Ikuskaritza medikoa
Zerbitzu honek osasun-zentro pribatuetan jasotako osasun-laguntzagatiko gastuen itzulketak egiteko eskabideak aztertzen ditu, baita farmazia-produktuak edo material ortoprotesikoa erosteagatik ere.
Gainera, medikuntza pribatura joateko aldez aurreko baimen eskabideak baloratzen ditu eta pazienteen deribazioa kudeatzen du Euskaditik kanpo kokatutako Osasun Sistema Nazionaleko zentro publikoetara. Beharrezkoa denean, laguntza ekonomikoak ematen dira lekualdatze horien ondoriozko garraio-, ostatu- eta mantenu-gastuak ordaintzeko.
Nola egin eskabidea?
Formularioa (PDF, 49 KB) behar bezala beteta eta sinatuta, eta aurkeztu nahi den dokumentazio medikoa, helbide elektroniko hauetara bidalita edo Ikuskaritza Medikoan edo zure bizilekuari dagokion osasun-zentroan aurkeztuta:
- Araban: asistenciasanitaria-A@euskadi.eus
- Bizkaian: imPrestacionesBizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoan: asistenciasanitaria-g@euskadi.eus
Beste argibideren bat edo informazio gehigarriren bat behar izanez gero, aipatutako helbide elektroniko berorietara zuzen zaitezke.
Prestazio ortoprotesikoa
Ikuskaritza Medikoa arduratuko da ortesiak eta protesiak eskuratzeko laguntza ekonomikoak kudeatzeaz. Aipatutako artikulu horiek medikuaren agindua nahitaezkoa duten osasun-produktuak dira; beraz, mediku espezialistak egin behar du produktuaren preskrikpzioa eta berak bete beharko du preskripziorako dokumentu ofizial espezifikoa. Dokumentuaren atzeko aldean adierazten da gastuen itzulketa eskatzeko zer prozedura jarraitu behar den eta zer dokumentazio entregatu beharko den dagokion lurralde-ordezkaritzan.
Establezimendu ortoprotesiko eta ortopedia-atala duten farmazietarako informazio garrantzitsua
Gurpil-aulkien, ortesien eta ortoprotesi berezien katalogo komuna eguneratzen duen Urtarrilaren 22ko SCB/45/2019 aginduak , produktu mota bakoitzaren gehieneko finantzaketa-zenbatekoak ezartzen du, besteak beste.
Katalogoaren egokitzeak eraginkorra izan behar du 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako preskripzio mediko eta fakturentzako.
- Katalogoaren egokitzearen zerrenda (PDF, 3 MB)
-
Arabako lurralde ordezkariza
- Olaguibel, 38, 01004 Vitoria-Gasteiz, Araba
- 945 01 71 16
-
Bizkaiko lurralde ordezkaritza
- Rekalde Zumarkalea, 48008 Bilbao, Bizkaia
- 944 03 15 54
-
Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
- Antxo Jakituna, 35, 20010 Donostia, Gipuzkoa
- 943 02 30 20
- 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
- R1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroa eta berori eguneratzeko prozedura ezartzen dituena.
- 1506/2012 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Osasun Sistema Nazionaleko zorro erkide osagarria arautzen duena eta prestazio ortoprotesikoen finantzaziorako gehieneko zenbatekoak zehazteko oinarriak ezartzen dituena.
- 9/1997 Dekretua, urtarrilaren 22koa, kanpo-protesiei, gurpil-aulkiei, ortesiei eta protesi bereziei buruzko prestazio ortoprotesikoak arautzen dituena
- 2007ko martxoaren 29ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, Material Ortoprotesikoaren Katalogo Orokorra eta zerbitzu ortoprotesikoak zuzenean ordaintzea ahalbidetzen duten baldintza sozioekonomikoen baremoa onartzen
- 1/2007 Zuzentarau Orokorra, asistentzia sanitarioa Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritarren mantenu, ostatu eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatze gastuetarako laguntzak arautzen dituena.
Azken aldaketako data: