Tratamendura atxikitzeko laguntzak (Koordainketa)
Koordainketa farmazeutikorako laguntzen helburua da kolektibo ahulenei eta ekonomikoki ahulenei aukera ematea agindutako tratamenduak betetzeko behar dituzten sendagaiak eta/edo osasun-produktuak eskuratzeko eta osasun-maila duina izateko.
Beraz, ekonomikoki egoera ahulenean dauden taldeek sendagaiak eta/edo osasun-produktuak eskuratzeko ekitate-printzipioa sustatze aldera, dirulaguntza hauen deialdia egiten da Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoaren mende daudenak, betetzea errazteko.
Koordainketarako laguntzak bi prozedura desberdin eta independienteren bitartez izapidetzen dira:
-
Erraztua: Prozedura hau deialdian zehaztutako denboraldian EAEn egindako gastuetarako dago aurreikusita. Esandako prozedurari heltzeko beharrezkoa da eskabide erraztu bakar bat aurkeztea.
-
Ohikoa: Prozedura hau EAEtik kanpo egindako gastuetarako dago aurreikusita, eta klase pasibo-izaera duten pentsiodun titularrentzat eta bere onuradunentzat. Prozedura honi heltzeko, beharrezkoa da gutxienez eskabide bat aurkeztea –bi gehienez– eta itzulketa egiteko eskatzen den gastua justifikatzen duten tiketak edo fakturak ez ezik eskatzaileari agindutako errezetak edo tratamendu-orria ere aurkeztea.

Koordainketarako eskatutako laguntzen kontsultak
Koordainketarako eskatutako laguntzen kontsultak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoekiko atxikidura erraztera bideratuak.
Aplikazio batean sartuko zara. Identifikatu ostean, kontsultatu ahal izango duzu deialdi honetan zein aurrekoetan eskatutako Koordainketarako laguntzen egoera. Pertsona berberak eska ditzake laguntzak bi prozeduren bidez, baina ezein kasutan ez da onartuko agindutako tratamendu medikoen gain-finantzaketarik.
Koordainketarako laguntzei buruzko edozein gairi dagokionez, honako helbide honetara jo dezakezu:
Zuzenean: Herritarrei arreta emateko zerbitzua
Telefonoa: 012 / 945 01 80 00
Halaber, zure lurraldeko kontaktura jo dezakezu:
- Araban: dtsaraba@euskadi.eus
- Bizkaian: imprestacionesbizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoan: imedicagipuzkoa@euskadi.eus
-
Eskabideak aurkezteko epeak
- Eskabideak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 19tik abenduaren 10a bitartean izango da.
Eskabidearen eraginak
- 2026ko deialdiak 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30a bitartean egindako gastuetarako laguntza jasotzeko balio du.
2026ko deialdiko koordainketarako laguntzak lortu nahi ditut, zer egin behar dut?
- Aurreko urteetan laguntzak jaso dituzun edota ez dituzun kasuan, 2026ko Deialdiko laguntzak lortzeko EZINBESTEKO betebeharra da 2026ko urte honetan eskabidea aurkeztea.
Aurkeztu dut jada eskabide bat prozedura errazturako, aurkeztu al dezaket arrunterako?
- Bai, laguntzaren onuradun direla egiaztatu behar duten pertsonek izan ezik (MUFACE, MUJEGU eta ISFAS-eko mutualistak); pertsona horiek, nahitaez, prozedura arruntaren bitartez hel daitezke laguntzetara, gainerako eskatzaile guztiek bi prozeduren bitartez heltzeko aukera dute: Erraztua, EAEn egindako gastuetarako; Arrunta, EAEtik kanpoko gastuetarako.
Zenbat eskabide aurkez ditzaket?
- Orokorrean: Erraztu bat, eta ohikoak bitaraino.
- MUFACE, MUJEGU eta ISFAS-eko mutualistek bi eskabide arte (ohikoak).
-
Informazio xehetua
Xehetasun gehiago nahi izanez gero kontsulta dezakezu deialdi hau arautzen duen agindua.
Azken aldaketako data: