Osasun Saila

Bainuaz gozatu

Ez utzi inoiz ere umeak bakarrik—ezta une batez ere— uraren ondoan edo uretan, nahiz eta ur azala izan. Beti egon behar dute zainduta, erortzeko edo itotzeko arriskua dela eta.

Bainatzeko izendatuta eta zainduta dauden uretan baina zaitez, bainuzainen esanak betez beti.

Egin kasu bainatzeko lekuetan ezarritako seinale eta adierazpideei (bandera, iragarki-ohol eta abar...), bainutarako eta hondartza inguruetako urak nola dauden azaltzeko daude ezarrita; baita megafoniaz arriskuei buruz ematen diren mezuei ere.

Sartu uretan apurka-apurka, batez ere eguzkia hartu ondoren, asko jan ondoren edo ariketa fisikoa egin ondoren.

Atera uretatik berehala síntoma arraroren bat sentituz gero: hotzikarak, nekea, buruko mina, hazkura, zorabioa, bertigoa edo zaineldua.

Lehortu zaitez uretatik ateratzean eta babestu begiak UVA eta UVB iragazkidun betaurrekoekin. Babes zaitez kapelarekin, edan ura, eman zure fototipoaren araberako eguzki-krema babes gabe daramatzazun gorputz-aldeetan. Egin berdin zuk zaindu beharreko pertsonekin.

Zerbitzu eta aldagela publikoak erabiltzen dituzunean, erabili oinetakoak oinak infekzioetatik babesteko.

Uretan astiro-astiro sartu, batez ere eguzkitan egon ondoren, asko jan ostean, edo jarduera físikoren bat egin eta gero.

Komun eta aldagela publikoak erabiltzen dituzunean, oinetako egokiak erabili oinak babesteko.

Uretako istripuek oso ondorio larriak ekar ditzakete; zuhurtasun-arau gutxi batzuk betetzea nahikoa da itotzeak, digestio eteteak eta abar sahiesteko.

Azken aldaketako data: