COVID-19aren aurkako txertaketaren inguruko galderak eta erantzunak
COVID-19aren aurkako txertaketaren inguruko galderak eta erantzunak
Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren zalantzei erantzuten diete. Dokumentu hau etengabe ari da eguneratzen, egoeren eta txertoen aurrerapenen arabera.
ZALANTZA OROKORRAK
PCRa edo serologia egin behar da, txertoa jarri aurretik?
- Ez da gomendatzen proba serologikoak edo birologikoak egitea txertaketaren aurretik edo ondoren.
Txertoa doakoa da?
- Bai, txertoak doakoak dira herritar guztientzat.
Aukeratu dezaket zer txerto jarri?
- Ez. Txertaketa-programetako gainerako txertoak bezala, txertaketa biztanle-taldeentzako txertoen eraginkortasunean eta egokiespenean oinarrituko da.
Ziurtagiririk edo dokumentaziorik emango didate txertoa jarrita dudala egiaztatzeko?
- Osakidetzak txertaketa-agiria ematen die txertoa jarri duten eta txertaketa-puntuetan hala eskatzen dutenei. Halaber, Osasun Karpetan bertan dago eskuragarri.
Ba al dago Europa mailan txertaketa-kartillarik?
- Europa mailan txertaketa-kartilla ateratzeko ari dira lanean, nazioarteko joan-etorriei bide emateko.
- Osakidetzak txertaketa-agiria ematen die txertaketa-puntuetan txertoa jarri dutenei.
- Halaber, Osasun Karpetan bertan dago eskuragarri.
Alergikoa naiz, txertoa jar dezaket?
-
Txertoa honako kasu hauetan baino ez dago kontraindikatuta: txertoen konposatu aktiboarekiko edo edozein eszipienterekiko hipersentikortasun-erreakzioa izan dutenak, edo COVID-19aren aurkako txertoaren aurreko dosiarekiko edo txertoaren osagairen batetiko erreakzio anafilaktikoa izan dutenak. Txerto bakoitzaren osagaien zerrenda Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren Medikamentuen Online Informazio Zentroaren web-orrian argitaratutako eskuorrietan kontsulta daiteke. ARNm txertoen aurkako erreakzio larriak dituzten pertsonentzat Novavaxen Nuvaxovid txertoa gomendatzen da.
- Txertaketa ez dago kontraindikatuta elikagaiekiko, animaliekiko, intsektuekiko, ingurumeneko alergenoekiko edo latexarekiko alergiak edo bestelakoak dituzten pertsonetan. Txertoa eman ondoren, egon daitekeen edozein erreakziori erreparatu behar zaio, gutxienez 15 minutuz.
- https://www.aemps.gob.es/la-aemps/ultima-informacion-de-la-aemps-acerca-del-covid%e2%80%9119/vacunas-contra-la-covid%e2%80%9119/
Har dezaket txertoa beste autonomia-erkidego batean?
- Lehen dosiaren hitzordua aldatu behar baduzu, zure osasun-zentrora edo 900.20.30.50 zenbakira dei dezakezu eta 1. aukera hautatu.
- Bigarren dosiaren kasuan, txerto bakoitzaren fitxa teknikoa bete behar da, eta ezin da hitzordua aldatu, nahitaezkoa ez bada.
Saiakuntza kliniko batean parte hartu dut. Dosi bat ala bi jarri behar ditut?
- Jarri harremanetan saiakuntza klinikoa egiten duen zentroarekin, zer talde dagokizun (txertoa edo plazeboa) jakinaraz diezazuten eta erabakiak hartzen laguntzeko.
Zein da haurren txertaketan (5-11 urte) bete behar den gutxieneko tartea?
- Txertaketan bete behar den gutxieneko tartea 8 astekoa da, kasu guztietan:
- Infekziorik gabe: 8 aste txertoen artean
- Txertatu aurretik covid: 8 aste, gutxieneko diagnostikotik 1. dosira arte
- 1 dosi ditu eta ondoren infektatzen da: 8 aste, gutxieneko diagnostikotik 2. dosira arte
Nire seme/alabak 12 urte bete ditu lehen dosia eman ondnoren. Nola osatzen da bere txertaketa?
- Lehen dosi pediatrikoa eman eta 8 astera txertaketa helduaren bigarren dosi batekin osatuko da, hori baita 12 urtetik aurrerakoetan gomendatzen dena.
Zergatik da garrantzitsua hirugarren edo errefortzuko dosia?
- Ez dakigu ziur COVID19aren aurkako txertoek sortzen duten immunitate eraginkorrak zenbat denbora irauten duen, baina badakigu hirugarren dosiak antigorputzen kopurua areagotzen duela eta, beraz, berriro igotzen duela babes-maila, behera egin baldin badu.
Zein kasutan dago gomendatuta hirugarren dosia edo errefortzu-dosia?
- Kontu hori etengabe ari da eguneratzen, baina, gaur egungo datuak kontuan hartuta, oroitzapen-dosia lehen txertaketaren pauta bat osatu duten 18 urteko eta gehiagoko pertsona guztiei gomendatzen zaie, COVID-19agatiko infekzioa eduki duten ala ez gorabehera, eta lehentasuna emango zaie kalteberei.
- Erkidegoz kanpoko herrialdeetan baliozko ziurtagiria eskuratzeko txertaketa
Nola eskatu hitzordua?
- Adinagatik edo Janssenen dosia jaso zutenen errefortzurako txertoaren kasuan, hitzordua eskatu ahal izango dute Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta.
- 80 urtetik gorakoek, gainera, dei proaktibo bat jasoko dute beren osasun-zentrotik, baina oraindik deitu ez bazaie ere dei dezakete txertoa eskatzeko.
- Zitaziorako arazorik izanez gero, esteka honetan sar zaitezkete inprimakia betetzeko: https://www.osakidetza.euskadi.eus/codiv-19/-/txertaketa-covid-19/
Non jarriko da txertoa?
- Biztanleriari, oro har, ezarritako tarteko guneetan edo osasun-zentroetan. Hitzordua hartzeko unean, lekua zehaztuko da.
- Osakidetzaren txertaketa lekuak
Zer txerto emango da errefortzurako dosi gisa?
- Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Osasun Publikoaren Batzordeak gomendatzen dute txertaketaren errefortzu horretarako ARNm motako txertoak (Pfizer edo Moderna) erabiltzea. Aldez aurretik administratutako txerto mota edozein dela ere.
- Aurretiko txertaketak emandako immunitatea sendotzeko, eraginkorra da, era berean, kasu honetan Pfizerren dosi bat edo Modernaren dosi erdi ematea.
- Oroitzapenerako eragin handiena “pauta heterologo” deritzenekin ikusi da; alegia, txerto horiek aurretik txerto desberdina jaso duen pertsona bati ematen dizkiogunean.
- Osakidetzak, eskuragarritasunaren arabera, konposizio analogoa duten bi txerto horietako edozein (Pfizer edo Moderna) eskainiko du, eraginkortasun eta segurtasun bera eskaintzen baitute. Bi prestakinen baliokidetasuna dela eta, ez da aurreikusten txerto mota zehatz bat eskatzea; izan ere, biak dira egokiak.
Zenbat denbora igaro behar izan da aurreko txertoetatik?
- Lehen txertaketako pauta osoa emanda duten helduek (18 urtetik aurrera) oroitzapen-dosia hartzea gomendatzen da. Oroitzapen-dosien tarteak, txertaketaren arabera:
- Lehen txertaketaren azken dosia Pfizer edo Moderna izan bada: 5 hilabete azken dosi horretatik.
- Txertaketa osoaren azken dosia AstraZeneca edo Janssenena izan bada: 3 hilabete azken dosi horretatik.
Txertaketa-pauta osoa hartuta duen 18 urteko edo gehiagoko pertsona batek oraintsu Covida izan badu, noiz emango zaio oroitzapen-dosia?
- Txertaketa-pauta osoa hartu ondoren Covidagatiko infekzioa izan badute, oroitzapen-dosia honako tarte hauen arabera ematea gomendatzen da:
- Lehen txertaketa Pfizer edo Modernarekin: 5 hilabete diagnostikotik. Beharrezkoa balitz, diagnostikoa egin denetik 4 astera eman ahalko litzateke.
- Lehen txertaketa Janssenekin edo Astrazenecarekin: 3 hilabete diagnostikotik. Beharrezkoa balitz, diagnostikoa egin denetik 4 astera eman ahalko litzateke.
- Komeni da, dosi gehigarria eman zutenetik 5 hilera, oroitzapen-dosia jartzea hasierako pautaren ondoren dosi gehigarria jaso zuten arrisku oso handiko pertsonen kasuan.
Immunoeskasia duen pertsona bat naiz, eta dagoeneko jaso dut COVID-19aren aurkako laugarren dosia, oroitzapenekoa. Hau ere jaso behar al dut? Ordua eskatu behar dut, ala nire erreferentziazko osasun-langileak kudeatuko dit?
-
Immunoeskasia duten pertsonen kasuan, dosi gehigarri bat jartzen da, eta, beraz, oroitzapen-dosi hau 5. dosia izango da haientzat. Beharrezkoa da oroitzapen-dosi hau jasotzea babes egokia izaten jarraitzeko. Eskatu ordua webgunearen bitartez edo zure osasun-zentrora deituta.
Hirugarren dosia jarri nahi izan nuen, baina COVID-19az kutsatu nintzen. Zein txerto jarri behar dut orain, hirugarrena ala laugarrena?
-
Infekzioa jasan ala ez, komeni da oroitzapen-dosia jartzea.
-
Hirugarren dosia edo lehen oroitzapen-dosia jarri behar duzu.
-
Eskatu ordua webgunearen bitartez edo zure osasun-zentrora deituta.
Zenbat denbora igaro behar du COVID-19az kutsatu nintzenetik dosi hau hartu ahal izan arte?
-
Aurrez infekzioa izan duten (diagnostiko erregistratuarekin) 80 urteko eta gehiagoko pertsonen, adinekoen zentroetan bizi direnen eta immunoezabatze-maila handiko pertsonen kasuan, infekzioa gertatu eta gutxienez 3 hilabete igaro ondoren jarriko da oroitzapen-dosia.
-
Gainerako biztanle taldeetan, infekzioaren ondoren oroitzapen-dosia jartzeko igaro beharreko aldia 5 hilabete izango da.
Dosi bakarra jarri didate. Jarri behar al dut orain oroitzapen-dosia?
-
Ez, lehen txertaketa-pauta osatu behar duzu aurretik, Janssen txertoaren dosi bakarra jaso duzunean edota infekzioa 1. dosia jaso aurretik igaro duzunean izan ezik.
-
Jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin , eta azaldu zure egoera.
Bi aldiz izan dut COVID-19a. Jarraitu behar al dut txertatzen?
-
Bai. Berdin da zenbat aldiz izan duzun COVID-19a; oroitzapen-dosia jaso behar duzu biztanle kaltebera bazara eta azken dosia jarri zizutenetik gutxienez 5 hilabete igaro badira.
-
Infekzioa duela gutxi izan baduzu, infekzioa izan eta gutxienez 5 hilabetetan egon beharko duzu zain (edo 3 hilabetetan 80 urte edo gehiago badituzu, adinekoen zentro batean bizi bazara edo immunoezabatze-maila handia baduzu).
Ez ditut batera jarri nahi gripearen aurkako txertoa eta COVID-19aren aurkako txertoaren oroitzapen-dosia. Eskatu al dezaket ordua txerto bakoitzerako?
-
Bai, biak bereiz jaso ditzakezu, baina ez dago kontraindikaziorik egun berean jasotzeko, eta ondorio kaltegarriak ez dira handiagoak. Gainera, abantaila da zuretzat, behin baino ez baituzu joan beharko osasun-zentrora.
Zer txerto jarriko didate orain?
- Osakidetzak birusaren aldaeretara egokitutako txerto berriak erabiliko ditu oroitzapen-dosi gisa.
- Eskuragarritasunaren arabera, honako bi txerto hauetako edozein eskainiko du:
- BioNTech/Pfizer-en COMIRNATY ORIGINAL/OMICRON BA.4-5, eta Moderna/Lonza-ren SPIKEVAX ORIGINAL/OMICRON BA.1.
- Biak dira eraginkorrak eta seguruak. Bi prestakinen baliokidetasuna dela eta, ez da aurreikusten txerto mota espezifiko bat eskatzea, biak egokiak baitira.
- Txerto horiek aurretik jaso den txerto mota edozein dela ere erabil daitezke. Izan ere, oroitzapen-efekturik handiena “pauta heterologo” izenekoek dutela ikusi da; alegia, txerto horiek aurretik beste txerto mota bat jaso duen pertsona bati jartzen dizkiogunean.
Osakidetzaz bestelako aseguru mediko bat daukat, eta COVID-19aren eta gripearen aurkako txertoak jartzeko gomendioa duten pertsonen taldearen barruan nago. Nola eska dezaket txertoa jartzeko ordua?
-
Osasun-zentrora edo 900 20 30 50 zenbakira deitu dezakezu txertaketarako ordua eskatzeko.
Zergatik da garrantzitsua 5 eta 11 urte bitarteko umeei txertoa ematea? Ondorio kaltegarriak izan ditzake? Heldu bati ematen zaion dosi bera emango zaie? Eta dosi bera emango zaie 11 urtekoei eta 5 urtekoei? Noiz izango da bigarren dosia? Zer txerto emango zaie haurrei? Nola har daiteke hitzordua? Non emango zaie txertoa umeei txerto horrekin? COVID-19aren txertaketa-lekuak Lagunduta joan beharko dute edo tutoreak baimenik sinatu beharko du? Zer kasutan ez zaie txertorik emango umeei? Azken aldaketako data:
Txertaketa pediatrikoa
Kontzeptu orokorrak
Kontzeptu orokorrak
Hitzordua
TXERTAKETA-KANPAINA
Noiz hasi zen txertaketa-kanpaina Euskadin?
- Euskadin, 2020ko azaroaren 27an hasi zen, eta, egun horretatik aurrera, txertaketa-estrategiarekin jarraitu da, mailaz maila, eskuragarri egon diren dosien arabera.
- Argibide gehiagorako: https://www.euskadi.eus/covid-proceso-vacunacion/web01-a3txerto/es/
Zergatik da garrantzitsua txertoa jartzea?
- Txertaketaren helburu nagusia COVID-19a prebenitzea eta haren larriagotasuna eta heriotza-tasa murriztea da, eta, horretarako, bereziki pertsona talde kalteberenak babestea.
- Txertaketa garrantzitsua da, batetik, txertoa jarrita duen pertsona bakoitza babesten duelako eta, bestetik, zeharka gainerako biztanleak ere babesten dituelako. Zenbat eta jende gehiago immunizatu, orduan eta aukera gutxiago egongo da gainerakoak (zehazki gaixotasun larria izateko kalteberenak) birusaren eraginpean egoteko, edo, behintzat, birus-karga handien eraginpean egoteko.
- “Txertatu zaitez - Babestu nazazu” da Eusko Jaurlaritzak sustatutako sentsibilizazio-kanpainaren lema.
Informazio gehiago
- Euskadira txertoak Europar Batasunak egin duen dosien erosketa zentralizatuari esker iristen dira. Euskadi komunitate zientifikoak ezarritako kolektiboen lehentasun-irizpideen arabera eta dauden dosietan oinarrituta ari da txertoak jartzen.
- Euskadin emandako dosiei buruzko argibide gehiago, honako esteka honetan: https://www.euskadi.eus/estrategia-y-datos/web01-a3txerto/es/
Bizitza normala eraman dezaket txertoa jarri ondoren?
- Txertoek denbora bat behar dute eman ondoren organismoak birusaren aurrean babesa gara dezan.
- Bestalde, harik eta biztanleria-kopuru handi batek txertoa jarrita izan arte, oso garrantzitsua da pertsona guztiek, txertoa jarrita izan ala ez izan, prebentzio-neurriak betetzen jarraitzea.
- Maskarak erabiltzea, une-unean indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Eskuen ohiko higienea.
- Pertsonen arteko distantzia.
- Burbuila: harremanetarako pertsona-kopurua mugatzea.
- Espazio itxiak aireztatzea.
- Eta COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak agertzen bazaizkigu, isolatu egin behar dugu eta osasun-zentroarekin harremanetan jarri.
TXERTOEN EZAUGARRIAK
Zer jakin behar dut Pfizer/BioNTech-en Comirnaty txertoaz?
- Euskadira iritsi zen lehena da; Europako Batzordeak baimendu eta Sendagaien Europako Agentziak txerto guztiei egiten dien azterketa zorrotza egin ondoren iritsi zen Euskadira.
- Txertoa baimendu da COVID-19aren prebentzioan dakartzan onurak ekar ditzakeen arriskuak baino handiagoak direla frogatu denean.
- ARNm motako txertoa da, eta oso tenperatura baxuetan gorde behar da. Immunitatea handiena emateko, bi dosi hartu behar dira, gutxienez 21 eguneko aldearekin (tartea laburtu eta 19 egunekoa izan ahalko da).
Zer jakin behar dut Moderna txertoaz?
- COVID-19aren aurkako Modernaren txertoa Euskadira iritsi zen bigarrena da; Europako Batzordeak baimendu zuen 2021eko urtarrilaren 6an, eta Sendagaien Europako Agentziak txerto guztiei egiten dien azterketa zorrotza egin ondoren iritsi zen Euskadira.
- Txertoa baimendu da COVID-19aren prebentzioan dakartzan onurak ekar ditzakeen arriskuak baino handiagoak direla frogatu denean.
- ARNm motako txertoa da, eta oso tenperatura baxuetan gorde eta garraiatu behar da (-20º). Immunitate altua emateko, bi dosi hartu behar dira, gutxienez 28 eguneko aldearekin (tartea laburtu eta 25 egunekoa izan ahalko da)..
Txertoak COVID-19a eragin dezake?
- Txertoak ezin dio COVID-19a kutsatu hura jartzen duen pertsonari; izan ere, ez du birus bizirik, ezta kutsatzeko besteko material genetikorik ere. Txertoa ematean, gaixotzeko, gaixotasun larria garatzeko eta hiltzeko probabilitatea murriztuko da.
- Hala ere, txertoa jarri duten pertsonek, oraingoz, transmisioa murrizteko prebentzio-neurriak betetzen jarraitu beharko dute (eskuak garbitzea, maskara erabiltzea eta pertsonen arteko distantzia gordetzea).
Zer albo-ondorio izan dezaket txertoa jartzen badut?
- Medikamentu guztiek bezala, txertoak ere albo-ondorioak eragin ditzake. Ez dira beti agertzen, eta gehienak arinak eta iraupen laburrekoak izaten dira, hala nola sukarra eta mina injekzioa jarri den lekuan. Ohikoagoak dira bigarren dosiaren ondoren, bereziki min lokalizatua.
- Sintomen arabera eta alergiarik ez baduzu, Parazetamola edo antzeko beste analgesiko bat har dezakezu.
- AstraZenecaren txertoa jarri duten pertsonen kasuan, ohiko erreakzio lokal eta sistemiko arinak ikusi dira, txertoa hartu ondoren. Txerto honen kasuan, albo-ondorio "oso arraro”tzat jotzen da ezohiko odolbildu batzuk plaketa baxuekin.
- Kontrako efektuaren garrantziaren arabera, osasun-arreta bilatu beharko duzu dagokizun osasun-zentroan edo erreferentziazko ospitalean. Batik bat, honako sintomaren bat baduzu: arnasteko zailtasuna, mina bularraldean, hantura edo mina hanka batean, abdomeneko min iraunkorra, buruko min bizia eta iraunkorra edo txertoa jarri eta 3 egun baino gehiagotara okerrera egiten duena, ikusmen lausoa edo bikoitza, hematoma txiki asko, orban gorrixkak edo morexkak azalean.
- Argibide gehiagorako, sakatu estekan: https://cima.aemps.es/cima/publico/lista.html
- Kontrako efektu baten berri emateko, esteka hau erabil dezakezu: https://www.notificaram.es/Pages/CCAA.aspx#no-back-button
TXERTOA JARTZEKO HITZORDUA
Non jarriko didate txertoa? Hitzordua emango didate ala eskatu egin behar dut?
- Txertoa 5 urtetik gorako pertsona orok jar dezake.
- Hitzordua eskatzeko sakatu hemen: https://www.osakidetza.euskadi.eus/covid-19/-/covid-19-txertaketa/
- Hitzorduan, txertoa non jarriko dizuten adieraziko dizute. Zure bizilekutik hurbilen dagoen txertaketa-puntuan izango da.
- Hitzordua bertan behera utzi edo aldatu behar izanez gero, deitu telefonoz zure osasun-zentrora, eta sakatu 1. aukera (“Covid txertaketari” dagokiona).
- Hitzordua duten adingabeek heldu batekin joan beharko dute
SMS bat jaso dut. Zer egin behar dut orain?
- Osakidetzak SMS bat bidali ahal dizu gogorarazteko hitzordua eska dezakezula haren web-orriaren edo Osakidetzako aplikazio mugikorraren bidez.
- Honako datu hauek sartu behar dira:
- OTI zk. (txartelean agertzen dena)
- abizena (OTIan ageri den bezala)
- Jaiotza-data (xxxx/xx/xx)
- Datu horiek sartu ondoren, txertoa jartzeko zenbait egun eta ordu eskainiko dizkizute. Bat aukeratu, eta Osakidetzak SMSa bidaliko dizu, hitzordua egiaztatzeko.
- SMSa jaso baduzu eta hitzordua hartzeko zailtasunak badituzu, osasun-zentroarekin jar zaitezke harremanetan telefonoz eta txertaketaren 1. aukera markatu. Inolaz ere ez joan osasun-zentrora bertara.
Dei dezaket hitzordua hartzeko?
- Txertoa 5 urtetik gorako pertsona orok jar dezake.
- Hitzordua hartzeko sakatu hemen (https://www.osakidetza.euskadi.eus/covid-19/-/covid-19-txertaketa/ ) edo deitu telefonoz zure osasun-zentrora, eta sakatu 1. aukera (“Covid txertaketari” dagokiona).
Arazoa hitzorduarekin edo SMSarekin (sarbidea, aldaketak, bertan behera uztea…)
- Txertaketarako hitzorduarekin arazorik baduzu, osasun-zentroarekin jar zaitezke harremanetan telefonoz, eta txertaketarako “bat” aukera markatu.
Ez dut gizarte-segurantzarik. MUFACE, MUGEJU, ISFAS, Desplazatu edo antzeko batean egonez gero, zer egin behar dut? Nola emango didate hitzordua?
-
Osakidetzako OTIa ez baduzu, sakatu hemen. https://inkestagune.osakidetza.eus/index.php/995416?lang=eu
EGOERA BEREZIEI BURUZKO ZALANTZAK
Joan naiteke txertoa jartzera bajan banago?
- Baja COVID-19az bestelako edozein motibo bada eta txertoa jartzeko dei egiten badizute, joan ahalko zara, txertoa jartzeko kontraindikazio klinikorik ez baduzu eta zure egoera klinikoak horretarako aukera ematen badizu.
Alergikoa naiz, txertoa jar dezaket?
- Txertoaren egungo kontraindikazio bakarra txertoak berak edo haren osagaiek eragindako alergia da. ARNm txertoen aurkako erreakzio larriak dituzten pertsonentzat Novavaxen Nuvaxovid txertoa gomendatzen da.
- Ez da kontraindikazio modura beste alergiarik, immunodepresioa edo antikoagulazioa jasotzen. Beraz, bai, txertoa jar dezakezu.
Gaixotasun kroniko bat dut. Txertoa jar dezaket?
- Bereziki gomendatzen da txertaketa zenbait patologia kronikotan, besteak beste: diabetesa, hipertentsio arteriala, bihotzeko gutxiegitasuna edo biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa. Ez dira, inolaz ere, kontraindikazioak.
Txertoa jar dezaket Sintrom-a edo ahoko beste antikoagulatzailerik hartzen ari banaiz?
- Antikoagulatzaileekin (hala nola Sintrom eta bestelakoak) tratamendu kronikoan daudenek, INR (nazioarteko indize normalizatua) adierazlea kontrolatuta eta egonkor badute, muskulu barneko txertoa arazorik gabe jar dezakete.
Minbizia izan badut eta dagoeneko tratamenduan ez banago, txertoa jar dezaket?
- Minbizia izan dutenei edo minbizi aktiboagatik tratamendua jasotzen ari direnei gomendatzen zaie txertoa jartzea; izan ere, SARS-CoV-2az kutsatuz gero gaixotasun larria izateko eta hiltzeko arrisku handiagoa dute. Arreta ematen dizuten profesionalek jakinaraziko dizute txertoa jartzeko edo atzeratzeko kontraindikaziorik dagoen.
Txertoa jar dezaket immunodeprimitua banaiz edo tratamendu immunoezabatzailean banago?
- Immunodeprimituek (GIBa dutenak barne, CD4+ ≥200 zel/ml-ko kalkuluarekin) edo tratamendu immunoezabatzailean daudenek (COVID-19aren tratamenduan erabil daitezkeen kortikoideak barne) COVID-19 larria jasateko arrisku handiagoa izan dezakete, eta, nahiz eta txertoak pertsona horietan duen segurtasunari eta eraginkortasunari buruzko behin betiko daturik ez dagoen, txertoa jarri beharko lukete, kontraindikatuta egon ezean. Oraingoz, ez da gomendatzen tratamendu immunoezabatzailea etetea.
Baja hartu behar dut txertoa jarri ondoren?
- Txertaketaren kontrako albo-ondorioek ohiko lana egitea eragozten badizute, osasun-zentroarekin jarri harremanetan.
Sukarra daukat, txertoa jar dezaket?
- Txertaketa atzeratu egin beharko da, aldi baterako, sukarra duten eta gaixotasun akutu larrirako edo akuturako prozesuan dauden pertsonetan, baina sukarrik gabeko edo eragin sistemikorik gabeko gaixotasun arina ez da txertaketa atzeratzeko baliozko arrazoi.
HAURDUNALDIA ETA EDOSKITZEA
Haurdun nago. Txertoa jar dezaket?
- Haurdunei eta edoskitzaroan dauden emakumeei dagokien txertoa ARNm txertoekin emango zaie, dagokien lehentasun-taldearen arabera dagokienean.
Haurdun geratzeko asmoa dut. Txertoa jar dezaket?
- Etorkizunean haurdun geratzeko asmotan dauden emakumeen kasuan, gaur egun COVID-19aren aurka eskuragarri dauden txertoek ez dute birus bizirik; beraz, ez dakarkiete arazorik ez umekiari ez haurdun dagoenari.
Bularra ematen ari naiz. Txertoa jar dezaket?
- Txertaketa edoskitze-aldian ARN txertoen bidez hartzea gomendatzen da.
TXERTOA ETA COVID-19-A DUTENAK
COVID-19aren sintomak baditut, txertoa jar dezaket?
- Atzeratu egin behar da COVID-19aren sintoma susmagarriak dituzten pertsonen txertaketa, harik eta erabat osatuta egon eta isolamendu-aldia amaitu arte.
COVID-19a duen pertsona baten kontaktu estua banaiz, txertoa jar dezaket?
- Atzeratu egin behar da COVID-19aren kasu egiaztatu baten kontaktu izatearren berrogeialdian dauden pertsonen txertaketa, harik eta berrogeialdia amaitu arte. Ez da gomendatzen test diagnostiko birologikorik edo serologikorik egitea txertaketa baloratzeko.
COVIDa izan dut eta txertaketa jasoko dut, txertoa jar dezaket?
- Deskribatutako emaitzak aintzat hartuta, infekzio asintomatikoaren edo sintomatikoaren aurrekaria duten pertsonetan, larritasun-maila gorabehera, honako hau gomendatzen da:
- 65 urte baino gehiago badituzu --> txertaketa 2 dosiko pautarekin.
- 65 urte edo gutxiago badituzu --> txertaketa, dosi bakarrarekin, infekzio-diagnostikoa eman eta hurrengo 8 asteetatik aurrera.
Zer gertatzen da COVIDa diagnostikatzen badidate eta dagoeneko txertoaren 1. dosia jarri badidate?
- Egungo ebidentzia zientifikoa aintzat hartuta, infekzio asintomatikoaren edo sintomatikoaren aurrekaria duten pertsonetan, larritasun-maila gorabehera, honako hau gomendatzen da:
- 65 urte baino gehiago badituzu --> Bigarren dosiaren txertaketa erabat osatu zarenean eta bakartze-aldia amaitu ondoren.
- 65 urte edo gutxiago badituzu --> txertaketa bigarren dosiarekin, infekzio-diagnostikoa eman eta hurrengo 8 asteetatik aurrera.
Txertaketa-pauta osoa badut, berrogeialdia egin beharra dago?
Zer kasutan ez dut berrogeialdia egin behar, kontaktu estua banaiz?
Azken aldaketako data: