Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Enpresak

Gero eta handiagoa da familiaren eta lanaren artean arrazoizko uztartze-mailak lortzeko kezka; hain zuzen, lehen tokian jarri da administrazioen, gizarte eragileen eta enpresen zereginen zerrendan; izan ere, bi eremu horiek bateragarri egiteko zailtasunak askoz ere ondorio sakonagoak baititu.

Bakoitzaren bizitza pribatua eta familia lanarekin uztartzeko zailtasunaren ondorio kaltegarriek, langileen bizi-kalitatean eragiteaz gain, gizartearen egitura osoan eta ekonomian eragiten dute.

Uztarketa-arazo horiekin geroz eta gehiago lotzen dira, besteak beste, jaiotze-tasaren beherakada, azken hamarkadetako mailarik baxuenean dagoena, biztanleriaren zahartzea, lan-esku kualifikatu eta ekoizlearen erabilgarritasuna, edota talentuaren atxikipena.

Horrela bada, uztarketak agintzen dituen premietara egoki beharra dago gure gizartea; baina hori ez da herri erakundeei eta familiei bakarrik eragiten dien arazo bat, enpresak ezin dira geratu eragiketak burutzen dituzten gizarte-ingurunetik kanpo; beraz, betebehar morala dute ildo honetan eta, aldi berean, interes ekonomikoa ere bai.

Bizitza pertsonala eta familia bateragarri egiteko arazoek modu kaltegarrian eragiten die enpresei; izan ere, arazo horiek, ohikoan, langileen osasun arazoak ekartzen dituzte (estresa edo kontzentrazio-eza,...), motibazio-falta, absentismoa, talentuen ihesa.... eta horrek guztian produktibitatean eragiten du zuzen-zuzenean.

Enpresek uztarketa horren erronka hartu behar dute beregain. Eta horretarako, antolakuntza-eredu jakin batzuk eratu behar dituzte, beren langileei laneko betekizunak eta familiakoak era orekatuan bete ahal izateko baliabideak emanez, eta horrela, antolakuntzaren errentagarritasun ekonomikoa bermatuz.

"Lana eta bizitza pertsonala benetan orekatuko dituzten praktikek, era egokiak diseinatzen direnean, enpresen produktibitatea eta arrakasta areagotu dezakete; eta, aldi berean, enplegatuen konpromisoaren eta beren gogobetetze pertsonalaren mesederako izan daitezke. Praktika horiek ez dira, soilik, enplegatuen alde egin behar den gauza zuzen bat; antolakundearen errentagarritasunaren alde egin beharreko gauza zuzena dira". Poelmans eta Caligiuri (2008)

Enpresek funtsezko betekizuna dute familia eta lana bateragarri egiteko zereginean; horregatik:

  • Familia eta lana bateragarri egiteko modua erraztu behar die euren langileei, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten neurriak erabiliz.
  • Lana antolatzeko eta denbora kudeatzeko era berriak sartu behar dituzte, lana eta familia bateragarri egiteko aukera emango duten eredu berriak.
  • Enpresa-kultura aldatu egin behar dute, uztarketa hori kudeaketaren beste atal bat bezala erantsiz, ez bakarrik gizarte-erantzukizunaren ikuspegitik begiratuta, baita estrategia moduan ere; hau da, langileen motibazioa areagotu, talentua erakarri eta antolakundeetan eutsi, errendimendua hobetu eta, ondorioz, enpresen helburuak hobetzen lagunduko duen estrategia moduan; izan ere, horrela, antolakunde eraginkor eta errentagarriagoak bihurtuko baitira.

Azken aldaketako data: