Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Kanpainak · 2013ko Kanpaina

Eskubideak eta Betebeharrak 2013

egON LINE

Hemen elkartu gara berriro beste azaroaren 20 bat ospatzeko, Haurren Eskubideen Konbentzioaren eguna da gaur eta zuekin guztiekin ospatu nahi dugu egun handi hau.

Azaroaren 20an Lakuan ospatutako EgON LINE jardunaldiaren bideoaz

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

Ekitaldiaren egitaraua: Eskubideak eta betebeharrak 2013: egON LINE [pdf 365kb]

Egun hau ospatzerakoan haur eta nerabeek errespetatu, bultzatu eta zaindu behar ditugun berariazko eskubide multzo bat badagoela gogorarazi nahi dugu, eta eskubide hauek guztiak besteenganako eskubideen errespetu eta konpromisozko jarreraz lagunduta joan behar dutela. Izan ere, eskubideez gozatzeak ezin bestean ardurak ere onartzea suposatzen du.

Aurten, 2013an, haur eta nerabeek Internet erabiltzerakoan bere eskubide eta betebeharrak nola gauzatzen dituzten aztertzeari dedikatu nahi diogu.

Internet bidez eskaintzen diren ikaragarrizko aukeraz gozatzeko eskubidea dutelako: aisi, giza harremanak, komunikazioa eta informazioa, ezagutza partekatua, parte-hartzeko aukera eta iritzia ematekoa…

...baina nabigatzerakoan eta datuak konpartitzerakoan dauden arriskuak ezagutzeko eta ekiditeko betebeharra dute. On Line egotea garrantzitsua da, baina seguru. egON LINE!

Kanpainaren baliabideak

Ekitaldiaren egitaraua: Eskubideak eta betebeharrak 2013: egON LINE [pdf 365kb]

Argazkiak
Azken eguneratzea: 2016/11/23