Osasun Saila

Haurdunaldia eta edoskitzaroa

(COVID-19) Koronabirus berriaren inguruko galdera eta erantzunak

  • Oraingoz, haurdunaldian COVID-19a harrapatzen duten emakumeengan umetoki barneko transmisioa gertatu izanaren ebidentziarik ez dago, eta, beraz, birusak nekez eragin ditzake malformazio fetalak.
  • Erditzearen kasuan ere ez dago infekzioa transmititzearen ebidentziarik.
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, egin kontsulta emaginari edo ginekologoari.
  • Amak jaioberriari SARS-CoV-2a transmititzeko aukera gutxi dago. Hala ere, infektatutako amek maskara erabili behar dute eta higiene-neurriak hartu behar dituzte umeekin kontaktuan dauden bitartean.
  • Infekzioa prebenitzeko neurriak gainerako herritarrek hartu beharreko berak dira: eskuak maiz garbitzea, 2 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, sudurra, ahoa eta begiak ez ukitzea eta behin erabiltzeko musuzapi batean edo ukondoan eztul edo doministiku egitea. Familiako kide guztiek hartu behar dituzte neurri horiek.
  • Amagandiko edoskitzeak onura asko ematen ditu, hala nola ama-semeen antigorputzak igaro daitezkeela COVID-19aren aurka. Horregatik, eta gaur egungo ebidentziaren aurrean, jaiotzetik bularra ematen jarraitzea gomendatzen da, betiere jaioberriaren eta bere amaren egoera klinikoak ahalbidetzen badu.
  • Osasunaren Mundu Erakundeak bularra ematen jarraitzea gomendatzen du, bai infekzioa berretsita duten amen kasuan, bai kutsatuta egon daitezkeenen kasuan, betiere tanten eta kontaktuaren bidez transmititutako mikroorganismoek eragindako infekzioa prebenitzeko neurriak hartzen badira. Gaixotasun larria duten amen kasuan, esnea ateratzea gomendatzen du.
  • Jaiotzaren ondoko alditik kanpo bularra ematen duten eta COVID-19arekin infektatzen diren edota infektatu izanaren susmoa duten amen kasuan, prebentzio-neurri zorrotzak hartzea (eskuen higienea eta aurpegiko maskara) eta jaioberriari bularra ematen jarraitzea gomendatzen da. Beste aukera bat esnea ateratzea izan liteke. Kasu horretan, prebentzio-neurri zorrotzak hartu beharko lirateke, eta esnea zaintzaile osasuntsu batek emango lioke jaioberriari.
  • Amagandiko edoskitzeak onura asko ematen ditu, hala nola ama-semeen antigorputzak igaro daitezkeela COVID-19aren aurka. Horregatik, eta gaur egungo ebidentziaren aurrean, jaiotzetik bularra ematen jarraitzea gomendatzen da, betiere jaioberriaren eta bere amaren egoera klinikoak ezagutzen baditu.
  • Bai, haurdunaldiaren edozein hiruhilekotan txertatzea gomendatzen da.
  • Haurdun eta edoskitzaroan dauden emakumeei ARNm txertoak jarriko zaizkie, beren lehentasun-taldearen arabera dagokienean.
  • Pertsona haurdun geratzen bada COVID-19 txertoaren lehen dosia jaso ondoren, bigarren dosia dagokion denboran eman behar da.
  • Txertoak edoskitzaroan izan ditzakeen ondorioei buruzko daturik ez dagoen arren, gaur egun baimenduta dauden txertoak ez dira arriskutsutzat hartzen bularreko haurrarentzat. Gainera, amak immunitatea ematen dio bularreko haurrari, txertoarekin eskuratu duen SARS-CoV-2aren aurkako amaren antigorputzengatik. Beraz, ez da beharrezkoa edoskitzea etetea txertoa hartu ondorengo egunetan.

Azken aldaketako data: