Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Faqs, zalantzarik bai?

Ohiko Galderak

Zerbitzuari buruzko ohiko galdera batzuk aurkezten dizkizugu atal honetan.
Dena den, gogoan izan 116111 telefono zenbakian gaituzula laguntza pertsonala behar baduzu.
Deitzen dudanean edota posta bidez galderaren bat edo beste bidaltzen badut, nork erantzungo dit?
Beste alde honetan eskarmentu handiko psikologoak eta hezitzaileak gaude, zuri laguntza emateko prest.

  • Doakoa al da telefonoz deitzea zuon zerbitzura?

    Erabat doakoa.

  • Nola bidal dezaket kontsulta bat?

    Telefonoz hitz egin dezakezu gurekin, baita mezua postaz bidali ere. Erraza da guztiz; izen bat  eta zure posta helbidea bakarrik eskatzen zaizu. Beste atal batzuk bete ditzakezu, baina ez da nahitaezkoa.

  • Nola jasoko ditut erantzunak?

    Ematen diguzun posta helbidean.

  • Zeuk Esan Blogak

    Ikus dezakezun bezala, Zeuk Esanen hasierako orrian blogei buruzko atal bi daude. Beraietan testu berriak zein interesgarriak idatziko ditugu. Esan bezala, bi dira blogak: bat nagusientzako eta bestea zure moduko gazteentzako.

    Blog hauetan utz ditzakezu zure iritziak. Horretarako, esan bezala, sartu beharko dituzu zure izena edo ?nik?-a eta baita posta-helbidea ere.

    Iritziak bertotik gainbegiratuko ditugu zakarkeriak saihesteko. 

  • YouTube kanala

    Interesgarria iruditu zaigu bideoak edo trailerrak atxikitzeko atal bat jartzea.

    Aukera duzu zure gustuko bideoak bidaltzeko gure posta elektronikoaren bidez (zeukesan@zerbitzuak.org). Hori bai, ipini orduko ikusi beharko dira ea egokiak diren gure web orrirako. Ulertzen duzu, ezta?

    Youtube kanala: http://www.youtube.com/user/Zeukesan?feature=guide

  • Facebook, Twiter eta Tuenti

    Zeuk Esan sare sozial hauetan ere badago. Horrela gaurkotuko ditugu Web-orriko berrikuntza guztiak eta gure jarraitzaileekin harremanetan segitzeko aukera izango dugu.

    Zure kontsultak ere bidal ditzakezu bide hauetatik. Horretarako Facebook, Twiter edo Tuentiko kontu bat behar duzu.

    Facebooken kasuan, gustatzen zait? botoia klikatu (hori guztia Zeuk Esan-eko orrian jarri ondoren). Twiter-ren kasuan aldiz, Zeuk Esan-nen jarraitzaile egin behar zara, eta Tuentin bazaude, Zeuk Esan-nen lagun egin.

Azken aldaketako data: 2013/06/13