Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Gizartea


Servicios

Proaktiboak izatea KODE ETIKOAREN eta JOKABIDEAREN hedapenean, eta unitatearen KONTUEMATEAREN maila eta GARDENTASUNA HOBETZEA

Unitateak ziurtatu beharko du bere pertsona guztiek Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta erakundeadministrazioko kargudunen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodea ezagutzen dutela, baita Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan jasotako Printzipio Etikoak ere (EPOE).
Halaber, administrazio publikoaren langileek eta kargu publikoek bere ekintzen eta haien emaitzen KONTU EMATEA egin beharko dute eta, herritarrei mekanismoak eman beharko zaizkie pertsona horien jarduna kontrolatzeko.
Gainera, Gardentasuna bultzatu beharko du Unitateak, herritarrek, informazioa eskura izanda, modu fidagarrian parte hartu ahal izateko dagozkien erabakietan. Horretarako, informazioak honelakoa izan behar du:

  • Kalitatezkoa, egiazkoa, argia eta egokia
  • Bat etorri behar du, informazioa erlazionatutako beste informazio batekin konparatzeko aukera ematen du
  • Eskuragarria, ulergarria, garrantzitsua eta fidagarria

Etika eta jokabide jokoa adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

Erantzukizuna hartzea AUKERA-BERDINTASUNAREKIN, JASANGARRITASUNAREKIN eta EUSKARAREN ERABILERAREN NORMALIZAZIOAREKIN

Gobernuko eta sailetako programetan proposatutako neurri eta ekintza espezifikoak bultzatu eta ezarri behar ditu Unitateak, Aukera Berdintasuna Sustatzeko; horretarako, helburu eta jarduketa zehatzak gehituko ditu ezberdintasunak ezabatzeko eta politika eta ekintza guztietan berdintasuna sustatzeko, maila guztietan eta horiek planifikatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko fase guztietan.
Gainera, pertsonak kontzientziatu eta prestatu behar ditu, Baliabide Propioak Modu Jasangarrian Erabil ditzaten: efizientzia energetikoa, uraren kontserbazioa eta erabilera, birziklatzea, kutsaduraren eta zaraten prebentzioa, etab. Eta Ingurumenean Sortzen Den Eraginaren Murrizketa bultzatzea Unitatearen jardueretan eta bertako pertsonen joan-etorrietan.
Horrekin batera, funtsezkoa da Euskararen Erabilera sustatzea unitatean bertan, Gizartean eredu izateko eta normalizazioa errazteko.

Berdintasuna, euskera... adibideak (leiho berri batean irekitzen da)