Osasun Saila

COVID-19-aren txertoa

Euskadik COVID-19aren aurka martxan jarritako txertatze-kanpainari esker, euskal herritar guztien osasuna zaindu eta osasun sisteman nahiz gainerako sektoreetan duen eragina murriztu ahal izango da. Pixkanaka, herritar guztiengana iristea da helburua. Horretarako, txertoen eskuragarritasunera egokitu beharko da prozedura. Lehentasuna emango zaie Covid-aren aurrean konplikazioak izateko arrisku handiena duten edo infektatzeko arrisku handiena duten biztanleria-taldeei.

Prozesua, beraz, luzea eta mailakatua izango da. Bien bitartean, ohiko prebentzio-neurriak jarraitu beharko ditugu: distantzia, eskuetako higienea, maskara, aireztapena, kontaktuen burbuila.

Azken aldaketako data: