Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Eginkizunak enpresarekin bateratzea

Denbora nola banatzen dugun eta gure lehentasun pertsonala zeintzuk diren hausnartu behar da, familiaren, norberaren eta laneko bizitzaren alderdiak hobetu edo aldatu ahal izateko.

Hala ere, eginkizunak bateratzeko neurrien erabilerak, orobat, langileen eta enpresaren arteko konpromisoa eskatzen du, biek ere beren helburuak lor ditzaten.

Zentzu horretan, langileek arduraz baliatu behar dituzte bateragarritasun-neurriak, beren lan-denbora hainbat eratara optimizatuz:

Perfekzionismoa baztertuz

Pertsona askok, lan hobezina egin nahi izateagatik, ez dute inoiz lana amaitzen, etengabe atzeratuz.

Ezetz esaten ikasiz

Pertsona askok ez dakite ezetz esaten eta, azkenean, beste lankide batzuek menderatzen dituzte, atsedenaldietatik kanpo mintzatzeko edo lanekoak ez diren gaiez hitz egiteko lana etengabe eragotziz. Beraz, garrantzitsua da ezetz esaten jakitea, baina modu atseginean, honelakoa bezalako esaldiak erabiliz: “eskertzen dizut gonbidapena baina ezin naiz joan”.

Arreta-galtzeak ekidinez

Lanean arreta-galtzeak bideratzen dituzten egoerak daude, adibidez, bulegoetako ateak irekita edukitzea (horrela edozein ustekabean sartu eta egiten ari garena eten dezake), telefono-deiak jasotzea, etab. Beraz, beharrezkoa da bisitak hartzeko, lanari uzteko edo lanekoak ez diren deiak jasotzeko ordutegiak ezartzea, lanari arretarik handiena eskaini ahal izateko.

Eskuordetzen ikasiz

Pertsona askok uste dute lan guztiak ondo egin ditzaketen bakarrak direla, gainerakoak gutxietsiz, lan guztiaz arduratuz, eta lan guztia, denbora faltagatik, egin ezinik. Hori dela-eta, beharrezkoa da eskuordetzen ikastea, langileak ezarritako helburuak betetzeko lanak egin ahal izateko prestatuz.

Puntuala izanez eta puntualtasuna eskatuz

Puntuala ez bazara, lankideek gauza bera egingo dute zurekin eta denbora kenduko dizute garaiz ez direnean iristen, beraz, puntualtasun irudia sortu behar duzu eta gainerakoek zure denbora errespetatuko dute.

Harira etortzen ikasiz

Ez galdu denborarik gaiarekin zerikusirik ez duten arazoekin, etorri zuzenean dagokion gaiaren harira.

Zure bilerak optimizatuz

Saiatu ahalik eta gutxienak izatea bertaratu beharreko bilerak eta ez deitu bilera behar-beharrezkoa ez bada. Bilera bat antolatzen duzunean edo bilera batera zoazenean, eduki jorratu beharreko gaien agenda, bakoitzari eta bilera osoari eskaini beharreko gutxi gorabeherako denbora, nahiz hasiera- eta amaiera-orduak aurreikusiz.Lanpostua txukun izanda. Antolatu zure lana lehentasunak ezarriz. Horrek esan nahi du dokumentu bat berrikusteari ekiten diozunean, ez diozula amaitu arte utzi behar, ez utzi gerorako, ez gorde paperak tiradera batean beste egun baterako, ez pilatu agiriak pilatzeagatik.

Gatazkak saihestuz

Denbora asko galtzen da beharrezkoak ez diren gatazketan, hobe da lankideekin dauden desadostasunak ekiditea edo ez pertsonalizatzea.

Lanpostua txukun izanda

Antolatu zure lana lehentasunak ezarriz. Horrek esan nahi du dokumentu bat berrikusteari ekiten diozunean, ez diozula amaitu arte utzi behar, ez utzi gerorako, ez gorde paperak tiradera batean beste egun baterako, ez pilatu agiriak pilatzeagatik.

Mezu elektronikoak behar bezala baliatuz

Mezu elektronikoak irakurri eta erantzuteak denbora asko eskatzen du; mezuak iragazi egin behar dira, lanekoak baino ez direnei erantzunez, mezu pertsonalak astialdirako utziz, kateak edo ditxosozko spamak ireki edo erantzutea ekidinez, denbora kenduko baitizute eta, gainera, zure laneko ekipoa kalte ditzaketen birusak izan ditzakete.

Telefono finkoa eta sakelakoa behar bezala erabiliz

Telefonoa behar bezala erabili behar da, bakarrik lanekoak diren deiak jaso eta eginez, lanekoak ez direnak lanorduetatik kanpo edo atsedenaldietan egiteko geroratuz, eta soilik behar-beharrezkoak diren dei pertsonalak eginez.

Hutsarteak baliatuz

Hutsarteak erabiltzen ikasi behar da, produktibo bihurtzeko, adibidez, laneko bidaia batean, eraman beti biderako lanerako erabilgarri izan dakizukeen irakurtzeko zerbait.

Gure denborak administratzen ditugun moduaren araberakoa izango da bizitzaren oreka eta gure enpresei egiten diegun ekarpena.

Azken eguneratzea: 2017/03/13