Osasun Saila

Beste alderdi batzuk:

Beste alderdi batzuk:

  • Dekretuak ezartzen du Osakidetzako erakundeek, zentro itunduek eta Osasun Sailak berak gaixo eta erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuak eduki behar dituztela (18. artikulua), zerbitzu horien eginkizunak zehazten ditu(19. artikulua)eta ohartarazten du komeni dela egun indarra duten prozedurak eguneratzea, kexak, erreklamazioak, iradokizunak eta informazio-eskaerak egoki bideratzeko.(19.4 artikulua eta xedapen iragankorra)
  • Osasun Administrazioarekin kontratuzko loturarik ez duten osasun-egitura pribatuak direla eta, dekretuan jasorik dagoenez (xedapen gehigarria), gutxienez ere asistentzia-harremanei dagozkien eskubide eta betebehar guztiak eska daitezke ((4. artikulua eta 17. artikulua )bai eta norberaren osasunaren kudeaketan arduratsu parte hartzearekin zerikusia duten gehienak ere, arlo horretan aplikagarriak direnak hain zuzen (5. artikulua eta 16. artikulua )

Esparru pribatuan ere oinarrizko eskubideak aitortu dira —besteak beste, osasun-informaziorako, intimitaterako, baimen informaturako eta aurretiaz adierazitako borondateen errespeturako eskubideak—, pertsona guztiak direlako eskubide horien titularrak, eta inguruabar hori asistentzia-harremanen ardatz nagusia delako, albora utzita asistentzia-jarduera egiten duten osasun-egituren titulartasuna publikoa edo pribatua den.

Azken aldaketako data: 2017/06/08