Osasun Saila

Murriztu ezazu aire bidezko COVID-19aren kutsatzea

(COVID-19) Koronabirus berriaren inguruko galdera eta erantzunak

Ventila los espacios

Gaur egun, koronabirusa airetik transmititu daitekeenaren ebidentzia zientifikoak daude, jada ezagutzen diren kutsatze-bideez gain. Transmisio horren arriskua areagotu egiten da distantzia laburrean, ingurune itxi eta jendetsuetan, bereziki gaizki aireztatutakoetan.

Gainera, arrisku hori areagotu egiten da ariketa fisikoa egiten bada, ozen hitz egiten bada, oihu egiten bada edo abesten bada. Barnealdeetan kutsatzeko arriskua kanpoaldekoen aldean nabarmen handiagoa da.

SARS-CoV-2 birusa aerosolen bidez gutxiago hedatzeko gomendioak

SARS-CoV-2 birusaren transmisioa saihesteko prebentzio-neurriek babes-neurrien estrategia konbinatu bati jarraitu behar diote, neurri bat baino gehiago batera erabiliz babes hobea lortu ahal izateko.

Encuentros al aire libre

Ahal den guztietan, ahalik eta jarduera gehien aire zabalean egitea da aukera gomendagarriena.

Espazio itxietan kutsatzeko arriskua murrizteko, aerosolen emisioa eta horiekiko esposizioa murriztu behar da.

Honela murriztu daiteke emisioa:

  • Espazioen edukiera murriztuz.
  • Barruko espazioetan, aerosolen sorrera areagotzen duten jarduerak murriztuz, hala nola ariketa fisiko bizia egitea, ozen hitz egitea, oihukatzea edo abestea.
  • Maskara beti erabiliz, beste pertsona batzuk dauden espazioetan
  • Ahoa, sudurra eta kokotsa estaltzeko moduan doituz maskara.

Honela murriztu daiteke esposizioa:

  • Maskara ondo doituta erabiliz.
  • Ahal den neurrian, barruko giro jendetsuak eta gaizki aireztatuak saihestuz edo horietan egoteko denbora murriztuz.
  • Pertsonen arteko tartea utziz.
  • Barruko espazioak aireztatuz.

Etxeetan:

  • Ventila el domicilioAireztatu sarri, batez ere ohiko bizikideak ez diren pertsonak etxean daudenean. Airea azkarrago berrituko da gelako alde bateko eta besteko ateak eta leihoak irekitzen badituzu (aireztatze gurutzatua).
  • Erabili maskara, halaber, arriskuko pertsonekin bizi zarenean eta ohiko bizikideak ez diren pertsonak etortzen direnean.
  • Ahotsaren tonua jaitsi, ez abestu eta ez hitz hitz egin ozen.

Norberaren ibilgailuan:

  • Ohiko bizikideak ez diren pertsonekin bidaiatzen baduzu, maskara erabiltzeaz gain, kanpoko aireztapena areagotu behar duzu, leihatilak irekiz.
  • Ez birzirkulatu airea autoaren barruan.
  • Ahotsaren tonua jaitsi, ez abestu eta ez hitz hitz egin ozen.

Espazio itxietan, honako hauen araberakoa izango da, neurri handi batean, aerosolen kontzentrazioa: aireztapena pertsona kopurua eta horien arteko tartea, egonaldiaren denbora eta maskarak behar bezala erabiltzea.

Tenperaturaren eta hezetasun erlatiboaren baldintzak ere SARS-CoV-2ren transmisioan eragina duten faktoretzat hartu dira. Birusa egonkorragoa da tenperatura baxuetan, eta arnas aerosolak, birusak eduki ditzaketenak, denbora gehiagoz egoten dira esekita aire lehorrean. Barruko espazioetan aerosolen bidezko transmisioa murrizteko hezetasun erlatibo egokiena % 40-60 artekoa da, eta tenperatura 21ºC-tik gorakoa.

Airea behar bezala berritzeko, aireztapen naturala erabil daiteke, edo aireztatzeko eta girotzeko sistema mekanikoak; azken horiek airea iragazteko sistemak barne har ditzakete. Aireztapen-tasa egokia lortu ezin den kasuetan soilik gomendatuko litzateke aire-arazgailuak erabiltzea.

Aireztatze naturala edo mekanikoa

  • Aireztapena naturala bada, gurutzatua izatea gomendatzen da, hau da, kontrako hormetako leihoak edo ateak irekitzea eta irekidura bera ahalik eta puntu gehienen artean banatzea.
  • Aireztapena behartua bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu behar da eta aire bera birzirkulatzea saihestu.
  • Edozein aireztatze-sistematan, kanpoko airea segundoko eta pertsona bakoitzeko 12,5 litrokoa izatea gomendatzen da. Baina aireztatze handiagoak gomendatzen dira egindako jarduerak aerosol-emisio handia eragiten duenean (ariketa bizia, abestea, etab.).
  • Gaizki aireztatuta dauden barruko espazioetan pertsonen arteko aire-fluxuak saihestu behar dira, kutsatutako pertsonek igorritako aerosolak garraia baititzakete.
  • Aireztatze- eta girotze-sistemek ezinbestean bete behar dituzte indarrean dagoen araudiaren arabera eraikin eta lokaletan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko gomendioak eta Osasun Ministerioaren eta erakunde1 profesionalen gomendioak.
  • CO2-aren kontzentrazioa espazio bateko airearen berriztatze-tasaren adierazle ona da. CO2-aren neurgailuak lagungarri izan daitezke aireztapena egokia den egiaztatzeko, baina mantentze-lanetako teknikarien irizpidearen eta lokalaren edo eraikinaren beharren arabera erabili behar dira. Kanpoan, CO2-aren kontzentrazioak 420-450 ppm-koak dira gutxi gorabehera, baina ez dago kontzentrazio bera hiri-ingurunean edo landa-ingurunean. 800-1000 ppm-ko atalasea ezar daiteke CO2-arentzat; hau da, muga hori ez litzateke gainditu behar aireztatze ona izan nahi bada. Aireko CO2 kontzentrazioa neurtzeko ekipoak erabiltzen badira, kalibratuta eta egiaztatuta egon behar dute, eta profesional kualifikatuek egin behar dituzte neurketak.

Bioaerosolak atxikitzea eta airea araztea

Aire-iragazkiak ahalik eta eraginkortasun handienarekin erabili behar dira; gomendatutako aire-emaria ziurtatu behar da, aireztatze-sistemaren zehaztapenak betez.

Aurreko neurriak aplikatu ezin direnean, HEPA iragazkiak dituzten purifikazio-sistema autonomoak erabil daitezke2.

  • Bioaerosoletan patogenoak inaktibatzeko tratamendu germizidak erabiltzea salbuespentzat baloratu ahal izango da airea aireztatu, iragazi edo purifikatu ezin denean, transmititzeko arrisku handiagoa duten barruko espazioetan. Ez dira modu orokorrean erabiliko, eta profesionalek soilik aplika ditzakete, arau teknikoak eta Osasun Ministerioaren gomendioak betez.

Azken aldaketako data: