Osasun Saila

Txertaketa pediatrikoa

Kontzeptu orokorrak

Haurren txertoa COVID-19

Zergatik da garrantzitsua 5 eta 11 urte bitarteko umeei txertoa ematea?

  • 5 eta 11 urte bitarteko umeetan COVID-19a sintomekin garatzea prebenitzeko txertaketak % 90eko efektibitatea duela erakutsi du. Beraz, infekzio horrek ekar ditzakeen konplikazio klinikoen aurrean babesteko gaitasuna erakutsi du.  Txertoa hartu duen pertsona bakoitzaren babeserako laguntzen du, nerabe eta helduetan egiaztatu dugun bezala. Gainera, adin-talde horren txertaketak, infekzioko zifra hain altuak dituela kontuan hartuta, beste adin batzuetako pertsonak babesten eta pandemia geldiarazten lagunduko du.

Ondorio kaltegarriak izan ditzake?

  • Saiakuntza klinikoan, 1.300 umetan baino gehiagotan aztertu dira erreakzio kaltegarriak, eta emaitzak aurretik nerabe eta helduekin eginiko azterlanen emaitzen oso antzekoak izan dira. Efektu nagusiak injekzioa eman den lekuan agertzen dira: mina, gorriunea edo tokiko hantura. Oso paziente gutxik adierazi dute beste sintomarik, hala nola nekea, buruko mina, muskuluetako ondoezak edo mukiak. Txertoa zenbait herrialdetako agentzia arautzaileek baimendu dute, eta denek ondorioztatu dute onura arriskua baino askoz ere handiagoa dela, arriskua bera oso txikia dela. Covid-19aren infekzioa hartzeak askoz ere kalte gehiago ditu, baita adin horietan ere.

Heldu bati ematen zaion dosi bera emango zaie? Eta dosi bera emango zaie 11 urtekoei eta 5 urtekoei?

  • 5 eta 11 urte bitarteko adingabeei nerabeek eta helduek hartzen duten dosiaren herena emango zaie.

Noiz izango da bigarren dosia?

  • Batzordeak erabaki du bigarren dosia emateko tartea 8 astera izatea, erantzun immunea areagotzen laguntzeko eta ahalik eta denbora-tarte laburrenean gutxienez dosi batekin ahalik eta adingabe kopuru handienak izateko txertoa jarrita. Lehen dosirako hitzordua egiaztatzeko jasoko den SMSan, bigarren dosia hartzeko eguna, ordua eta lekua zehaztuko dira.

Zer txerto emango zaie haurrei?

  • Osakidetzak espero du astelehenean lehenengo lotea jasotzea, 60.000 txerto, Pfizer markakoak, hori baita Europako Medikamentuen Agentziak oraingoz baimendu duen txerto pediatriko bakarra. Helduei ematen zaien prestakinaz bestelakoa da umeei emango zaiena; izan ere, dosia txikiagoa da.

Nola har daiteke hitzordua?

  • 11 urtetik beherako umeei txertoa emateko hitzordua, ahal dela, Osakidetzaren web-orriaren bidez hartuko da; abizenak eta OTI zenbakia sartu behar dira. Txertaketarako hitzordua hartzeko bigarren bidea osasun-zentrora deitzea izango da.

Covid-19aren txertorako zita

Non emango zaie txertoa umeei txerto horrekin?

  • Nagusiki, txertaketarako ezarritako tarteko lekuetan. Nolanahi ere, hitzordua hartzeko orduan, lekuaren berri emango da.

COVID-19aren txertaketa-lekuak

Lagunduta joan beharko dute edo tutoreak baimenik sinatu beharko du?

  • Aurreko txertaketetan bezala, hitzordua duten adingabeekin heldu batek joan beharko du.

Zer kasutan ez zaie txertorik emango umeei?

  • Oraingoz, ez zaie txertoa emango infekzio aktibo bat duten edo azken lau asteetan Covid-a izan duten adingabeei.

Azken aldaketako data: