Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Pertsonak


Servicios

HARRERA ETA AGURRA egiteko PLANA ezartzea *

Unitatearen pertsona bat integratzen eta agurtzen lagunduko duen jarduketa-protokoloa jaso behar du Harrera eta Agurra egiteko Planak.
Unitatearen Planak fase guztiak eta edukiak identifikatu beharko ditu bai Harreran bai Agurrean:

  • Harrerari dagokionez, ziurtatu beharko da harrera, laguntza, hasierako konpainia eta feed-back-a
  • Agurrerako, kontuan hartu beharko da ezagutzaren transmisioa eta arduren jakinarazpena

Arreta berezia merezi du izendatzea, beti Unitateko pertsonen artean, kasuan kasuko arduraduna, sartuko den pertsonaren Harreratutoretzarako zein joango denaren Agurraren kudeaketarako.
Beharrezkoa izango da koherentzia eta osagarritasuna bilatzea Unitatea baino goragoko mailan dauden Harrerarekin edo Agurrarekin lotutako beste plan edo mugarri batzuekin, adibidez, Sailburuordetzan, Sailean edo Gobernuan bertan.

Harrera eta agurra adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

BARNE KOMUNIKAZIO PLANA definitzea *

Barne Komunikazio Plana ezartzea tresnarik onenetakoa izan daiteke konfiantzazko, partaidetzazko eta lankidetzako ingurune bat sortzeko, Unitateko pertsonak ahalduntzen lagunduko duena.
Honakoak jaso beharko ditu, gutxienez, Planak:

  • Zer komunikatu
  • Zein den komunikazioaren arduraduna kasu bakoitzean
  • Nori komunikatu behar zaion
  • Zein kanal edo kanalen bidez
  • Zein helbururekin komunikatzen den
  • Hala badagokio, maiztasuna edo aldizkakotasuna
  • Planaren beraren zein jarraipen eta ebaluazio egingo den

Arreta berezia merezi du sistematika bat ezartzeak ohiko bilerak egiteko, gune arin bihur daitezen erabakiak hartzeko, informazioa modu eraginkorrean trukatzeko eta jarduteko irizpideen analisi produktiboa egiteko. 
Beharrezkoa izango da koherentzia eta osagarritasuna bilatzea Unitatea baino goragoko mailan dauden Barnekomunikazioarekin lotutako beste plan edo mugarri batzuekin, adibidez, Sailburuordetzan, Sailean edo Gobernuan bertan.

Barne komunikazio plana adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

PRESTAKUNTZA PLANA sortzea *

Prestakuntza Planaren bidez, Unitatea osatzen duten pertsonei lana egiteko behar dituzten ezagutzak eta trebetasunak ematen zaizkie, Unitatearen Estrategiarekin bat etorriz.
Planak, gutxienez, fase hauek bildu beharko ditu:

  • Prestakuntza-premiak detektatzea
  • Beharrak alderatzea lanpostu bakoitzerako definitutako profilekin eta gaitasunekin
  • Lehentasunak eta helburuak ezartzea
  • Prestakuntza-ekintzak zehaztea, kasu bakoitzean formatua eta hartzaileak egokituz
  • Prestakuntza-ekintzen ebaluazioa eta plana berriro definitzea

Beharrezkoa izango da koherentzia eta osagarritasuna bilatzea Unitatea baino goragoko mailan dauden langileen prestakuntzarekin lotutako beste plan edo mugarri batzuekin, adibidez, Sailburuordetzan, Sailean edo Gobernuan bertan IVAPek sustatuta.

Prestakuntza plana adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

HOBEKUNTZA TALDEAK sortzeko eta jarduteko dinamikak ezartzea

Hobekuntza Taldea kudeaketa hobetzeaz arduratzen den pertsonatalde txikia da, oinarrietan bi ardatz dituena:

  • Erantzukizuna lantaldea osatzen duten pertsona guztiena da
  • Lan-prozesu bat hobekien ezagutzen duena huraegin ohi duena da

Unitate bakoitzak, bere errealitatea eta Estrategia kontuan hartuta, bere egitura erraztu beharko luke, kasu bakoitzean beharrezkotzat jotzen dituen Hobekuntza Taldeen bitartez, bai bere prozesuekin lotuta daudenak, bai hainbat motatako proiektuekin lotuta daudenak.
Logikoa denez, beste Unitate batzuekin edo sailen artean zeharkako Hobekuntza Taldeak eratzeak lankidetza-lana hobea erraztu dezake, zeinak herritarrei zerbitzu hobea emango dien.

Hobekuntza adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

LIDERGOAREN jardunetik espero daitezkeen portaerak eta trebetasunak identifikatzea

Erakunde bateko edozein mailatan dauden profesionalek motibazioa eragiteko eta eredu izateko izan dezaketen gaitasuna da Lidergoa; horri esker, laguntzaileak, giza-taldeak eta harremanak aldatzea lor dezakete.
Bi lider mota bereiz ditzakegu, gutxienez:

  • Unitatearen talde guztien interesak koordinatzen dituztenak, arduradunak eta zuzendaritzakoak barne.
  • Unitateko beste batzuek helburuak lortzeko arduradun nagusi gisa ikusten dituzten pertsonak, nahitaez hierarkia-izaerako identifikaziorik izan gabe

Lidergoa gauzatzean, Unitateak espero dituen portaerak eta trebetasunak identifikatzen dituen neurrian, haren prestakuntza, jarduna eta ebaluazioa kudeatu ahal izango dira hobekuntzarako.

Lidergoa adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

Unitatearen pertsonen GOGOBETETZEA kudeatzea *

Unitateko Pertsonen Gogobetetze-maila ezagutzeak Kudeaketa hobetzen aurrera egiten laguntzen du. Horretarako, zuzeneko pertzepzioa jasotzeaz gain, Unitateak informazio hori osa dezake errendimenduadierazleekin (prestakuntzan emandako orduak, ahalduntze-maila, hobekuntza-taldeetan parte hartzea…).
Unitate bakoitzak, ikuspegi eraginkor eta eragingarri batetik, Gogobetetze hori modu sistematikoan ebaluatzeko tresna aukeratu beharko du: fokutaldeak, elkarrizketa sakonak, inkestak… Egitura bereko beste unitate batzuekin bateratzeko aukera baztertu gabe, horiek gauzatzea eta ondoren alderatzea errazteko.
Une zehatzaren argazkia lortzen badugu ere Gogobetetzea neurtzean, gogobetetzearen kudeaketak berekin dakar, halaber, kudeaketa horretatik eratorritako Hobekuntza Plana.

Gogobetetzea kudeatu adibideak (leiho berri batean irekitzen da)