Eltxo tigrea (Aedes albopictus)
- Ezagutu eltxo tigrea
- Prebentzioa etxean eta espazio publikoetan
- Gaixotasunak - ziztadak
- Bidaiak. Nola jokatu?
- Lotura interesgarriak
Ezagutu eltxo tigrea
Eltxo tigrea (Aedes albopictus) Asiako hego-ekialdeko eltxo-espezie inbaditzaile bat da, globalizazioaren ondorioz mundu osoan hedatu dena, Europa barne. Osasun Publikoko arazotzat jotzen da, gaixotasun batzuk transmititzeko gai delako.
Oro har, egunez egiten du zizta.
Oso ondo egokitzen da etxebizitzetatik eta hiriguneetatik gertu dauden espazioetara.
Ur-pilaketa txikietan ugaltzen da, hala nola ontzietan edo loreontzietan.
Hazkuntza saihesteak eta ziztadetatik babesteak eragozpenak eta osasun-arriskuak murrizten ditu.
Nola identifikatu
Iturria: Mosquito Alert
Eltxo beltz eta txiki bat da, 6 eta 9 mm arteko luzerakoa. Buruaren eta toraxaren atzealdean lerro zuri bat izateagatik antzematen da. Gainera, bere hankak beltzak dira orban zuriekin, eta horrek zebra baten antzeko itxura ematen dio.
Ikusmen-gako azkarrak: tamaina txikia, gorputz iluna, lerro zuri bat toraxean eta hanka marradunak.
Eltxo arruntarekiko aldeak
| Ezaugarriak | Eltxo tigrea (Aedes albopictus) | Eltxo arrunta (Culex pipiens) |
|---|---|---|
| Kolorea | Beltza, zuriarekin | Marroia |
| Lerro zuria toraxean | Bai | Ez |
| Hankak | Marradunak, zebra itxurarekin | Uniformeak |
| Aktibitatea | Egunekoa | Gauekoa |
| Tamaina | 6-9 mm | 3-7 mm |
Tamainaren aldea eltxo arruntarekiko
Bizi-zikloa
Eltxoaren bizi-zikloak bi fase ditu: bata uretakoa (arrautza, larba eta pupa) eta bestea airekoa (heldua). Garatzeko ur pilaketa txikiak behar dira.
Ez ditu arrautzak mugimenduan dauden uretan uzten; ez ibaietan, ez erreketan, ez ur-azalera handietan, hala nola urmael edo igerilekuetan. Ziklo osoa 7-10 egunetan egin dezake.
Arrautza: emeak ura gorde edo metatu dezaketen ontzien hormetan jartzen ditu. Asteak edo hilabeteak iraun dezakete, urak estali eta eklosionatu arte.
Larba: uretan bizi da eta oso azkar hazten da.
Pupa: fase urtarra eta trantsiziokoa.
Heldua: uretatik ateratzen da, hegan hasten da eta elikagaiak bilatzen ditu.
Eltxoaren bizi-zikloaren irudikapena.
EAEko egoera eta zaintza
Eltxo tigreak transmititutako gaixotasunen intzidentzia handitzen ari da, eta kezkagarria da mundu mailako osasun publikoarentzat. Azken urteetan, Europako herrialdeetan kasu autoktonoak dokumentatu dira (hau da, tokian-tokian transmitituak), horrek agerian uzten du jada ez direla eskualde tropikaletako gaixotasun esklusiboak.
Aedes albopictus-en presentzia Europan 1970eko hamarkadan detektatu zen lehen aldiz. Euskadin, 2014an identifikatu zuten lehen aldiz, Eltxo Inbaditzaileak Zaintzeko Programaren barruan.
Programa 2014tik dago martxan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, NEIKER eta tokiko erakundeek elkarlanean garatzen dute, eltxo inbaditzaileak detektatzeko, haien lurralde-bilakaera jarraitzeko eta arriskuaren kudeaketan laguntzeko helburuarekin.
Azken urteotan, espeziea azkar hedatu da eta EAEko udalerri askotan ezarri da. Presentzia duten euskal udalerriak ikusteko, ireki hurrengo mapa.
Eltxo tigrearen lurralde-jarraipena bistaratzea.
