

Beste behar garrantzitsuenetako bat kontziliazioari dagokionez, familian dauden menpekotasun zaintzak eta osasun larria duten senideen zainketarekin du zerikusia.

Legeak neurri hauek ezartzen ditu:

  • Jornada murrizketa menpekotasuna duen pertsonaren zainketagatik
  • Borondatezko eszedentzia

Negoziaketa kolektiboan edo empresako negoziazioan onartutako neurrien arabera, beste batzuk erabili daitezke, hala nola:

  • Espezialistetara laguntzeko baimena.
  • Laneko ordutegia organizatzeko eta egokitzeko eskubidea
  • Ordaindu gabeko baimena
  • ….
  1. Lan egiten dutenen dimentsio pertsonala zaintzera zuzendutako neurriak

Oso garrantzitsua da dimentsio pertsonala zaintzea. Indarrean dagoen legerian arautu ez badira ere, badaude hainbat neurri, edozein langileren beharren kontziliazioa erreztu dezake. Neurri hauen artean hauek daude:.

  • Telelaguntza neurriak
  • Orduko poltsa urte osoan zehar banatzeko, langilearen beharren arabera
  • Bonu sozialak (deskontuak kiroldegietan, haurtzaindegietan, gizarte proiektuetan ...)
  • ...

Kontziliazio neurriak bai langileentzat eta bai enpresentzat onuragarriak dira;Batetik langileei ondo etortzen zaie beraien beharrak asetzen dituztelako eta enpresei lana antolatzen laguntzen die.Gainera langileak gustora egoteak produktibitatearen igoera eta konpromezua lortzen dira.

Azken aldaketako data: