Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

2018ko Kanpaina

"Último tren a Treblinka" obraren antzezlana.

Arartekoak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin ospatu dute Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 29. urteurrena. Horretarako, “Treblinkara azken trena” (gaztelaniaz) obra antzeztu da, haurren bizitza duintzeko borroka aldarrikatzen duen istorioa baita.

Antzezlanak, Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak Varsovian zuzentzen zuen umezurztegiaren azken egunetara eraman gaitu, 1942 urtera. Haur eta nerabe batzuk agertokia partekatzeko aukera izan dute, eta haien ohatzetatik eta mahai luzeetatik umezurztegiko 200 ume juduek bizi izandakoa sentitu ahal izan dute.

Ekitaldiaren aurkezpenean, Arartekoak, Manu Lezertuak, egun berezi hau handitasunez ospatzearen eta beste erakundeekin batera egitearen garrantzia nabarmendu du. Gizarte Politiketako sailburuordeak, Lide Amilibiak, urte honen hasieran sinatu den Familien eta Haurtzaroaren aldeko Euskal Itunak adierazten duen erakundeen arteko konpromisoa gogorarazi du, eta eskubideen babesa duela funtsezko oinarri. Eta, azkenik, Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, haurrek eta nerabeek beraien udalerriak hobetzeko egin ditzaketen ekarpen handiak azpimarratu ditu, horretarako aukera ematen badiegu, eta harro jakinarazi du hurrengo egunetan Unifecen Haurren Lagun diren Hiriak zigilua jasoko dutela.

Begiratu informazio zabalagoa IREKIAn (Gobierno Abierto).

Azken aldaketako data: