Osasun Saila

Legionelosiaren prebentzioa eta kontrola

865/2003 Errege Dekretuak, uztailaren 4koak (BOE 171, uztailaren 18koa), 909/2001 ED ordezkatzen duenak, Legionella ugaltzeko eta sakabanatzeko gai diren instalazioetan legionelosiaren prebentzioa eta kontrola du xede. Dekretuaren aplikazio-eremuak ondoko hauek dauzka bere barnean "funtzionamenduan ura erabili eta aerosolak ekoizten dituzten instalazioak, baldin eta erabilera kolektiboko eraikinetan barrualdean egon zein kanpoaldean badira, eta funtzionamenduan, zerbitzu probetan edota mantentze-lanetan gaixotasuna zabaltzeko gune bihur daitezkeen instalazio industrialak edo garraiobideak". Aplikazio eremutik kanpo gelditzen dira etxebizitza-eraikinetan kokatutako instalazioak, kanpoko ingurunean eragina dutenak salbu.Errege Dekretuak honako sailkapen hau ezartzen du betebeharrak zehazteko asmoz.

Clasificación de las instalaciones

  1. Legionellaugaltzeko eta sakabanatzeko probabilitate handia duten ondoko instalazioak:
    • Errefrigerazio-dorreak eta kondentsadore ebaporatiboak.
    • Akumuladore eta itzulerako hoditeriadun ur bero sanitarioko sistemak.
    • Ur girotutako sistemak, abiadura handiko zorrotaden edo aire injekzioen bidezko irabiatze jarraia eta birzirkulazioa dituztenak (spak, jakuzziak, igerilekuak, ontzi edo bainuontzi terapeutikoak, hidromasajerako bainuontziak, presiozko zorrotaden bidezko tratamenduak,?)
    • Hezetzeko zentral industrialak.
  2. Legionellaugaltzeko eta sakabanatzeko probabilitate baxuagoa duten ondoko instalazioak:
    • Giza kontsumorako ur hotzeko barne instalazioko sistemak (hoditeriak, biltegiak, uharkak), sistema edo biltegi mugikorrak eta itzulerako hoditeriarik gabeko ur bero sanitarioko sistemak.
    • Ura lainoztatzen duten hozte-ebaporatiboko ekipoak, 1. multzoan sartuta ez daudenak.
    • Hezegailuak.
    • Ornamentazioko iturriak.
    • Hiriguneko ihinztaduraren bidezko ureztatze-sistemak.
    • Suteen aurkako ur-sistemak.
    • Aire zabaleko aerosolizazioaren bidezko errefrigerazio-elementuak.
    • Ura biltzen eta aerosolak ekoizten dituzten bestelako aparatuak.
  3. Arriskuko instalazioak arnas-terapian:
    • Arnas-terapiako ekipoak.
    • Arnasgailuak.
    • Nebulizagailuak.
    • Arnasbideekin kontaktuan dauden bestelako mediku-tresneria.

Errefrigerazio-dorreen eta kondentsadore ebaporatiboen notifikazioa

Instalazioen titularren erantzukizuna

Errege Dekretuak ezarritakoaren konplimendua instalazioen titularren erantzukizuna da. Aldizkako mantentze-programak eta instalazioen egitura- edota funtzionamendu-hobekuntzak burutu beharko dituzte eta uraren kalitate mikrobiologikoa eta fisiko-kimikoa kontrolatu, osasun publikoarentzat arrisku izan ez daitezen. Halaber, instalazioen mantentze-lanen erregistroa eraman beharko dute, haien ikuskatze-lanen ardura duten aginte sanitarioen eskura.

Prebentziozko neurri orokorrak

Funtsezko bi printzipioetan oinarritzen dira: lehena, alde zikinak saihestea edo murriztea diseinu egokiaren eta instalazioen mantenuaren bidez, eta bigarrena, Legionellaren biziraupena eta ugalketa errazten dituzten baldintzak saihestea uraren tenperaturaren kontrolaren eta beraren desinfekzio jarraiaren bidez.

Instalazioetan bakterioen eta onddoen ugalketa errazten duten materialak saihetsi behar dira garbitzen eta desinfektatzen errazak direnak erabiliz, erabili beharreko gai kimikoen eta tenperaturaren igoeraren agresio-ekintzak jasan behar dituztela. Halaber, ekipoak hurbilerrazak izan behar dira beren ikuskapena, garbiketa, desinfekzioa eta lagin hartzea errazteko.

Bestaldetik errefrigerazio-dorreen eta antzeko sistemen kasuan kokapen egokia kontuan hartu beharko da aerosolekiko biztanleriaren esposizioa murrizteko.

Mantentze-programa 

Instalazioen planoak egon behar dira, beren osagaiak eta puntu kritikoak seinalatuta.

  • Instalazioen berrikuspena, funtzionamendu zuzena bermatzeko.
  • Uraren tratamendu programa, bere kalitatea bermatzeko.
  • Garbiketarako eta desinfekziorako programak.
  • Egindako operazioen erregistroa.

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus

Azken aldaketako data: