Osasun Saila

Printzipio eta balio inspiratzaileak

Osasun Sailak, adierazpen berria egiteko, kontuan hartu ditu une honetan osasun-laguntzak dituen balioak, hala nola bizi-proiektuen eta autonomiaren errespetua, pertsona ahulenen babesa eta segurtasun klinikoa. Balio berri horiekin batera, kontuan hartu dira azken urteotan osasun-arloko profesionalen eta herritarren arteko harremanetan izandako aldaketak, bilakaera zientifiko eta teknikoak eta osasun-laguntzara bideratutako baliabideek eragindakoak.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan harreman sanitarioak gidatzen dituzten printzipioak ditu oinarri adierazpenak. Honako hauek dira:

  • Pertsonaren askatasuna eta autonomia errespetatzea haren osasunari eragiten dioten erabakietan.
  • Bizitza eta osotasun fisiko eta psikikoa errespetatzea.
  • Berdintasuna sustatzea eta ez bereizketarik egitea jaiotzagatik, adinagatik, nazionalitateagatik, arrazagatik, sexuagatik, desgaitasunagatik edo gaixotasunagatik, erlijioagatik, moralagatik, iritziagatik, ideologiagatik, ekonomia-egoeragatik edo beste edozein egoera pertsonal, familiar edo sozialengatik.
  • Osasun-laguntza guztiontzat izatea eta eskuragarri dauden laguntza-zerbitzuetarako sarbidea guztiok izatea, berdintasun eraginkorreko baldintzetan.
  • Osasun-zerbitzuen sarbidean, erabileran eta kalitatean elkartasunez eta zuzentasunez jokatzea.
  • Laguntza-harremanean esku hartzen duten eragileen arteko konfiantza, eta osasunari buruzko datuen eta harreman klinikoetan sortzen den informazioaren konfidentzialtasuna.
  • Nortasunaren eta bizi-proiektuen garapen askea errespetatzea.
  • Pertsonek beren osasunaren kudeaketan arduraz jokatzea eta parte hartzea.

Azken aldaketako data: