Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Sare Sozialak

116111 Zeuk Esanek adingabe guztien ondoan egon nahi du, lagundu ahal izateko. Horregatik, kanal birtualetan egotea ezinbestekoa da. Zerbitzua ezagutu nahi baduzu edo kontaktatu nahi baduzu, sartu! Hor gaude zuretzat!Zeuk Esan sare sozialetan dago, nerabeak mugitzen diren esparruetan parte hartzeko prest! Horregatik, INSTAGRAM kontu bat dugu (@zeukesan).

FACEBOOKen badugu orri bat (Zeuk Esan 116 111), non partekatzen dugun haur eta nerabeei buruzko informazio pila eta baita gurasoen intereseko artikuluak ere.

TWITTERen ere bagaude (@Zeukesan). Zeuk Esan zerbitzuan egiten dugun lanaren zati handi baten berri ematen dugu. Horretaz gain txiokatzen ditugu 116111 telefonoan normalean tratatzen ditugun gaiak.

Jarraituko diguzu?

Azken aldaketako data: