Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

KUDEAKETAREN EBALUAZIOAK ETA HOBEKUNTZA-PLANAK

Aurrerabideren proiektuetako bat hau da: autoebaluazioak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko antolakuntza-unitate bakoitzean, unitateak ereduarekiko duen egoera aztertzeko eta sendotze- eta hobetze-planak zehazteko.

Prozesu hori Egiten Ikasi proiektua egin duten antolakuntza-unitateetako langileek egingo dute, eta DACIMAko eta Kudeaketa Hobetzeko Lankideen Sareko bi lagunez osatutako taldearen laguntza izango du; lantalde horrek hau adostuko du antolakuntza-unitatearekin:

  • Kudeaketa hobetzearen arloan izandako aurrerabideari buruzko kontraste-txostena (indarguneak eta sendotu eta hobetu beharreko guneak)
  • Hobekuntza-plana egiteko kontuan hartu beharko diren sendotze- eta hobetze-arloak
  • Datozen hiru urteetarako sendotze- eta hobetze-plana 

EZAUGARRIAK 

  • Errazak
  • Bertako langileek egindakoak
  • Egiten Ikasi proiektuan parte hartu duten antolakuntza-unitateetako langileek zuzenean parte hartuko dute, eurak izango dira protagonista.
  • 3 urterako plana, eredutik datozen hobekuntza-ekintzak dituena. 

FASEAK ETA GARAPENA 

  1. Memoria Eginez Gara egitea edo eguneratzea
  2. Autoebaluazioa (antolakuntza-unitateko langileek)
    • Autoebaluazio indibidualaren galdetegia bete
    • Galde-sorta adostu
  3. Kontrastea (antolakuntza-unitateko langileek, DACIMAko eta Lankideen Sareko langileekin)
    • Adostutako autoebaluazioa birpasatu
    • Sendotu eta hobetu beharrekoak diren alderdiak eta indarguneak identifikatu, ardatz bakoitzean.
    • Lehenespena, sendotu eta hobetu beharreko alderdiak zehazteko
    • Sendotze- eta hobetze-plana egitearen plangintza
  4. Sendotzeko eta hobetzeko plana
    • Prestaketa (unitatean)
    • Balidazioa (saioan, kontrastatzen parte hartu zutenekin)
  5. Planaren segimendua
    • Planaren bete den aztertzea urteroko saioan (saioan, kontrastatzen parte hartu zutenekin)

EGUNGO EGOERA 

  • Martxoan eta apirilean, pilotu bat egin zen lau antolakuntza-unitaterekin.
  • Funtzionamendua aztertu ondoren, doiketa batzuk egin ziren definitutako sisteman, eta lehenengo ebaluazio-plana abiarazi zen; plan horrek beste hemeretzi antolakuntza-unitateri eragin zien, ekainetik urrira artean.
Azken aldaketako data: 2017/01/10