Arriskuak: transmititu ditzakeen gaixotasunak
Eltxo tigreak dengea, chikungunya eta zika bezalako birusen transmisore gisa jardun dezake.
Gaixotasun hauek ez dira zuzenean transmititzen pertsona batetik bestera, infektatutako eltxo baten ziztadaren bidez transmititzen dira.
Euskadin, orain arte, atzemandako kasuak inportatuak dira, hau da, birus horiek ibili ohi diren lekuetara egindako bidaiekin lotuta. Hala ere, eltxo tigrearen presentziak zaintza aktiboa eskatzen du, gerta daitezkeen transmisio autoktonoak prebenitzeko.
Herritarren Laguntza

Eltxo tigrearen banaketa ezagutzen lagun dezakezu MOSQUITO ALERT aplikazioaren bidez.
Herritarren zientziarako plataforma bat da, eta moskitoa dagoela ezagutzen ez den lekuetan presentzia detektatzeko, haien banaketa eguneratzeko eta hazkuntza-foku posibleen jarraipena hobetzeko aukera ematen du. Horrela, osasun-agintariei erabakiak hartzen eta kontrol-estrategia eraginkorragoak aplikatzen laguntzen zaie.
Prebentzioa etxean eta espazio publikoetan
Eltxo tigrearen kontrolerako ezinbestekoak dira prebentzio-ekintza iraunkorrak. Zaintza, hiri-ingurunearen mantentze egokia eta, bereziki, herritarren laguntza uztartzea.
Prebentzioan funtsezkoa da herritarren partehartzea: eltxoaren hazkuntza fokoen % 70-80 espazio pribatuetan daude. Horregatik, eguneroko ekintza txikiek eragin handia izan dezakete.
Ez da nahikoa neurriak noizbehinka hartzea. Eltxoak bizi-ziklo oso azkarra du: arrautza izatetik heldu izatera 7-10 egunetan igaro daiteke. Hori dela eta, prebentzio-neurriak eguneroko ohituren barne sartu behar dira, gehien bat eltxoaren jarduera handiagoa denean (maiatza-urria).
Ur geldi txikietan hazten da, batez ere hiriguneetan.
Etxean eta ingurunean arrisku-puntuak kentzeak haien hedapena murrizten du.
Udalaren jarduera eraginkor batek eltxoaren presentzia eta horri lotutako eragozpenak murrizten ditu.
Baliteke inguruan haztegi bat egotea.
Non hazten du
Larba-faseak garatzeko, ura behar du, eta ur geldiko ontzi txikietan edo ura metatu daitekeen edozein puntutan ugaltzea nahiago du.
LOREONTZI- PLATERA
INbornaLAK, ESTOLDAK
eSTALI GABEKO UR-DEPOSITUAK
BidoIAK
PNeumATIKOAK
herramientaK
ERRETENAK
jOSTAILUAK
Garrantzitsua! Ez ditu arrautzak mugimenduan dauden uretan erruten, esaterako, ibai eta erreketan, ezta ur-azalera eta/edo ur-bolumen handietan ere, hala nola urmaeletan eta igerilekuetan. Era berean, ez da hazten putzu naturalizatuetan, ezta fauna harraparia duten ekosistema urtar egonkorretan ere; beraz, ondo kontserbatutako hezeguneak ez dira arrisku-foku, betiere oreka ekologikoari eusten badiote.
Hedatzea saihesteko gomendioak
Etxean
Haien presentzia saihesteko eraginkorrena hazkuntza-foku posibleak ezabatzea da. Horregatik, ur-metaketak saihestu behar dira, honako gomendio hauek kontuan hartuta:
Astean behin ura pilatzen duten ontziak hustu: loreontziak, pitxerrak, pertzak, jostailuak edo plastikozko igerilekuak.
Animalien edalontzietako ura 2 edo 3 egunetik behin aldatu.
Hustubideetan ura bota astean behin gutxienez, ura geldirik egon ez dadin.
Urbanizazioetan edo familia bakarreko etxeetan, ur-metaketak saihestu inbornaletan, estoldetan eta erretenetan.
Leihoetan, ateetan eta beste irekiera batzuetan eltxo-sareak jartzea lagungarria da eltxoa etxean sar ez dadin.
