Osasun Saila

Euskadiko uren kontrol eta zainketa sarea

Euskadiko  kontsumo uren kontrol eta zainketa sarea eta bere informazio sistema 178/2002 Dekretuaren bidez arautuak daude. Honako hauek osatzen dute: Kontrol eta Zainketa Unitateek (KZU), laborategiek, udalek eta Osasun Sailaren menpeko osasun publikoko zentroek. Berauek arduratzen dira Euskadiko kontsumoko uraren kalitatea zaintzeaz eta   horniketa sareak kontrolatzeaz. Aipatu eginkizunen zati handi bat KZUei dagokie.

KZUtzat har daitezke ur hornitzaileak edo hauek zerbitzua eskaintzeko hitzartzen dituzten eta horretarako beharrezko baliabideak badauzkaten  enpresak. KZU gisa jarduteko baimenak ematea Lurraldeko Osasun Zuzendaritzei dagokie. Euskadiko horniketa zerbitzu guztiek eduki behar dute KZU bat.
Kontrol eta zainketa sarearen helburuen artean, hornikuntzen kontrok sanitarioaren eraginkortasuna bermatzeaz gainera, uraren kalitateari buruzko informazioa zabaltzea dago.

EKUIS da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Uren Informazio Sistema; Osasun Sailak sortu zuen eta bertan jasotzen da uraren jatorriarekin, hornikuntzen egiturekin,   tratamenduekin eta analisien emaitzekin loturiko informazio garrantzitsu guztia. Informazio sistema deszentralizatu eta gardena da. Sareko kideak  dira bakoitzari dagokion informazioaren erantzuleak. Ez dago langarik informaziorako sarbidean, beraz, herritar guztien eskura dago, Europar Parlamentuak eta Kontseiluak 2003/4/EE Arauan xedatzen dutenaren arabera, alegia, ingurumenari buruzko informazio guztia herritarren eskumenera egon behar duela.

Kontrol eta Zainketako Unitate gisa onartuak izan daitezke kontsumo publikoko uraren hornitzaileak, baldin horretarako behar diren baliabideak badauzkate, edo aipatu Unitateek hornituriko uren kalitatearen zainketa eta kontrol zerbitzua egiteko kontratatzen dituzten enpresak.

Baimenak horniketa gunea kokatua dagoen Lurralde Historikoko dagokion Osasun Eskualdeko Zuzendaritzak emango ditu, aldez aurretik Kontrol eta Zainketa Unitateko arduradunak eskabidea egin beharko duelarik, honako dokumentazio hau aurkeztuz:

  • Horniketa sistemaren identifikazioa.
  • Dagokion kasuan, horniketa sistemaren titularrak onarturiko akordioa zeinaren arabera eskatzaileari esleitzen zaizkion zainketa eta kontrol funtzioak.
  • Hornikuntza sistemaren kontrol eta zainketa gauzatzeko dauzkan baliabideen, bereen zein hitzartuen, deskripzioa. Laborategiei dagokienez, konkurrentziaren kanpoko ebaluazio planen emaitza gogobetegarriak barne hartu behar dira, erabili diren metodo analitikoei buruz.
  • KZU izateko eskabidea egiten duten Horniketa Guneen urteroko gestio eta kontrolaren programa. Urteko gestio eta kontrolaren plana Osasun Sailak ematen dituen jarraibideen arabera idatziko da.
  • Lehenbiziko baimenak, bai eta ondorengo berrikuntzek ere, 8 urteko iraunaldia izango dute, funtzionamenduan funtsezko aldaketaren bat eragiten duen aldaketarik gertatzen ez bada behintzat.

Kontsumo publikoko uren kontrol eta zainketa programen helburua uren kalitate hobetzea da edota jatorri hidrikoa duten osasunerako arriskuak ezabatzea edo maila onargarri batzuetaraino murriztea.

Kontrol programen jokaeretako asko arriskuen prebentziora bideratuak daude, kontsumitzaileei hornitzen zaien ura kalitatekoa eta segurua izan dadin bermatzeko. Uraren kalitatearen egiaztapenak poluitzaileak eta analisirako parametro egokienak determinatzea exijitzen du. Hori dela eta, nahitaezkoa da zainketa eta kontrol programak gauza dinamikoa izatea horniketa gune bakoitzaren premiei erantzuteko eta betiere egokituz joateko kontsumoko uren zainketa, kontrol eta tratamenduarekin erlazionaturiko aurrerakuntza tekniko eta zientifikoetara.

Euskadiko kontsumoko uren kontrol eta zainketako sarearen helburuen artean barne hartzen dira kontrol sanitarioaren eraginkortasuna bermatzea eta zainketa horretatik eratorritako informazioa zabaltzea.

Dokumentu teknikoak:

Formularioak

Osasuna eta kontsumoko urari buruzko jardunaldia (2013ko urriaren 18a):

Kontsumoko uraren kalitatea eta beronen zainketa arauen bidez erregulatu izan da Europa mailan, Estatu Espainiarrean eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan. Otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretuak, 98/87 xedapena ordezkatu zuenak, ezartzen ditu kontsumoko uren kalitate baldintzak eta berauetan gauzatu behar den gutxieneko zainketa. Uztailaren 16ko 178/2002 dekretuak arautzen du Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko (EHAE) kontsumo publikoko uren kontrol, zainketa eta informazio sistema.

Badira gainera beste zenbait arau ere alderdi espezifiko batzuk erregulatzen dituztenak baliabide hidrikoen kalitateari, tratamenduari eta erabilpenari dagozkionak.

Arauak

Azken aldaketako data: