Segurtasun Saila

Lurralde-antolamendua eta planen, programen eta proiektuen Ingurumen-ebaluazioa

Babes zibileko arriskuen mapa

Euskadiko Larrialdi Legeak ezartzen duen bezala, Eusko Jaurlaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibila zuzendu eta koordinatzeko organo gorena bere eskumenen esparruan, eta, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko arriskuen inbentarioa eta mapa egitea dagokio.

Euskadiko arriskuen inbentarioak barne hartzen ditu Euskadiko lurraldean pertsonen, ondasunen eta ondare kolektiboaren eta ingurumen-ondarearen osotasunerako arrisku larriak sor ditzaketen jatorri natural, antropiko edo teknologikoko egoera edo jarduera guztiak, eta beren kabuz interes autonomikokotzat jotzen diren arrisku-egoerak zehaztuko ditu.

Euskadiko arriskuen inbentarioa eta mapa egiteko, dagokion arriskuen analisi hartzen dira kontuan, babes zibileko planetatik datorren informazioa bereziki, eta administrazio publikoetako organoek arrisku bakoitzerako egindako arriskuen azterketetatik eratorritako beste datu batzuk ere.

Euskadiko arriskuen mapa dokumentu kartografiko ofiziala da, eta bertan adierazten, deskribatzen, kalifikatzen eta kokatzen dira Autonomia Erkidegoari eragiten dioten arrisku garrantzitsu guztiak, arrisku bakoitza zein lurralde-eremutan dagoen zehaztuta. Zehazki, Babes Zibileko Plan berezietan planifikatutako arriskuak kartografiatu ziren: kimikoa, uholde-arriskua, salerosgai arriskutsuen garraioa, sismikoa eta baso-suteak.

https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea/?webmap=9b8a1edb6fa242408dcd0c0399ee4d00&widgets_opens=LayerList&lang=eu 

Lurralde-antolamendua eta hiri-plangintza

Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibileko Planaren (LABI) arabera, arriskuen identifikazioaren emaitzak, inbentarioa eta arriskuen mapa lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duten organoei bidaltzen zaizkie, arriskuei buruzko informazioa lurralde-antolamenduko tresnak landu, izapidetu eta onartzerakoan kontuan har dadin, eta, era berean, aurreikusten da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak informazio hori beste agintaritza batzuetatik bidaltzea, hirigintzakoak kasu, administrazio-prozedura mota guztietako arriskuen edo hondamenen aurrean segurtasun-alderdiak hobetzen laguntzeko.

Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 18. artikuluaren arabera, lurraldea antolatzeko tresnek eta hirigintza-planek kontuan hartu behar dituzte inbentarioko eta arriskuen mapako zehaztapenak, eta arriskuak prebenitzeko eta gerta daitezkeen hondamendien eta hondamenen inpaktua murrizteko neurriak ezarri behar dituzte.

ELurraldea antolatzeko eta hirigintza-plangintzako tresna horiek Eusko Jaurlaritzan Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko eskumena duen sailaren txostena behar dute, eta aldizka jakinarazten zaizkio Euskadiko Babes Zibileko Batzordeari.

Larrialdietako araudiaz gain, araudi sektorial batzuek administrazio eskudunaren txostena eskatzen dute hiri- eta hirigintza-antolamenduko planak onartzeko faseetan. Esate baterako, lurralde-antolamenduko araudia (lurralde-plan partzial eta sektorialetarako) eta hirigintza-araudia (udal-plangintzari begira, plan orokor eta berezietarako). Txosten horiek Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari eskatzen zaizkio, izapidetze-fase desberdinetan, eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak txostena egin behar du.

Zer espediente motari buruzko informazioa ematen du LAEMZ?

  • Lurraldea antolatzeko tresnak: Lurraldearen Antolamendurako Jarraibideak (LAJ), Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) eta Lurraldearen Arloko Planak (LAP), Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen arabera (9. art., 10. art. 13. art. 17)
  • Hiri-plangintzako tresnak: Hiri-antolamenduko plan orokorrak (HAPO), Plan bereziak, Bateragarritze-planak... Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen arabera..

Plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa (IPPC)

Ingurumen-ebaluazioak barne hartzen ditu Administrazio Publiko batek onartutako plan eta programei aplikatzen zaien Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa (IEE) eta sustapen pribatuko zein publikoko proiektuei aplikatzen zaien Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa (IEA).

Ingurumen-ebaluazioa beharrezko azterlan eta txostenek osatzen dute, ingurumen-alderdiak eta jasangarritasun-alderdiak plan eta programetan integratzeko, bai eta proiektuek ingurumenean eta osasunean espero dituzten ondorioak baloratzeko ere.

9/2018 Legeak, abenduaren 5ekoak, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea aldatzen duenak, istripu larrien edo hondamendien ondoriozko arriskuak prebenitzeko eta kudeatzeko eskumena duten organoen nahitaezko txostena jasotzen du.

Era berean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legeak ezartzen du ingurumeneko baimen bateratuan (IPPC) behar diren neurriak hartu behar direla istripu larriak prebenitzeko eta istripu horiek pertsonen osasunean dituzten ondorioak mugatzeko, aplikatzekoa den araudiaren arabera.

Horretarako, ingurumen-organoak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza honi kontsulta egin dio ingurumen-baimen integratuaren izapidean, eragiten dioten babes zibileko arriskuei buruz. edo jarduerak alda ditzakeenak.

Nola eskatu txostena LAEMZi?

Lurralde-antolamenduari, hirigintza-plangintzari eta ingurumen-ebaluazioari buruzko txostenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez eska daitezke, eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari zuzendu.

Erregistro Elektroniko Orokorra (leiho berri batean irekitzen da)

(identifikazio elektroniko onartuaren bidez identifikatu behar da)

Araudia

Lurralde-antolamenduari, hirigintza-plangintzari eta planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioari buruzko araudia kontsulta dezakezu Araudia atalean.

Azken aldaketako data: