Ur-hornidura zisterna eta biltegi mugikorren bidez
Zisterna edo biltegi mugikorren bidezko ur-hornidura salbuespenezko neurria da, giza kontsumorako egokia den ur-hornidura bermatzeko, baldin eta, gorabeherak, larrialdi-egoerak edo ohiko horniduraren etenaldi luzeak direla-eta, banaketa-sistema alternatiboak erabili behar badira.
3/2023 Errege Dekretuak hornidura-modalitate hori aurreikusten du, eta zisternek eta biltegi mugikorrek nahiz herritarrei banatutako urak bete behar dituzten baldintza tekniko-sanitarioak ezartzen ditu, osasun publikoaren babesa bermatzeko.
Atal honetan, erakunde kudeatzaileen eskura jartzen da hornidura horiek kudeatzeko behar den dokumentazioa:
- Zisterna eta biltegi mugikorren bidez ura hornitzeko gida. Gidarako esteka (PDF, 558 KB)
- Kontsumorako ura garraiatzeko Euskadin baimendutako zisternen errolda (beste autonomia-erkidego batzuetan baimendutako zisternak erabil daitezke) Erroldarako esteka (PDF, 248 KB)
- Zisternak eta biltegi mugikorrak baimentzeko eskabide-inprimakia. Eskaerarako esteka (PDF, 128 KB)
- Ur-hornidura zisterna edo biltegi mugikorren bidez jakinarazteko formularioa. Hornidura-komunikaziorako lotura (PDF, 193 KB)
- “Ibilbide-orria” eredua (XLSX, 35 KB)
Dokumentu horien helburua da indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen laguntzea eta herritarrei aldi baterako ur-horniduraren osasun-segurtasuna bermatzea.
Zisternak baimentzeari edo zisterna eta biltegi mugikorren bidez hornitzeari buruzko edozein kontsulta egiteko, zure lurralde historikoko Osasun Publikoko Zuzendariordetzara jo dezakezu:
• Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza: Santiago kalea, 11 – 01002 VITORIA-GASTEIZ/Tel.: 945 01 66 86 Posta elektronikoa: saaraba@euskadi.eus
• Osasun Publikoaren eta Adikzioen Bizkaiko Zuzendariordetza: Errekalde zumarkalea, 39 A – 48008 BILBAO/Tel.: 94 403 15 39 Posta elektronikoa: sambiental-bizkaia@euskadi.eus
• Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetza: Nafarroa, 4. 20013 DONOSTIA/Tel.: 943 02 27 39/943 02 27 38. Posta elektronikoa: sambiental-gipuzkoa@euskadi.eus
Azken aldaketako data:
