Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Zeuk Esan Blogak

Zer da Zeuk Esan Bloga?

http://zeukesan.blog.euskadi.eus

Zeuk Esan, haurrak eta nerabeak laguntzeko telefono europarra (116111), haurrei eta gazteei zuzendutako bloga ere du. 18 urtetik beherako haurrei eta gaztei interesatzen zaizkien gaiez idatziko dugu blogean: sexualitatea, lagunak, harremanak, familia, bullying-a, drogak, eta abar.

116111, telefonoan postontzian, edo Facebook eta Twitter. are-sozialetan jasotzen ditugun kontsultak saiatuko gara blogera eramaten. Hala ere, istorioa moldatuko dugu (izena, beste datu pertsonalak eta xehetasun pribatuak erabat aldatuko ditugu) hizlariaren identitatearen babesa bermatzeko.

Zuk ere blogean parte hartu dezakezu. Zure istorioa, kezkak edo gogoetak beste adingabeekin konpartitu ditzakezu. Agian baten bati mesedegarria bihur dakioke. Horretarako, utzi zure istorioa postontzian eta saiatuko gara argitaratzen (betiere, anonimatua bermatuz).

Horrez gain, post bakoitzean komentario bat utzi dezakezu, mintzatutako gaiari buruzko ikuspuntua eta gomendioak besteekin partekatuz.

Ongi etorria Zeuk Esan Blogera!!

Zer da Zeuk Esan Helduak Bloga

http://helduakzeukesan.blog.euskadi.eus/

Zeuk Esan, haurrak eta nerabeak laguntzeko telefono europarra (116.111), nagusiei zuzendutako bloga ere du. Ama, aita edo familiako kide bazara, edo adingabe bati buruz orientazioa behar baduzu, Zeuk Esan lagungarria egingo zaizu. Zure intereseko gaiez idatziko dugu blogean: heziketa, familia harremanak, sexualitatea, bullying-a, drogak eta abar.

116.111) telefonoan postontzian, edo Facebook eta Twitter sare-sozialetan jasotzen ditugun helduen kontsultei buruz idatziko dugu. Hori bai: izena, beste datu pertsonalak eta xehetasun pribatuak erabat aldatuko ditugu, anonimatua bermatzeko betebeharrean.

Post bakoitzean zuen komentarioa utzi dezakezue, horrela, mintzatutako gaiari lotutako aholkuak edo iradokizunak partekatu ditzakezue.

Ongi etorria Zeuk Esan Helduak Blogera! !!

Azken aldaketako data: 2017/04/12