Osasun Saila

Nola jokatzen dut?

Atzera ez itzultzeko nire burua zaintzen dut


Prebentzio-neurri orokorrak

  • Eskuak: Eskuak sarri garbitzea.
  • Maskara: Indarrean dagoen araudian (leiho berri batean irekitzen da) jasotako jarraibideak mantendu.
  • Kontaktuak: Saiatu kutsadurak prebenitzeko neurriak betetzen ez diren lekuetan ez egoten.
  • Distantzia: Gorde segurtasun-distantzia (1,5 metro) leku publikoetan.
  • Aireztapena: Espazio itxiak etengabe aireztatzen edukitzea eta, horretarako, ahal dela, ate eta leihoak zabalik izatea.

Sintomak ditut. Zer egin behar dut?

COVID-19aren sintomarik ohikoenak honako hauek dira: sukarra, eztula, eztarriko mina, airea falta duzulako sentsazioa edo usaimena edo dastamena galtzea. Pertsona batzuek mina, mukiak edo beherakoa ere izaten dituzte.

  • Arretaz ibili eta murriztu ahalik eta gehien gizarte-elkarrekintzak sintomak hasi ondorengo 10 egunetan.
    • Maskara etengabe erabili, eskuen higiene egokia izan, eta pertsona kalteberekin kontaktua eta ekitaldi jendetsuetan parte hartzea ekidin.
  • Zaindu sintomak. Kasu gehienetan, gaixotasunak sintoma arinak eragiten ditu (sukarra, eztula, eztarriko edo buruko mina, nekea edo usaimenaren edo dastamenaren galera).  Argibide gehiagorako  (PDF, 287 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • Ahal den guztietan, eta sintomatologia dela-eta aldi baterako ezintasunik ez baduzu, telelana gomendatzen da.
  • Sintomek okerrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira, besteak beste, arnasa hartzeko zailtasuna, sukar altua 4 egun baino gehiagoz, eztul oso gogorra, jarri zure osasun-zentroarekin (leiho berri batean irekitzen da) harremanetan, edo Osasun Kontseiluarekin (leiho berri batean irekitzen da) (900 20 30 50) edo deitu Larrialdietara (Bizkaia 944 10 00 00 / Gipuzkoa 943 46 11 11 / Araba 945 24 44 44), sintoma larriak badituzu.

Gainera, probak egiteko lehenetsi beharreko kolektibokoa bazara… (leiho berri batean irekitzen da)

  • Zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar duzu zure egoera baloratzeko eta nola jokatu behar duzun azaltzeko.
  • Bien bitartean, arretaz ibili eta murriztu ahalik eta gehien gizarte-elkarrekintzak.

COVID-19-aren kasu egiaztatua naiz. Zer egin behar dut?

Proba diagnostikoa egin baduzu (osasungintza-sistemaren bidez edo farmazian erositako proba diagnostiko baten bidez) eta positibo eman baduzu…

  • Arretaz ibili eta murriztu ahalik eta gehien gizarte-elkarrekintzak; horretarako, erabili etengabe maskara eta izan beti eskuak garbi, sintomak hasi edo sintomarik gabeko pertsonen kasuan diagnostikoa egin eta hurrengo 10 egunetan zehar.
  • Saiatu pertsona kalteberekin harremanetan ez egoten eta jendetza batzen den ekitaldietara ez joaten. Posible denean eta aldi baterako ezintasuna jaso ezin baduzu, telelana gomendatzen da.
  • Ohartarazi kontaktu estuak zure egoeraz, sintomak agertzen ote zaizkien zaintzeko.
  • GARRANTZITSUASintomek okerrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira, besteak beste, arnasa hartzeko zailtasuna, sukar altua 4 egun baino gehiagoz, eztul oso gogorra, jarri zure osasun-zentroarekin (leiho berri batean irekitzen da) harremanetan, edo Osasun Kontseiluarekin (leiho berri batean irekitzen da) (900 20 30 50) edo deitu Larrialdietara (Bizkaia 944 10 00 00 / Gipuzkoa 943 46 11 11 / Araba 945 24 44 44), sintoma larriak badituzu.
  • Gainera, probak egiteko lehenetsi beharreko taldekoa bazara eta positibo eman baduzu farmazia-test batean
    • Zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri (leiho berri batean irekitzen da)behar duzu zure egoera baloratzeko eta nola jokatu behar duzun azaltzeko.
    • Bitartean, kontu handiz ibili eta ahal den guztia murriztu gizarte-elkarreraginak.

PCR proba diagnostiko bat egin baduzu (osasun-sistemaren bidez) eta emaitza zehaztugabea/ez-erabakigarria bada:

 Proba eskatu dizun zerbitzua zurekin jarriko da harremanetan, zure egoera balioesteko eta beste hitzordu bat emateko, 48 ordutara proba berriro egiteko.

  • Arretaz ibili eta murriztu ahalik eta gehien gizarte-elkarrekintzak; horretarako, erabili etengabe maskara eta izan beti eskuak garbi, sintomak hasi edo sintomarik gabeko pertsonen kasuan diagnostikoa egin eta hurrengo 10 egunetan zehar.
  • Saiatu pertsona kalteberekin harremanetan ez egoten eta jendetza batzen den ekitaldietara ez joaten. Posible denean eta aldi baterako ezintasuna jaso ezin baduzu, telelana gomendatzen da.
  • Ohartarazi kontaktu estuak zure egoeraz, sintomak agertzen ote zaizkien zaintzeko.
  • GARRANTZITSUASintomek okerrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira, besteak beste, arnasa hartzeko zailtasuna, sukar altua 4 egun baino gehiagoz, eztul oso gogorra, jarri zure osasun-zentroarekin (leiho berri batean irekitzen da) harremanetan, edo Osasun Kontseiluarekin (leiho berri batean irekitzen da) (900 20 30 50) edo deitu Larrialdietara (Bizkaia 944 10 00 00 / Gipuzkoa 943 46 11 11 / Araba 945 24 44 44) , sintoma larriak badituzu.
  • Gainera, probak egiteko lehenetsi beharreko taldekoa bazara eta positibo eman baduzu farmazia-test batean
    • Zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri (leiho berri batean irekitzen da)behar duzu zure egoera baloratzeko eta nola jokatu behar duzun azaltzeko.
    • Bitartean, kontu handiz ibili eta ahal den guztia murriztu gizarte-elkarreraginak.

Kontaktu estua naiz. Zer egin behar dut?

Definizioa:

  • Kontaktu estua kasu positibo baten leku berean, proba egin aurreko edo sintomak izaten hasi aurreko 48 orduetan, 2 metro baino gutxiagora eta 24 ordutan, guztira, 15 minutuz baino gehiagoz maskara etengabe eta behar bezala erabili gabe egon den edozein pertsona da.

Zer egin behar dut?

  • Ez duzu berrogeialdirik egin behar.
  • Zaindu sintomarik duzun.
  • Saiatu pertsona kalteberekin harremanetan ez egoten eta jendetza batzen den ekitaldietara ez joaten, kontaktuarekin egon eta hurrengo 10 egunetan.

Nor da probak egiteko lehenetsi beharreko kolektiboko kidea?

Gaur egun, honako talde hauetako kideei emango zaie lehentasuna probak egiteko:

  • COVID-19arekiko kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak.
    • 60 urte edo gehiago
    • Immunodepresioa eragiten didan gaixotasun kroniko bat daukat à Definizio eguneratua jasotzeko zain
    • Haurdun dauden emakumeak
  • Esparru kalteberetan bizi diren, haietara joaten diren (erabiltzaile gisa), haietan ingresatuak dauden edo bertan lan egiten duten pertsonak (osasun-zentroak, asistentziakoak, zentro soziosanitarioak eta eguneko zentroak, espetxeak eta erakundetuta dauden beste pertsona batzuen zentroak)
  • Pertsona kalteberei laguntza eta zaintza ematen dizkieten pertsonak
  • Beheko arnasbideetako infekzio akutua duten eta ospitaleratzea behar duten pertsonak.
  • Azken 14 egunotan gure lurraldean zirkulazio komunitariorik izan ez duen interes- edo kezka-aldaera duen eskualde batean egon direla dakiten pertsonak.
  • Oraintsu Espainiara bizitzera etorri diren pertsonak

 

Eskola-eremuko jarraibideak

Nire semeak/alabak sintomak ditu. Zer egin behar dut?

  • Sintomak ditut. Zer egin behar dut? ” ataleko gomendioei jarraitu.
  • Zure semea edo alaba ikastetxera ez joatea gomendatzen da COVID-19arekin bateragarriak diren sintoma akutuak (sukarra, eztula…) dituen bitartean, beste edozein arnasketa-prozesutan edo gaixotasunetan bezala

Nire semearen/alabaren ikasgelan kasu positibo bat dago. Zer egin behar dut?

  • Ikasgelara joan behar du, eta jarraitu prebentzio-neurriak betetzen (eskuak garbitzea, maskara erabiltzea, aireztapena, txertaketa…).