Osasun Saila

Mikro-algen ugaltzea hondartzetan (Ostreopsia)

Zer da Ostreopsia?

Ostreopsia itsas alga mikroskopikoa da, zelulabakarra. Sakonera txikiko eta ondo argiztatutatako uretan bizi da, hondartza eta eremu harritsuetan , eta itsas hondoko landareak, arrokak eta harri-koskorrak estaltzen ditu. Gainazalean igerian edo flotatzen ere aurki daitekete.

Mikroalga horiek asko hazten direnean eta toxinak sortzen dituztenean (oso egoera ezohikoa gure hondartzetan) bakarrik ager daitezke pertsonengan ondoren deskribatuko diren sintomak.

Microalgas tóxicas en las playas (Ostreopsis)

Zein dira sintomarik ohikoenak Ostreopsiak eragindako intoxikazioen kasuan?

  • Ostreopsi-toxinek honako hauek eragin ditzakete:

    • Azala ukituz gero: azkura eta larruazaleko erupzioak.
    • Arnastuz gero: gripearen antzeko seinale klinikoak.

Zer egin sintomak izanez gero?

  • AZKURA: bainatu ondoren larruazalean azkura nabaritzen baduzu, berehala dutxa hartzea komeni da, sintomak desagerrarazteko eta ondoren sorosleei gertatutakoaren berri eman.
  • ARNAS SINTOMAK: salbuespen gisa, toxina duten aerosolak arnastu ondoren, bainularien edo oinezkoen arnas narritadura arinak ager daitezke. Sintomarik ohikoenak gripearen antzekoak dira: azkura begietan, sudurrean eta/edo eztarrian; metal zaporea ahoan; mukiak; eztul lehorra; sukarra eta ondoeza orokorra. Sintomak kontaktua izan eta 6 ordurainoko atzerapenarekin agertu daitezke. Orokorrean 3-4 egunetara desagertzen dira.

Sintomak gutxtzen ez badira, joan zure osasun-zentrora eta azaldu osasun-langileei gertatutakoa.


Azken aldaketako data: