Nola jokatzen dut?
Prebentzio-neurri orokorrak
- Eskuak: Eskuak sarri garbitzea.
- Maskara: Indarrean dagoen araudian jasotako jarraibideak mantendu.
- Kontaktuak: Saiatu kutsadurak prebenitzeko neurriak betetzen ez diren lekuetan ez egoten.
- Distantzia: Gorde segurtasun-distantzia (1,5 metro) leku publikoetan.
- Aireztapena: Espazio itxiak etengabe aireztatzen edukitzea eta, horretarako, ahal dela, ate eta leihoak zabalik izatea.
Erregistratzeko inprimaki bakarra kasu hauetarako:
- COVID sintomak dituzten eta honako irizpideren bat betetzen dutenak:
- 60 urte edo gehiago ditut
- Haurdun nago
- Immunodepresioa eragiten didan gaixotasun kronikoa dut
- 60 urte edo gehiago dituen, haurdun dagoen edo immunodeprimitua dagoen pertsona baten zaintzailea naiz.
- Osasun-zentro, zentro soziosanitario edo antzeko beste erakunde batean lan egiten dut.
- Osasun-zentro batean bizi naiz, edo bertara edo zentro soziosanitario edo antzeko erakunderen batera sarri joaten naiz (erabiltzaile gisa)
- Oraintsu iritsi naiz Espainiara bizitzera
Sintomek okerrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira, besteak beste, arnasa hartzeko zailtasuna, sukar altua 4 egun baino gehiagoz, eztul oso gogorra, jarri zure osasun-zentroarekin harremanetan, edo Osasun Kontseiluarekin (900 20 30 50) edo deitu Larrialdietara (112), sintoma larriak badituzu.
- Kontaktu estuak diren eta honako irizpideren bat betetzen duten pertsonak:
- Osasun-zentro batean bizi naiz, edo bertara edo zentro soziosanitario edo antzeko erakunderen batera sarri joaten naiz (erabiltzaile gisa)
- 60 urte edo gehiago dituen, haurdun dagoen edo immunodeprimitua dagoen pertsona baten zaintzailea naiz.
- Osasun-zentro, zentro soziosanitario edo antzeko beste erakunde batean lan egiten dut.
- COVIDen sintomak dituzten edo farmaziako antigenoen testean positibo eman duten pertsonak eta:
- 60 urte edo gehiago ditut
- Haurdun nago
- Immunodepresioa eragiten didan gaixotasun kronikoa dut
- Sintomak dituzten edo ez dituzten eta farmaziako antigeno-test positiboa duten pertsonak eta:
- 60 urte edo gehiago dituen, haurdun dagoen edo immunodeprimitua dagoen pertsona baten zaintzailea naiz.
- Osasun-zentro, zentro soziosanitario edo antzeko beste erakunde batean lan egiten dut.
- Oraintsu iritsi naiz Espainiara bizitzera
Aurreko irizpideak bete ezean eta sintomatologiagatik lanera joan ezin baduzu, jarri osasun-zentroarekin harremanetan edo deitu 112 larrialdietarako zenbakira, sintoma larririk baduzu.
OHARRA: inprimakiaren bidez egiten den eskaera ez da berehala kudeatzen. Itxaron SMS edo dei bidez oharrak jaso arte; zurekin harremanetan jarriko dira, ahalik eta lasterren.
Sintomak ditut. Zer egin behar dut?
COVID-19aren sintomarik ohikoenak honako hauek dira: sukarra, eztula, eztarriko mina, airea falta duzulako sentsazioa edo usaimena edo dastamena galtzea. Pertsona batzuek mina, mukiak edo beherakoa ere izaten dituzte.
- Arretaz ibili eta murriztu ahalik eta gehien gizarte-elkarrekintzak sintomak hasi ondorengo 10 egunetan.
- Maskara etengabe erabili, eskuen higiene egokia izan, eta pertsona kalteberekin kontaktua eta ekitaldi jendetsuetan parte hartzea ekidin.
- Zaindu sintomak. Kasu gehienetan, gaixotasunak sintoma arinak eragiten ditu (sukarra, eztula, eztarriko edo buruko mina, nekea edo usaimenaren edo dastamenaren galera). Argibide gehiagorako (PDF, 287 KB)
- Ahal den guztietan, eta sintomatologia dela-eta aldi baterako ezintasunik ez baduzu, telelana gomendatzen da.
- Sintomek okerrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira, besteak beste, arnasa hartzeko zailtasuna, sukar altua 4 egun baino gehiagoz, eztul oso gogorra, jarri zure osasun-zentroarekin harremanetan, edo Osasun Kontseiluarekin (900 20 30 50) edo deitu Larrialdietara (112), sintoma larriak badituzu.
Gainera, probak egiteko lehenetsi beharreko kolektibokoa bazara…
- Inprimakia bete behar duzu , Osakidetzak proba diagnostikoa egin diezazun. Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da (SMS/dei bidez), probaren hitzorduaren berri emateko.
- Bien bitartean, arretaz ibili eta murriztu ahalik eta gehien gizarte-elkarrekintzak.
COVID-19-aren kasu egiaztatua naiz. Zer egin behar dut?
Proba diagnostikoa egin baduzu (osasungintza-sistemaren bidez edo farmazian erositako proba diagnostiko baten bidez) eta positibo eman baduzu…
- Arretaz ibili eta murriztu ahalik eta gehien gizarte-elkarrekintzak; horretarako, erabili etengabe maskara eta izan beti eskuak garbi, sintomak hasi edo sintomarik gabeko pertsonen kasuan diagnostikoa egin eta hurrengo 10 egunetan zehar.
- Saiatu pertsona kalteberekin harremanetan ez egoten eta jendetza batzen den ekitaldietara ez joaten. Posible denean eta aldi baterako ezintasuna jaso ezin baduzu, telelana gomendatzen da.
- Ohartarazi kontaktu estuak zure egoeraz, sintomak agertzen ote zaizkien zaintzeko.
- GARRANTZITSUA: Sintomek okerrera egiten badute edo sintoma larriagoak agertzen badira, besteak beste, arnasa hartzeko zailtasuna, sukar altua 4 egun baino gehiagoz, eztul oso gogorra, jarri zure osasun-zentroarekin harremanetan, edo Osasun Kontseiluarekin (900 20 30 50) edo deitu Larrialdietara (112), sintoma larriak badituzu.
Adi!
Pertsona kaltebera baten zaintzailea bazara edo eremu kalteberetan (sanitarioa edo soziosanitarioa edo erakunde itxiak) lan egiten baduzu:
- Ez joan lantokira sintomak hasi direnetik edo proba egin duzun egunetik hasita lehen 5 egunetan. Denbora hori igarota, betiere sintomak desagertu direnetik 24 igaro badira, beste proba diagnostiko bat egingo duzu.
- Aipatutako eremu kalteberetan lan egiten baduzu, deitu zure osasun-zentrora laneko baja eskatzeko.
Kontaktu estua naiz. Zer egin behar dut?
Definizioa:
- Kontaktu estua kasu positibo baten leku berean, proba egin aurreko edo sintomak izaten hasi aurreko 48 orduetan, 2 metro baino gutxiagora eta 24 ordutan, guztira, 15 minutuz baino gehiagoz maskara etengabe eta behar bezala erabili gabe egon den edozein pertsona da.
Zer egin behar dut?
- Ez duzu berrogeialdirik egin behar.
- Zaindu sintomarik duzun.
- Saiatu pertsona kalteberekin harremanetan ez egoten eta jendetza batzen den ekitaldietara ez joaten, kontaktuarekin egon eta hurrengo 10 egunetan.
Adi!
- Kontaktu estuak kalteberatzat hartzen diren eremuetan baino ez dira identifikatuko. Helburua da talde kalteberakoak direnak babestea eta diagnostiko goiztiarra egitea, transmisioa kontrolatzeko, bai kalteberen artean bai eremu horiekin lotura duten beste pertsona batzuetatik abiatuta.
- Kontaktu estua bazara eta:
- Esparru kaltebera batean lan egiten baduzu (osasun-zentroak / zentro soziosanitarioak / antzeko erakundeak)
- COVID-19arekiko kalteberatasun-kolektiboko kide den pertsona bat zaintzen baduzu
- Erabiltzaile gisa esparru kaltebera batera joaten bazara
- Inprimakia bete behar duzu, Osakidetzak proba diagnostikoa egin diezazun. Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da (SMS/dei bidez), probaren hitzorduaren berri emateko.
Nor da probak egiteko lehenetsi beharreko kolektiboko kidea?
Gaur egun, honako talde hauetako kideei emango zaie lehentasuna probak egiteko:
- COVID-19arekiko kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak.
- 60 urte edo gehiago
- Immunodepresioa eragiten didan gaixotasun kroniko bat daukat à Definizio eguneratua jasotzeko zain
- Haurdun dauden emakumeak
- Esparru kalteberetan bizi diren, haietara joaten diren (erabiltzaile gisa), haietan ingresatuak dauden edo bertan lan egiten duten pertsonak (osasun-zentroak, asistentziakoak, zentro soziosanitarioak eta eguneko zentroak, espetxeak eta erakundetuta dauden beste pertsona batzuen zentroak)
- Pertsona kalteberei laguntza eta zaintza ematen dizkieten pertsonak
- Beheko arnasbideetako infekzio akutua duten eta ospitaleratzea behar duten pertsonak.
- Azken 14 egunotan gure lurraldean zirkulazio komunitariorik izan ez duen interes- edo kezka-aldaera duen eskualde batean egon direla dakiten pertsonak.
- Oraintsu Espainiara bizitzera etorri diren pertsonak
Eremu kalteberak
Esparru kalteberatzat jotzen dira osasun-zentroak, asistentziakoak, ospitaleetakoak, zentro soziosanitarioak eta arreta soziosanitarioa ematen duten eguneko zentroak, espetxeak eta erakundetuta dauden beste pertsona batzuen zentroak.
Esparru kalteberarekin lotura duten pertsonak dira: esparru kalteberetan bizi direnak edo haietara doazenak (erabiltzaile gisa), haietan ingresatuak daudenak edo haietan lan egiten dutenak, eta pertsona kalteberei laguntza eta zaintza ematen dietenak.
Eskola-eremuko jarraibideak
Nire semeak/alabak sintomak ditu. Zer egin behar dut?
- “Sintomak ditut. Zer egin behar dut? ” ataleko gomendioei jarraitu.
-
Zure semea edo alaba ikastetxera ez joatea gomendatzen da COVID-19arekin bateragarriak diren sintoma akutuak (sukarra, eztula…) dituen bitartean, beste edozein arnasketa-prozesutan edo gaixotasunetan bezala
Nire semearen/alabaren ikasgelan kasu positibo bat dago. Zer egin behar dut?
- Ikasgelara joan behar du, eta jarraitu prebentzio-neurriak betetzen (eskuak garbitzea, maskara erabiltzea, aireztapena, txertaketa…).