Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

GEHIAGO ARE GEHIAGO DA. ADOSTASUN-FASEA

Prozesua garatzeko babesa sortzeko fasea 2013ko azarotik 2014ko martxora bitartean izan zen. Hona daturik aipagarrienak:

• 100 bilera.
• 500 pertsona (100 zuzendari, lurralde-ordezkari eta zerbitzu- edo sail-arduradun).
• Deitutakoen % 75eko parte-hartzea.
• Parte-hartzaileen % 95en babesa.

 

ARGUDIOAK

ZERGATIK ESAN DIGUTE BAIETZ?

Beharrezkoa delako, denontzat delako eta hobetzeko aukera bat delako

Eredua
• Funtsean, ondo "ematen du belarrira"
• Gertuko eta aplikagarriagoa da EFQM baino
Egiten Ikasi
• Ona eta ezinbestekoa da zuzendari eta zerbitzu-arduradunak elkartzea
• Zentzuzkoa da prozesuaren zati bat elkarlanean egitea
• Materialak eta dokumentazioa baliagarriagoak dira barnetik sortzen badira
Kudeaketaren ebaluazioak eta lankide-sarea
• Ideia ona da laguntza-ebaluazioak (hobekuntza-planak) egitea
• Jaurlaritzakoak badira, ebaluatzaileek hobeto jakingo dute ebaluatu behar duten errealitatearen berri
Lan-karga
• Lan gehigarria da, baina hobeto lan egiten lagunduko du etorkizunean
Eszeptizismoa, aurreko esperientzia txarrak direla eta
• Baldintza guztiak betetzen ditu proiektuak: antolakunde osoarentzat da, legealdi baten barnean garatuko da, asko egokitu da, eta oso babes jakina du
Antolamendua aldatu beharra
• Datuak izanik, lagunduko du zehazten zer dabilen ondo eta zer gaizki, eta, horri esker, proposamenak egin ahalko dira

 

Gutxi badira ere, arazoez ere ohartarazi zen:

Arazoak
Eredua
• Zaila da ulertzen
• Zaila da gauzatzen
Egiten Ikasi
• Lan handi eta konplexua egin behar da saioen artean
• Metodoa ez da egokia kudeaketa-unitate txikietarako
• Ezinezkoa da eguneroko lana eta egutegia bateragarri egitea
• Proiektua ez zaie langile guztiei jakinarazi
• Gainerako langileek ez dute Ereduari buruzko prestakuntzarik
Kudeaketaren ebaluazioak eta lankide-sarea (ebaluatzaile-sarea)
• Ebaluazioak kontrola dira betiere
• Sailburuordetza batek baztertu egin du bere langileek sarean parte hartzea
Lan-karga Denboraren kudeaketa
• Egiten Ikasi proiektuak ezin du lehentasunik izan eguneroko lanaren aldean
• Ahalegin gehigarri handia egitera behartzen du, eta ez du laguntzen lanean
• Ez dago beharrezko jardueretarako baliabiderik ez aurrekontu gehigarririk
• Lan-karga handia da dagoeneko
• Zaila izango da eguneroko lana eta proiektua bateragarri egitea
Eszeptizismoa, aurreko esperientzia txarrak direla eta
• Garatu izan dira horrelako proiektuak, eta ez dute izan emaitzarik
• Ezinezkoa da administrazioan enpresa-ereduak aplikatzea
Pertsonak
• Langileak oso adin handikoak dira batez beste (50 urtetik gorakoak)
• Egonkortasun eskasa dago (zerbitzu-eginkizunak eta bitarteko langileak)
• Zuzendaritzek ez dute langileen gaineko eskumenik
• Lan-baldintzek okerrera egin dute
Antolamendua aldatu beharra
• Lehentasun handiagoa du antolaketa-arazoak konpontzeak
• Sistema oso burokratikoa da, eta beharrezkoak ez diren kontrol asko dakartza
• Ez dakigu proiektua nola antolatuko den zeharkakoetarako
Proiektuaren lidergoa
• Zalantzazkoa da goi-kargudunak lider eraginkorrak diren
Kultura-aldaketa Aldaketaren kudeaketa
• Proiektuak ez du aldatuko lan egiteko modua
• Inertziak direla eta, ezinezkoa da aldatzea
• Proiektuak jarraitutasuna behar du, baina aldaketa politikoek akabatu egingo dute

 

 

 

 

 

 

 

 

?

Azken aldaketako data: 2014/11/06