Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

2014ko Kanpaina

Eskubideak eta Betebeharrak 2014

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 25. Urteurrena betetzen zela eta, Eusko Jaurlaritza eta Unicef elkarrekin lan egin zuten “Haurren Ahotsa” telebista-saioa egiteko. Saio horretan Lehendakariak 28 neska-mutil beren eskubideen eta ongizateari buruz egindako galderei erantzuna eman zien.

Platoan beste 30 haur izan ziren publikoaren artean. Eta, horrez gain, Itziarreko bertsolaritza eskolako 4 neska-mutil parte hartu zuten grabatutako bideo baten bitartez, beste bi nerabe Ibarrekolanda institututik bideo baten bitartez bota zuten galdera, eta Donostiako Orfeoi Txikiko 71 haur abestu zuten.

Guztira, 140 neska-mutil inguru hartu zuten parte ekintza honetan.

Argazkiak

http://www.eitb.eus/eu/telebista/argazkiak/osoa/2728032/argazkigaleria- haurren-ahotsa-inigo-urkullurekin/

Haurrek egindako galderak
Jolasteko eskubidea
  1. Jolasteko denbora izatea umeen eskubidea da. Zergatik daukagu hainbeste etxerako lan?
  2. Jolasteko leku egokiak eta nahikoak ditugula uste al duzu?
Errespetatua izateko eskubidea
  1. Nire eskolan, gutxi gorabehera, errespetatzen ditugu beste pertsonen kulturak, baina berdin izaten al da Euskal Herriko toki guztietan?
  2. Ni Errumaniatik etorri naiz hona bizitzera eta ni bezala beste haur eta nerabe asko munduko hainbat tokitatik etorri dira Euskal Herrira. Beraz, Euskadiko etorkizuna multikulturala izango al da?
Familian bizitzeko eskubidea
  1. Oso garrantzitsua da maite zaituen familia bat izatea. Euskal Herrian nola egiten da haur guztiek familia egoki bat edukitzeko?
  2. Gaur egungo gizartean guraso banandu gehiago daude eta orain arte beti amek izan dute umeen zaintza. Kasu hauetan, kontuan hartzen al da seme-alaben iritzia?
Osasuna zaintzeko eskubidea
  1. Zergatik kanpotarrek ez dituzte gure eskubide berdinak?
Ohitura osasungarriak garatzeko eskubidea
  1. Zelan erakuts dezake politikari batek herrietako kaleak garbi mantentzen?
Bakean bizitzeko eskubidea
  1. Zergatik ikusten ditugu beti gudak eta indarkeriak telebistan?
  2. Lege bat egin al dezakezu haurrak gerrara joan ez daitezen?
Parte hartzeko eskubidea
  1. Politikariek kontuan hartzen al duzue haurren iritzia?
  2. Zergatik umeek ez daukagu bozkatzeko eskubiderik eta nagusiek bai?
Aintzat hartuta izateko eskubidea
  1. Non dago muga helduen gauzen eta umeen gauzen artean?
Hezkuntzarako eskubidea
  1. Zer da LOMCEA?
  2. Zoriontsua al zinen irakasle lanetan? Irakasle garaiko pasarterik al duzu?
  3. Zergatik daude eskolara joaten ez diren umeak?
Diskriminatua ez izateko eskubidea
  1. Nola lagundu diezaiokegu baztertuta dagoen haur bati?
  2. Zure etxean, emakumeek eta gizonek betebehar berdinak al dituzte?
  3. Zergatik daude desberdintasunak munduan, denok berdinak baldin bagara?
Gorputza eta sentimenduak errespetatzeko eskubidea
  1. Sare sozialen erabilerari dagokionez, zuk zer esango zenieke beraien irudia arriskuan jartzen duten gazteei?
  2. Posible ikusten al duzu sare sozialak irakaskuntzan sartzea?
Duintasunez hazteko eskubidea
  1. Murrizketak direla eta, orain arteko bekak eta Erasmus bezalako aukerak galduko al ditugu?
  2. Asko entzuten da krisiaren ondorioz eskubide asko galdu ditugula. Guk ere galdu ditugu?
  3. Gu ziur aski Europara joan beharko gara lehenengo ikastera eta gero lan egitera. Zelako neurriak hartzen ditu zure Gobernuak ikasle garaian eman behar dugun pausu hori errazteko?
Elkartasunerako eskubidea
  1. Zer egiten du Eusko Jaurlaritzak ume guztien eskubideak bermatzeko?
Bideoak
  • http://www.eitb.eus/es/television/videos/detalle/2728226/video-el-lehendakari-contestaninos-haurren-ahotsa/
  • http://www.eitb.eus/es/television/detalle/2648080/quieres-preguntar-al-lehendakariderechos-nino/

Azken aldaketako data: