Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Ongi etorri Zeuk Esan-era!

Marka ezazu 116111 zenbakia eta harremanetan jarriko zara zerbitzu anonimo eta doako honekin

Ezagutu ezazu 116111 zenbakia nola dabilen. Adibide bat duzu bideo honetan.

Ongi etorri Zeuk Esan-era!

Euskadiko haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gunera sartu berri zara. Zeukesan-ek laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka.

Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da (ez duzu ezer ordaindu behar) eta guztiz anonimoa.

Bestetik, Zeukesan web-orrialdea duzu eskura, eta blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baldin badiguzu ere.

Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek?

Deitu edo idatzi dezakezu:

  • Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
  • Arazorik baduzu, edo buruan ?bueltaka? dabilzkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
  • Horrez gain, gugana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?)

Nor dago web-orrialdearen eta Zeuk Esan atzean?

Psikologoak eta gizarte-hezitzaileak gara, haurren eta nerabeen esparruan espezializatuak.

Jakin ezazu lasaitasun osoz deitu edo idatzi diezagukezula, esku onetan egongo zara-eta. Badakigu zein garrantzitsuak diren zure intimitatea, zure ideiak eta zure zalantzak. Arreta osoz hartu eta entzungo zaitugu, eta laguntzen saiatuko gara. Lagundu nahi dizugu, besterik gabe!

Horregatik, laguntza behar baduzu: eskatu guri!

Azken aldaketako data: 2015/11/24