Eltxo tigrea jaiotzen den lekutik metro batzuetara baino ez du hegan egiten, eta, beraz, etxean ziztatzen bazaituzte, inguru hurbila aztertzea komeni da.
Espazio publikoetako neurriak
Udaletxeentzako
Eltxo tigrearen presentzia erronka handia da tokiko administrazioentzat, hiri-espazioetan ugaltzeko baldintza egokiak aurkitzen baititu. Udalerriaren rola funtsezkoa da:
Arrisku-puntuak identifikatzea eta espazio publikoan jardutea.
Prebentzio-mezua indartzea eta komunitatean ekintzak koordinatzea.
Herritarren abisuak jaso eta esku-hartzeak bideratzea.
Osasun Sailak, NEIKERekin eta Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Erandioko eta Zarauzko udalerriekin batera, udalentzako laguntza-gida bat egin du. Bere helburua tresna praktikoak eta estrategia eskalagarriak eskaintzea da, udalerri bakoitzak eltxo tigrearen presentziak dakarren erronkari erantzun ahal izateko (bere gaitasun eta baliabideen proportzioan).
Aurrekontu oso mugatuak dituzten herrietatik hasi eta egitura tekniko finkatuak dituzten udalerrietaraino, gidak tokiko testuinguruaren arabera egokitu daitezkeen jarduera sorta bat planteatzen du. Gakoa prozesu progresibo, errealista eta iraunkor bat abiaraztea da, urratsez urrats kontrol eraginkorrago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duena.
Udalaren jarduera eraginkorrak eltxoaren presentzia eta horri lotutako eragozpenak murrizteaz gain, gaixotasunen transmisioa ere prebenitzen du.
Garrantzitsua: bioziden edo fumigazioen erabilerak eragin puntuala izan dezakete egoera zehatzetan, baina ez da epe luzerako irtenbidea. Estrategia eraginkorrena, iraunkorrena eta ekonomikoena haztegien agerpena prebenitzea da.
Deskarga daitekeen materiala:
Gaixotasunak-ziztadak
Eltxo tigrea (Aedes albopictus) denge, zika eta chikungunya bezalako gaixotasunak transmiti ditzakeen bektorea da. Estrategiarik onena hurrengo hiru ekintzak konbinatzean datza: ziztaden prebentzioa, uxatzaileen erabilera zuzena eta sintomen aurrean behar bezala jardutea.
Ziztada baten ondoren sintomak agertzen badira, komeni da osasun-zerbitzuekin kontsultatzea, eta duela gutxiko bidaia egin izanez gero, adierazi.
(dengea, zika eta chikungunya bezalako gaixotasunak)
Egunean zehar ziztatzen du, eta hainbat aldiz egin dezake jarraian.
Erabili arropa luzea, eltxo-sareak eta uxagarriak.
Ziztada baten ondorengo 15 egunetan sintomarik agertzen bada, osasun-profesional bati kontsultatu.
Prebentzioaren garrantzia
Eltxo tigreak ziztadaren bidez transmititu dezake birusa, eta denge, zika eta chikungunya gaixotasunak eragin ditzake
Gaixotasun horien eragina handitzen ari da, eta kezka da mundu mailako osasun publikoarentzat. Azken urteotan, Europako herrialdeetan kasu autoktonoak dokumentatu dira (hau da, tokian-tokian transmitituak), eta horrek agerian uzten du jada ez direla eskualde tropikaletako gaixotasun esklusiboak.
Funtsezko ideia: zaintza, sentsibilizazioa, prebentzioa eta herritarren parte-hartzea funtsezkoak dira transmisioa murrizteko eta herritarren osasuna babesteko.
Ziztada nola saihestu
Eltxo hauek eguneko jarduera dute, eta, beraz, egunean zehar egiten dute ziztada, eltxo arruntak ez bezala. Gainera, eltxo-tigreak baxu hegan egin ohi du, sarritan hanketan eta orkatiletan ziztatuz.
Kolore argia eta mahuka/praka luzedun erropa jantzi. Oinetako itxiak erabili, eta belaunetatik beherantz dauden eremuak bereziki estali.
Leiho eta ateetan eltxo-sareak jarri. Oheetan edo sehasketan ere erabil daitezke, babes gehigarri baterako. Aire-korronteak sortzeak eltxoaren presentzia murrizten lagun dezake.
Lurrin biziak, lakak eta xaboi oso aromatizatuak saihestu, intsektuak erakar baititzakete.
Ziztada nola saihestu
Uxatzaileak: erabilera zuzena
Baimendutako eta bermatutako uxagarriak erabili, eta fabrikatzailearen eta osasun-profesionalaren jarraibideak bete. Ohiko aktibo batzuk icaridina, DEET eta IR3535 dira.
Eguzki-babesgarria + uxatzailea: biak erabiltzen badituzu, lehendabizi eguzki-babesgarria aplikatu behar da, eta 20-30 minutu geroago uxatzailea.
Aplikazioa: erabili larruazalean eta/edo arropan, produktuak adierazten duenaren arabera.
Begi, mukosa, zauri edo larruazal suminduarekin kontaktua saihestu.
Berraplikatzea: fabrikatzaileak gomendatutako maiztasunarekin aplikazioa errepikatu.
Haurretan erabilera: pertsona heldu batek aplikatu behar du, produktuak edo osasun-profesionalak adierazitako gutxieneko adina errespetatuz.
Garrantzitsua: baimendutako produktuak aukeratu, eta aplikazio-jarraibideak, erabilera-maiztasuna eta gutxieneko adina zehatz-mehatz jarraitu beti.
Ziztaden osteko zainketak

Ziztada urarekin eta xaboiarekin garbitu

Infektatzea eta narritadura okertzea saihesteko, ez hazka egin.

Hantura murrizten eta azkura arintzen laguntzen du.
Sintoma orokorrak agertzen badira, hala nola sukarra, ondoeza handia, artikulazioetako mina, edo haurdunaldiaren kasuan, kontsulta itzazu zerbitzu medikoak, bereziki birusak zirkulatzen duen eremuetan bidaia edo egonaldia egin ondoren.
Kutsa ditzakeen gaixotasunak
Dengea, zika eta chikungunya Aedes generoko eltxoek transmititzen dituzten gaixotasun biralak dira. Hasierako sintomak bezala, sukarra eta ondoeza ager daitezke guztietan, baina bakoitzak bere bilakaera izan dezake.
Gaixotasun hauek tropikalak edo erditropikalak dira; izan ere, eltxo igorleak klima bero eta epelak dituzten eskualdeetakoak dira. Hala ere, Aedesen hedapenaren ondoren, azken urteetan kasu autoktonoak agertu dira Europan ere, hiriguneetan eta hirigune erdi-urbanoetan, eltxoa nagusiki bertan ibiltzen baita.
Birus hauen aurkako babesik onena prebentzioa izaten jarraitzen du: ziztadak saihestea, uxagarriak behar bezala erabiltzea, ur-metaketak ezabatzea eta eltxoen presentziarekiko babestutako espazioak mantentzea.
Dengea
Gizakiengan bektorialki transmititzen den gaixotasun nagusietako bat da, bai eta munduan zehar azkarren hedatu den eltxoek transmititzen duten birus-gaixotasuna ere.
Sukar ugatza deitzen zaio gaixotasunari, muskuluetan eta artikulazioetan sor dezakeen minagatik.
Sintomak agertzen direnean, klinika arina izaten da, baina kasu batzuek denge larrirantz egin dezakete aurrera (tradizionalki denge hemorragikoa/dengeak eragindako shock-sindromea). Denge horretan, arnasteko zailtasuna, odoljarioak, shocka eta kalte organikoa bezalako sintomak sortzen dira. Denge larria izateko arrisku-faktore nagusia birusen serotipo desberdin batek eragindako bigarren infekzio bat hartzea da.
Dengearen birusaren lau serotipo daude. Serotipo batek eragindako infekzioak iraupen luzeko immunitatea ematen du serotipo horren aurrean, eta soilik hilabete batzuetarako immunitatea beste serotipo batzuen aurrean.
Transmisioa, batez ere, birusarekin infektatutako Aedes eltxoen ziztadaren bidez gertatzen da. Badira hain ohikoak ez diren beste transmisio-bide batzuk: transfusioa, transplantea, infektatutako materialarekin mukosen kontaktua eragitea edo mukosak xiringa bidez ziztatzea, bertikalki (ama/semea). Sexu-transmisioa ere posible da.
Zika
Sintomarik gabeko infekzioak ohikoak dira.
Emakumeak, batez ere haurdun daudenak, eta haurrak, infekzio honen aurrean bereziki kalteberak diren bi kolektibo dira. Haurdunaldian infektatutako amen jaioberrietan malformazio neurologiak eragin ditzake (mikrozefalia edo beste alterazio batzuk).
Gizakiei batez ere Aedes generoko eltxo infektatuen ziztaden bidez transmititzen zaie. Gainera, sexu-bidezko eta odol-transfusiozko transmisioa deskribatu da. Transmisio bertikala ere badago (ama-haurtxoa). Amagandiko edoskitzearen bidezko transmisioa ez da frogatu.
Chikungunya
Infekzio gehienak sintomatikoak dira. "Chikungunya" terminoa makonde hizkuntzatik dator, eta "tolestu" esan nahi du, artikulazio-min larria duten pertsonek hartzen duten jarrera konkortuari erreferentzia eginez.
Paziente gehienak astebetean sendatzen badira ere, baliteke artikulazioetako minak hilabeteetan irautea.
Infektatutako Aedes eltxoak ziztatuz transmititzen da, batez ere. Gizakien artean, ehunen eta organoen transplantearen bidezko transmizioa egiaztatu da. Transmisiorako beste bide posible bat bertikala da, amatik umetxora. Transfusio eta hemoderibatu bidezko transmisioa posibletzat jotzen da, baina ez da kasurik deskribatu.
Sintomak: zer zaindu
Ziztada baten ondorengo 15 egunetan zaindu beharreko sintomak.
Dengea
- Bat-bateko hasierako sukar handia.
- Buruko mina begien atzean.
- Giharretako eta artikulazioetako min handia.
- Larruazaleko erupzioa.
- Goragaleak, gorakoak edo abdomeneko mina.
- Hematomak edo odoluste-zantzuak.
Alarma-seinaleak:
- Sabeleko min handia.
- Okada iraunkorrak.
- Odoljarioak.
- Lozorroa edo kontzientziaren alterazioa.
- Arnasa hartzeko zailtasuna.
Zika
- Larruazaleko erupzioa azkurarekin.
- Sukarra.
- Konjuntibitisa.
- Artikulazioetako eta muskuluetako mina.
- Buruko mina.
- Ondoez orokorra.
Alarma-seinaleak:
- Guillain-Barré sindromea.
- Arreta berezia haurdunaldian.
Chikungunya
- Sukarra.
- Artikulazioetako min handia, batez ere esku eta oinetan.
- Giharretako mina.
- Larruazaleko erupzioa azkurarekin.
- Buruko mina.
- Nekea edo ondoez orokorra.
Alarma-seinaleak:
- Artikulazioetako min iraunkorra.
- Artikulazioen zurruntasuna edo hantura.
- Edemak.
- Odoljarioak edo arnasketan eragina.
Oharra: birus horiek amarengan, fetuarengan eta jaioberriengan konplikazioak eragin ditzakete haurdunaldian. Sintomen edo susmoen aurrean, kontsultatzea komeni da.
Diagnostikoa, tratamendua eta txertaketa
Txertaketa
Ez dago birusaren aurkako tratamendu prebentiborik zikarentzat.
Chikungunya eta dengearentzako txertoen erabilerak gomendio ofizialei jarraitu behar die beti.
Diagnostikoa
Infekzio bat susmatzeko, hurrengoak hartzen dira kontuan:
- Sintoma klinikoak.
- Birusak zirkulatzen duen guneetan bidaia edo egonaldia.
- Agerraldi aktiboak.
- Aurretiazko infekzioen aurrekariak.
- Birusarekiko esposiziotik iragandako denbora.
Baieztapena laborategiko proben bidez egiaztatu behar da.
Tratamendua
Maneiua, sintomak arintzean datza:
- Atsedena.
- Likidoak behar bezala hartzea (ahal dela, ahoko errehidratazio-gatzekin, deshidratazioa prebenitzeko).
- Parazetamola sukarrerako edo minerako, hala dagokionean.
Garrantzitsua: Aspirina edo ibuprofenoa saihestu (hanturaren aurkako farmako ez-esteroideoak, AIEEak), odoluste-arriskua dela eta dengea baztertu arte.
