Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Berrikuntza


Servicios

BERRIKUNTZARAKO HELBURUAK ETA ESTRATEGIA finkatzea, inguruneko aukerak erabiliz

Berrikuntza ezinbesteko erronka da administrazioarentzat, gero eta gehiago eskatzen baitute Interes Talde guztiek. Berrikuntzak identifika daitezke kanal, zerbitzu, prozesu, erakundeetan, ...
Eremu horietako edozeinetan, zer egin daitekeen hobeto identifikatu beharko du Unitateak, ahalegina orientatzeko eta Berrikuntzarako Helburuak Ezartzeko.
Horretarako, Interes Talde garrantzitsuek tresna guztien bidez jasotako informazioa erabil daiteke (bezeroen inkestak, foroak kanpoko erakundeekin, barneko hobekuntza-taldeak…) eta errutinak ezarri informazio hori aztertzeko eta ebaluatzeko.
Gainera, pertsonen artean esplorazioa eta Berrikuntza Irekia sustatzeak, hau da, pertsonen parte-hartzea eta ideia-trukea bultzatzen duenak unitateen, administrazio publikoen, herritarren edo bestelakoen artean, berrikuntzarako Estrategia eta Helburuak erraztuko ditu.

Helburuak eta estrategia adibideak (leiho berri batean irekitzen da)


Servicios

Ekarpenak egitea ahalbideratuko duen KONFIANTZAZKO INGURUNEA sortzea, eta IDEIA eta PROIEKTU BERRITZAILEAK KUDEATZEA

Erakunde berritzailea sortu nahi da, ez soilik berrikuntza puntuala. Konfiantzazko Giroa sortzea bultzatu beharko luke Unitateak, eta horrekin konprometitu, non pentsamendu kritikoa eta ekarpen desberdinak ondo jasotzen diren. Halaber, oreka kudeatu beharko luke eguneroko jardueraren eta hauen
artean:

  • Ideia berriak esploratzea
  • Lankidetza-inguruneak sustatzea
  • Jarrera, ideia edo emaitza berritzaileak, etab. aitortzea.

Ideia eta Proiektu Berritzaileak kudeatu egin behar dira, erakundearentzat ekarpen adierazgarriak izan daitezen. Horretarako, Unitateak hau egin beharko du:

  • Erantzukizunak esleitzea pertsona, unitate edo talde jakin batzuei, berrikuntzarekin zerikusia duten alderdiak dinamizatzeko
  • Metodo bat zehaztea ideia eta proiektuak modu egituratuan jaso, aztertu, ebaluatu eta lehenesteko, Estrategiaren arabera
  • Baliabideak bideratzea jarduera berritzaileei
  • Berrikuntza-talde espezifikoak sortzea

Konfiantzazko giroa adibideak (leiho berri batean irekitzen da)