Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Estrategia


Servicios

Unitatearen INTERES TALDEAK identifikatzea eta kudeatzea *

Hauek dira Unitate baten Interes Taldeak: Unitate horren gaitasunaren gainean, haien helburuak lortzeko, inpaktua edo ahalmena duten kolektiboak. Erakunde batekin, bere jarduerekin edo lorpenekin interesa duten talde guztiak dira. Haien artean, hauek sar daitezke:

  • Zerbitzuaren herritar hartzaileak
  • Zerbitzuaren erakunde hartzaileak
  • Hornitzaileak
  • Aliantzak
  • Unitatea osatzen duten langileak
  • Agente sozialak
  • Botere politikoak
  • ...

Unitate baten Interes Talde guztiak identifikatu ondoren, bakoitzaren banakako kudeaketa zehaztu beharko da harreman mota zehatzetik abiatuta.

Interes taldeak adibidea (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

Unitatearen MISIOA identifikatzea

Unitate baten asmoa edo izateko arrazoia deskribatzen duen adierazpena da Misioa. Honako alderdi hauek zehazten ditu:

  • Unitate horrek egiten duena
  • Norentzat egiten duen
  • Zertarako egiten duen
  • Nola egiten duen
  • Non garatzen duen jarduera
  • Antolaketa-egituran duen lekua
  • Zein alderdi bereizgarri dituen

Es capital el liderazgo de las personas responsables de la Unidad tanto a la hora de definir su Misión como a la hora de difundirla y explicarla al resto de las personas de la organización.
La Misión, en tanto que razón de ser de la Unidad, junto con la Visión, como descripción de qué se desea ser en el futuro, constituyen el núcleo de su Estrategia.
La Unidad identificará sus líneas estratégicas y sus objetivos en coherencia con la Misión y la Visión.

Misioa adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

Unitatearen IKUSKERA identifikatzea

Ikuskera: etorkizunean Unitateak zer izan nahi duen deskribatzeko adierazpena da, non egon nahi duen:

  • Erreferentzia izatea sektore espezifikoan
  • Erreferentzia izatea jardueraren alderdi zehatz batzuetan
  • Erreferentzia izatea lurralde jakin batean

Oinarrizkoa da Unitatearen arduradunen lidergoa, Ikuskera definitzerakoan zein erakundeko gainerako pertsonei zabaltzerakoan eta azaltzerakoan.
Ikuskerak, etorkizunean Unitatea zer izan nahi den deskribatzeko, Misioarekin bat, Unitatea izateko arrazoia den aldetik, Estrategiaren muina osatzen du.
Unitateak bere lerro estrategikoak eta helburuak identifikatuko ditu Misioarekin eta Ikuskerarekin bat

Ikuskera adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

Unitatearen URTE ANITZEKO EKINTZA PLANA diseinatzea eta kudeatzea, Gobernu Programatik eta plan estrategiko eta sailetako plan desberdinetatik abiatuta *

Haren Misiotik eta Ikuskeratik abiatuta, eta Interes Taldeetatik jasotako informazioan oinarrituta, Urte Anitzeko Ekintza Plana diseinatu behar du Unitateak (3-4 urte) Legegintzaldiko Planean eta plan sektorial guztietan jasotako Erakundearen Estrategia Globalarekin lerrokatuta. Urte anitzeko Ekintza Planak, Unitatearen ibilbidea den aldetik, aldi horretarako helburu estrategikoak, plangintzaren xehetasunak eta ebaluazioaren aurreikuspena jaso behar ditu. Ez da soilik izan behar asmoen adierazpena, elementu zehatz eta neurgarrietan egituratu behar da jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Unitatearen arduradunek mekanismoak ezarri behar dituzte definitutako estrategia eta helburuak Interes Taldeei jakinarazteko, eta haren garapena ahalbidetuko dituzten kudeaketa-sistematika eta baliabideak ere definitu.

Urte anitzeko plana adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

URTEKO KUDEAKETA PLANA diseinatzea eta kudeatzea, kudeaketa aurreratuko sistematika bat ezarriz *

Unitatearen Urteko Kudeaketa Planak, indarrean dagoen Urte Anitzeko Ekintza Planak jasotako helburu estrategikoak betetzen direla bermatzeko, urtean zehar hedatu behar diren proiektuak zehaztu behar ditu.
Unitatearen arduradunek liderrak izan behar dute Urteko Kudeaketa Planaren hedapenean, eutsiko dion kudeaketa sistematika (*) definituz eta bere antolaera erraztuz, eta haren garapena ahalbidetuko dituzten baliabideak ziurtatuz.
Plangintza estrategikoaz gain, Urteko Kudeaketa Planak uneko ekitaldirako planifikatutako ohiko jarduera ere jaso dezake, baita dagokion aurrekontu-kudeaketako dokumentua ere.


(*) Kudeaketa Sistematika: Jardueraren plangintza, hedapena eta ebaluazioa antolatzeko modua, erantzukizunak, epeak, helburuak zehaztuz

Urteko kudeaketa plana adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

Unitatearen adierazle nagusien AGINTE TAULA diseinatzea eta kudeatzea *

Aginte Taula kudeatzeko tresna bat da, Unitatearen adierazle garrantzitsuenak biltzen dituena eta estrategiarekin lotzen dena haien artean erlazionatutako helburuen bidez, Ikuskera lortzeko aurrerapenmaila ebaluatzeko.
Aginte Taulak kontuan hartu beharko ditu Unitate baten ikuspegi estrategikoak, adibidez:

  • Zerbitzu-hartzaileen emaitzak, bai herritarrenak bai erakundeenak
  • Barne-prozesuen emaitzak: kalitatea, erantzuteko denbora, kostuak...
  • Unitatearen pertsonen prestakuntza eta garapena
  • Emaitza ekonomikoak

Aginte Taulak parte hartu behar du informazio-sisteman, ez bakarrik Unitatearen arduradunentzat, gardentasun-tresna ere izan daiteke Unitatearen eta Interes Taldeen harremanean.
Osagarri gisa, Unitateak Kudeaketaren Aginte Taula eduki dezake urteko plangintzari lotuta.

Aginte taula adibideak (leiho berri batean irekitzen da)