Osasun Saila

Birusari buruz

(COVID-19) Koronabirus berriaren inguruko galdera eta erantzunak

  • Koronabirusak birus-familia zabal bat dira, eta infekzioa eragin dezakete gizakiengan eta hainbat animaliarengan, hegaztiak eta ugaztunak (hala nola gameluak, katuak eta saguzarrak) barne. Gaixotasun zoonotiko bat da, hau da, zenbaitetan animaliengandik gizakiengana transmiti daiteke.
  • SARS-CoV-2 koronabirusa koronabirus mota berri bat da, gizakiei eragiten diena eta pertsonen artean transmititzen dena. COVID-19aren gaixotasuna eragiten du.
  • COVID-19a SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako gaixotasun infekziosoa da. Birusaren eta eragiten duen gaixotasunaren inguruko alderdi asko ezezagunak dira oraindik. Ezagutzan aurrera egin ahala, gomendioak eguneratzen ari dira.
  • SARS-CoV-2a arnasa hartzean, hitz egitean, arnasa egitean, abestean, eztul egitean, doministiku egitean edo ariketa gogorra egitean igortzen diren arnasketako tanta eta aerosolen bidez transmititzen da.
  • Partikularik txikienak airean esekita gera daitezke, eta 2 metrotik gorako distantzian dauden pertsonengana irits daitezke. Hala ere, transmisiorik handiena distantzia laburretan eta ingurune itxi eta jendetsuetan (eta, bereziki, gaizki aireztatuta daudenetan) gertatzen da.
  • Transmisio-arriskua askoz handiagoa da barnealdeetan kanpoaldeetan baino.
  • Halaber, zeharkako transmisioa gerta daiteke kutsatutako gainazalak edo objektuak ukitu dituzten eskuekin begiak, ahoa edo sudurra ukitzean.

  • Sintomak dituzten pertsonek zein sintomarik ez dutenek transmititu dezakete birusa infekzio aktiboko aldi batean badaude.

  • Erabili maskara jarraibide hauei jarraituz (PDF, 794 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • Garbitu eskuak maiz (leiho berri batean irekitzen da)

  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondo tolestuarekin edota erabili eta botatzeko musuzapi batekin. Bota musuzapia berehala, eta garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin edota alkoholez egindako esku-desinfektatzaile batekin.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa, eskuek transmisioa errazten baitute.
  • Lehenetsi aire zabaleko guneen erabilera.
  • Aireztatu maiz gune itxiak.
  • Sintomarik ohikoenak sukarra, eztula, eztarriko mina, usaimena edo dastamena galtzea eta aire-faltaren sentsazioa dira. Paziente batzuek mina, sudur-kongestioa edo beherakoa ere ager dezakete.
  • Kasu gehienak arinak dira. Kasu batzuetan, ez da sintomarik agertzen; pertsona horiei asintomatiko deitzen zaie.
  • Kasu larriagoetan, infekzioak pneumonia, arnasa hartzeko zailtasun handia, giltzurrun-hutsegitea eta heriotza eragin ditzake.

 

Sintoma hauetakoren bat edo batzuk badituzu, deitu osasun-zentrora edo kontsultatu segimendua egiten dizun osasungintzako profesionalarekin edo joan ospitale-zentro batera.

  • Arnasa hartzeko zailtasuna, aire-faltaren sentsazioa.
  • Mina saihetsaldean edo bularraldean.
  • Sukar altua zenbait egunez
  • Eztul oso iraunkorra, elikagaiak normal irenstea eragozten duena.
  • Flemak odolarekin edo muki berde edo horixkarekin botatzen dituzu.
  • Eteten ez diren gorakoak dituzu, edota deshidratazio ertaina edo larria eragiten duen beherakoa.
  • Zure kontzientzia-mailan alterazioak edo nahasmendua nabaritzen hasi zara eta/edo alerta-maila jaisten hasi zaizu.
  • Zure osasun-egoera okerrera egiten ari dela nabaritzen duzu.

Haurrengan, gainera, komeni da honako hauek behatzea:

  • Arnasa hartzean ezohiko zaratak edo mugimenduak agertzen diren.
  • Larruazalean orbanak agertzen diren edo kolore orokorra aldatu den.

Arnasketako sintomak –besteak beste, eztula, sukarra, eztarriko mina– edo beste sintoma batzuk –hala nola beherakoa, usaimenaren eta dastamenaren galera, sudur-kongestioa– dituen pertsonak “Sintomak ditut. Zer egin behar dut?” (leiho berri batean irekitzen da)ataleko jarraibideak bete beharko ditu. 

  • Zure prozesuaren kargura dauden osasun-arloko profesionalek agindu dizuten tratamenduari jarraitu beharko diozu. Kasu arin eta moderatuetan, sintomak arinduko dituen tratamendu bati jarraitzea gomendatzen da.
  • Kasu larrietan, pertsona ospitaleratu egin behar da, bizi-euskarriko neurriak hartzeko eta dauden konplikazioak tratatzeko.
  • Ez da gomendatzen antibiotiko bidezko tratamendua.
  • Inkubazioaldia infekzioaren eta gaixotasunaren sintoma klinikoen agerpenaren arteko denbora-tartea da. Egungo kalkuluen arabera, inkubazioaldia 1-14 egunekoa da (5-6 egunekoa batez beste). (Infekzioa eragiten duen saihesbidearen arabera, aldi hori alda daiteke)
  • Bai, berriro kutsa zaitezke eta berriro har dezakezu gaixotasuna; beraz, prebentzio-neurriak betetzen jarraitu behar duzu, aurretik infekzioa hartu baduzu ere.

    .

Azken aldaketako data: