Osasun Saila

Txertaketa taldeak eta irizpideak

Euskal herritarrek beste behin ere elkartasuna erakutsi behar dute eta ulertu COVID-19aren aurrean babestu behar diren lehenengo pertsonak kalteberenak edo kutsatzeko arrisku handiena dutenak izan behar direla. Txertaketa modu paraleloan garatzen ari da talde hauetan.

TALDEA DESKRIBAPENA TXERTO-MOTA
1. TALDEA Adinekoei eta mendekotasun handia dutenei arreta emateko egoitzetako egoiliarrak eta haietan lan egiten duen pertsonal sanitarioa eta soziosanitarioa. Kalteberatasun- eta esposizio-irizpideei erantzuten die, eta, beraz, immunitate-burbuilak sortzea bilatu da; horrek egoiliarrei eta langileei txertoa aldi berean jartzea dakar. Pfizer
2. TALDEA Osasun-eremuan eta soziosanitarioan lehen lerroan dagoen pertsonala. Honako motibo hauengatik esposizio-arrisku handiena duen pertsonala: (1) COVID pazienteei arreta zuzena emateko jarduerak egitea (kontaktu estua eta esposizio-denbora luzea) eta (2) SARS-CoV-2arekin kutsatuta dagoen pertsona batekin harremana izateko aukera handiagoa. Pfizer + Moderna
3. TALDEA Beste pertsonal sanitario eta soziosanitario batzuk. Pfizer + Moderna
3.A. Ospitale-eremuko eta lehen mailako arretako pertsonala, funtsezko lehen lerrokotzat (2. taldea) jotzen ez dena, lan-jardueraren esposizio-arriskua eta babes-neurri egokiak hartzeko aukera kontuan hartuta.
Maskararik ez daramaten pazienteei 15 minutu baino gehiagoz arreta ematen dieten profesional sanitarioak, besteak beste: estomatologiako eta odontologiako, hortz-higieneko eta medikuntza estetikoko profesionalak, logopedak, foniatrak…
3.B. Pandemia kudeatzeko eta hari erantzuteko inplikatuta dagoen osasun publikoko zerbitzuetako pertsonala, 2. taldean txertatu ez dena. Pfizer + Moderna                     AstraZeneca 60 urtetik gorakoetan                        
Eguneko zentro soziosanitarioetako pertsonala, desgaitasunak dituzten pertsonen zentroetakoa, udalen etxez etxeko asistentzia-zerbitzuetakoa, farmazia-bulegoetakoa, kontsulta medikoetakoa edo fisioterapiakoa edo beste partikular batzuk, ikuskaritza medikoetakoa, lege- eta auzitegi-medikuntzakoa, adingabeen zentroetako pertsonala, helduentzako espetxeetakoa…
3.C Aurretik txertoa hartu ez duen gainerako pertsonal sanitarioa eta soziosanitarioa.
4. TALDEA Erakundetu gabe dauden mendekotasun handikoak. Mendekotasuneko III. gradua dutenak, alegia laguntza-neurri handien beharra izan eta gaur egun etxean bizi direnak. Pfizer + Moderna                     AstraZeneca 60 urtetik gorakoetan                        
5. TALDEA 5.A. 80 urteko eta gehiagoko pertsonak (1941ean eta aurreko urteetan jaiotakoak) Pfizer
5.B. 70 eta 79 urte bitartekoak (1942aren eta 1951ren bitartean jaiotakoak) Pfizer + Moderna
5.C. 66 eta 69 urte bitartekoak (1952aren eta 1955aren bitartean jaiotakoak) Pfizer + Moderna                     AstraZeneca 60 urtetik gorakoetan                        
6. TALDEA 6.A. Polizia (Ertzaintzakoak, udaltzaingoetakoak eta Estatuko beste kidego batzuetakoak) Pfizer + Moderna                     AstraZeneca 60 urtetik gorakoetan                        
6.B. Haur Hezkuntzako eta behar berezietako irakasleak. 
6.C. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
7. TALDEA COVID-19aren ondorioz gaixotasun larria jasateko arrisku handia duten 70 urtetik beherakoak Pfizer+Moderna
8. TALDEA 60 eta 65 urte bitartekoak (1956aren eta 1961aren bitartean jaiotakoak, biak barne) AstraZeneca+Pfizer + Moderna                    
9. TALDEA 50 eta 59 urte bitartekoak (1962aren eta 1971ren bitartean jaiotakoak, biak barne) . Pfizer+Moderna
10. TALDEA 40 eta 49 urte bitartekoak (1972aren eta 1981aren bitartean jaiotakoak, biak barne) Pfizer+Moderna+Janssen

11,12 ETA 13. TALDEA

12 eta 39 urte bitartekoak (1982aren eta 2009aren bitartean jaiotakoak, biak barne).

Pfizer+Moderna

 

Janssen txertoa edozein talderekin erabili ahalko da, hura emateko baimena ematen bada eta eskuragarri dauden dosien arabera

EMAk eta Osasun Sistema Nazionalaren txertaketa-estrategiak Pfizer txertoa baimentzen dute, 12 eta 16 urte bitarteko pertsonei emateko

Azken aldaketako data: