Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Eginkizunak bateratzearen onurak

Langile gisa zure etxeko eta laneko bizitza bateratzen badituzu, onura ugari izango dituzu:

  • Zure lanbide-garapena hobetuko duzu: norberaren eta laneko bizitzaren artean oreka egotean, zure errendimendua areagotu egingo da lanean, eta aldi berean, lankideekiko harremana hobetuko da.
  • Denbora gehiago eta kalitate hobeagokoa izango duzu seme-alabei, familiari eta zeure buruari eskaintzeko.
  • Zure bizi-kalitatea eta osasuna hobetuko dituzu. Etxeko eta familiarekiko erantzukizunak banatzean, astialdi gehiago izango duzu, eta horrek murriztu egingo ditu zure estres-mailak, zure osasunaren mesederako.
Azken eguneratzea: 2017/03/13