Osasun Saila

Kontsumitzaileentzako informazioa - Desinfekziotik eratorritako produktuak

Klorazioa da kontsumoko uraren desinfekzio metodo erabiliena eta langa eraginkor bat suposatzen du uraren bidez zabaldu ohi diren gaixotasunak eragozteko.

Uretako zenbait substantzia organikoren aurrean, kloroak desinfekziotik eratorritako produktuak (DEP) deritzenak sortuz erreakzionatzen du. Trihalometanoak (THM) dira gehien ikertu diren DEPak. Epe luzerako toxikotasuna daukaten substantzia kaltegarriak dira, beraz, ahal den neurrian eragotzi beharra dago berauen formazioa.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera kontsumoko urean onartuko den THM maila maximoa 100 µg/l izango da. Data horretara arte onarturik dagoen gehieneko maila 150 µg/l da (140/2003 ED).

EHAEan edaten dugun ureko THM mailak periodikotasunez neurtzen dituzte kontrol eta zainketako unitateek eta Osasun Sailak.

Egiten diren analisien emaitzek adierazten dute EHAEko horniketa gune guztietan batez besteko THM kontzentrazioak araudiak markatzen dituen mailen azpitik daudela eta Osasunaren Mundu Erakundeak substantzia hauetarako ematen dituen gomendioak betetzen dituzte.

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus

Azken aldaketako data: 2017/06/05