Informazio gehiago
Kontaktuak
Zure erreferentziako osasun-zentroa kontsultatu.
Osakidetza: 900 20 30 50
112
Bidaiak. Nola jokatu?
Eltxoek transmititutako gaixotasunak dauden lekuetara bidaiatu behar baduzu, garrantzitsua da bidaiaren aurretik informatzea, egonaldian babestea eta itzuleran kontuz ibiltzea.
Neurri horiek arrisku indibiduala murrizten laguntzen dute, baita denge, zika edo chikungunya bezalako gaixotasunak gero gure ingurunean transmititu ahal izatea saihesten ere.
Kontsultatu zure helmugan dagoen arriskua eta prestatu atera aurretik beharrezko baliabideak.
Erabili mahukadun arropa argia/praka luzeak, uxatzaileak, eltxo-sareak eta ostatu babestuak.
15 egunez, saihestu ziztadak, nahiz eta sintomarik ez izan.
Adierazi osasun-langileari egindako bidaia eta joan-etorriko datak.
Zergatik da garrantzitsua kontu handiz ibiltzea?
Gure inguruan eltxo tigrea hedatzen ari denez, denge, zika eta chikungunya bezalako gaixotasunak EAEn modu autoktonoan transmititzeko arriskua dago, eta hori Europako hainbat herrialdetan ikusi da.
Gaixotasun horiek modu iraunkorrean ezar ez daitezen, funtsezkoa da babes-neurriak hartzea EAEtik kanpo egindako bidaietan, baita itzuli ondoren ere.
Garrantzitsua: bidaiaren arrazoia edozein dela ere —aisia, lana edo familiako bisitak— eltxo transmisoreen eraginpean egoteko arriskua berbera da.
Bidaiaren aurretik
Informa zaitez zure helmugan denge, zika eta chikungunyaren egoeraz, eta berrikusi ea alertarik, agerraldi berririk edo eragin handiena duen gunerik badagoen.
Gaur egun, Europako herrialdeetan ere egon daitezke agerraldiak, hala nola Italian edo Frantzian, eta, beraz, komeni da EBren barruan neurri berei eustea.
Arropa luzea eta argia, baimendutako uxatzaileak eta eltxo-sarea hartu, eta eltxoen aurrean babestutako bizitokiak lehenetsi.
Berrikusi arreta bereziz helmugako herrialdearen gomendio espezifikoak bidaiatu aurretik.
Nazioarteko bidaiak egin aurretik, jarri harremanetan Kanpo Osasuneko Zerbitzuarekin, behar besteko aurrerapenaz.
Nazioarteko txertaketa-zentroakAdimen artifizialak sortutako informazioaren erabilerari buruzko oharra
IA tresnek emandako informazioak akatsak izan ditzake, osatu gabe egon daiteke edo ez ditu osasun-gomendio berrienak islatzen. Ez ordeztu aholkularitza profesionala eta osasun publikoko informazio-iturri ofizialak.
Bidaian zehar
Hartu beharrezko neurri guztiak: mahukadun arropa argia/galtza luzeak, uxagarriak eta eltxo-sareak.
Sintomak badituzu, joan zaitez osasun-profesional batengana, nahiz eta ez gogoratu ziztadarik izan duzun.
Bidaiatik itzultzean
Itzuli ondorengo 15 egunetan, saihestu eltxoaren ziztadak, ondo egon arren. Baliteke sintomarik ez izatea eta, hala ere, gaixotasun bat transmititzeko gai izatea eltxo tigre batek ziztatzen bazaitu.
Aztertu terrazak, lorategiak, patioak eta etxebizitzako beste espazio batzuk, eltxoak hazteko ur-pilaketa txikiak kendu.
Sintomak hasi ondorengo 15 egunetan, saihestu beharrezkoak ez diren joan-etorriak eta jarduerak ziztadak izateko arriskua duten inguruneetan, hala nola baratzeetan, parkeetan, kanpinetan edo hilerrietan.
Transmisio aktiboa duten eremuetara bidaiatu ondoren, jarraitu sexu bidez babesteko gomendioei, bereziki zikaren kasuan.
Bidaiaren ondoren sintomatologiaren bat baduzu, kontsultatu zure osasun-zentroan eta eman egindako bidaiaren berri, argi eta garbi adieraziz joan-etorriko datak.
Lotura interesgarriak
Atal honetan, eltxo tigreari eta hark transmititzen dituen gaixotasunei buruzko baliabide eta esteka erabilgarrien aukeraketa bat ikusi ahal izango duzu, herritarrei, osasun-profesionalei, udal-langileei eta horien zaintzan eta kontrolean inplikatutako beste eragile batzuei zuzenduta.
Helburua da material praktikoak, erreferentziazko dokumentuak, lotura ofizialak eta harremanetarako bideak ematea, prebentzioa, zaintza eta erantzun koordinatua bultzatzeko.
Kartelak, triptikoak, Mosquito Alert aplikazioa eta geoEuskadi bisorea.
Plan nazionalak, gida klinikoak eta protokoloak.
Tokiko prebentzio eta kontrolerako gidak, kartelak eta eskuliburuak.
Herritarrentzako baliabideak
Eltxoen zaintzaren barne, eguneroko prebentziora, arriskuen identifikaziora eta herritarren eskuhartzera bideratutako materialak.
Ezaugarriei buruzko dibulgazio-materiala, prebentzioa, ziztada nola saihestu, zer egin ziztatuz gero eta Mosquito Alert aplikazioari erreferentzia.
Deskargatu kartela (PDF)
Eltxo tigrea ezagutzeko, hazkuntza-fokuak murrizteko, ziztadetatik babesteko eta susmo baten aurrean jarduteko moduari buruzko laburpen praktikoa
Deskargatu triptikoa (PDF)
Hiri-baratzeetan eta antzeko espazioetan eltxo tigrea hazteko fokuak prebenitzeko gomendioak.
Deskargatu kartela (PDF)
Hilerrietan ohikoak diren loreontzietan, ontzietan eta bestelako ur-puntuetan haztegiak agertzea murrizteko indikazioak.
Deskargatu kartela (PDF)
Herritar zientzia aplikazioa, herri bakoitzean eltxo tigrea dagoen jakiteko eta haren hedapenaren jarraipenean parte-hartzeko.
Sartu Mosquito Alert-nEltxo tigreak Euskal Autonomia Erkidegoan duen presentziari buruzko mapa, lurralde-bilakaera eta zaintzaren jarraipena kontsultatzeko baliagarria.
Ireki bisoreaOsasun-langileentzako baliabideak
Erreferentziazko dokumentazioa zaintza epidemiologikorako, kasuen detekziorako, maneiu klinikorako eta erakundeen koordinaziorako.
Prebentzio, Zaintza eta Kontrolerako Plan Nazionala
Osasun Bakarraren ikuspegitik garatutako estatu-esparrua, giza osasuna, animalien osasuna, kudeaketa bektoriala, ingurumen-osasuna eta ingurune naturala integratuz.
Kontsultatu plan nazionalaManeiu klinikoko gida
Bektoreek (eltxoak eta kaparrak barne) transmititutako gaixotasunei aurre egiteko gida.
Deskargatu gida klinikoa
Euskadiko protokoloak
Osasun Sailak egindako dokumentu ofizialak, eltxoek transmititutako gaixotasunen kasuak detektatzeko, erregistratzeko eta jakinarazteko.
Eltxo tigreak Euskal Autonomia Erkidegoan duen presentziari buruzko mapa, lurralde-bilakaera eta zaintzaren jarraipena kontsultatzeko baliagarria.
Ireki bisoreaAdministrazio eta erakundeentzako materiala
Eltxo tigrearen prebentzioan eta kontrolean inplikatutako udal eta erakundeentzako tresnak eta dokumentu praktikoak.
Aedes eltxo inbaditzaileak (eltxo tigrea, esaterako) prebenitzeko eta kontrolatzeko ekintzak eta udal-estrategiak
Deskargatu udal gidaHilerrietako prebentzio-jarduketetan laguntzeko material espezifikoa.
Deskargatu kartela (PDF)Hiri-baratzeetarako eta beste komunitate-espazio batzuetarako prebentzio-materiala.
Deskargatu kartela (PDF)Ugaritasuna murrizteko edo bektorea modu malgu eta iraunkorrean ezabatzeko eskura dauden estrategiak.
Deskargatu eskuliburuaAzken aldaketako data: