Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria txostena

Txosten honek Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Haurren eta Nerabeen Behatokiak 2019. urtean sustatutako ikerketa baten emaitza nagusiak jaso ditu. Ikerketa haren helburua izan zen haur eta nerabeenganako indarkeriak Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean EAE) nolako intzidentzia eta nagusitasuna duen ezagutzea, bai eta sistemak arazo horri ematen dion erantzuna ezagutzea ere, eta ume eta nerabeenganako indarkeria-egoeretan prebentziorako, detekzio goiztiarrerako, arretarako, babeserako eta konponketarako politikei buruzko gomendioak ezartzea, arazoari aurre egiteko jarduketaren eta erantzun koordinatuagoaren eta egokiagoaren oinarriak finkatuko dituztenak.

Azterlanean, gaian inplikatutako eta zenbait eremurekin (osasuna, justizia, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, berdintasuna…) zerikusia duten eragile batzuek parte hartu dute; haiek partekatu dituzten datu eta hausnarketen bidez, arazoarekin lotura duen egungo panorama deskribatzen duen argazkia egin da.

 

Azken aldaketako data: