Osasun Saila

OTI digitala

Osasun Sailak, Osakidetzarekin batera, herritarrei zuzendutako zerbitzu berria jarri du abian, teknologia berrietara egokitzeko lanarekin jarraitzeko: osasun-txartel indibiduala formatu digitalean.

Zer da?

Gaur egungo plastikozko txartelaren bertsio digitala da. Herritarrek identifikatuko dituen euskarri bat eraman ahal izatea da asmoa, osasun-sistemarekin elkarreragin ahal izateko.

Tarjeta sanitaria individual Digital - TIS Euskadi

Non erabili ahalko da?

OTI digitala Osakidetzako edozein profesionalen aurrean identifikatzeko erabili ahal izango da, plastikozko OTI fisikoaren balio berarekin. Ospitaleetako kanpo-kontsultetako totemetan erabiltzeari dagokionez, dagoeneko martxan dago Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) egoitzetan, eta aurreikusita dago laster Osakidetzako gainerako ospitaleak gehitzea. Egun, OTI digitala Euskadiko farmazia guztietako QR irakurgailuetan ere erabil daiteke.

Osakidetzako osasun-zentroetan eta anbulatorioetan ere QR irakurgailuak pixkanaka instalatzea aurreikusita dago eta, bitartean, OTI digitala identifikaziorako erabil daiteke, plastikozko OTIa bezala.

Asmoa da proiektu berri hau EAE osoan zabaltzea, laster.

Nola eskurato OTI DIGITALA?

OTI digitala lortu ahal izateko ezinbestekoa da ziurtagiri digital (leiho berri batean irekitzen da) bat izatea (B@Kq edo antzekoa), adibidez Osasun Karpetarako sarbidea ematen duena.

Interesa duten pertsonek identifikazio digitala (B@KQ) zuzenean eskuratu ahal izango dute aplikazio mugikorretik, edo, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arretarako Bulegoetan (Zuzenean) (leiho berri batean irekitzen da) edo gizarte-etxeetan dauden KZGuneetako (leiho berri batean irekitzen da) edozein zentrotan eskatu ahal izango dute. Pertsonak ziurtagiri digitala duenean, Eusko Jaurlaritzaren NIK aplikazioa deskargatu beharko du AppStore (leiho berri batean irekitzen da) eta PlayStore (leiho berri batean irekitzen da) bidez. Horrela, telefono mugikorra erakustearekin bakarrik nahikoa da osasun-zentroan edo farmazian identifikatu ahal izateko.

Deskargatu “NIK” APP-a mugikorrean, AppStore-ren eta PlayStore-ren bidez:

Prozesuan laguntzeko eskuliburua (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da) erantsi dizugu.

Gorabeheraren bat?

Gorabeherarik baduzu, Erabiltzaileei Arreta emateko Zentroarekin jar zaitezke harremanetan, honako telefono-zenbaki honen bidez: 945 016 295

Deskarga daitekeen materiala

Azken aldaketako data: