Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

LABEAN, burututako ekintzak

"Nola eman balio soziala nire ekintzailetzari" gizarte-ekintzailetzako jardunaldiak

2020ko urtarrilean, hiru jardunaldi egin dira ekintzaileentzat, "Nola eman balio soziala nire ekintzailetzari" izenburupean. Honako helburu hauek izan dituzte: ekintzailetza soziala ezagutaraztea eta balioestea, ekintzailetza sozialeko esperientziak ezagutzea eta bertaratutakoen artean sinergiak sortzea. Santikurutze Kanpezun (Arabako Mendialadea), Sopuertan (Enkarterri) eta Espejon (Añana) egin diren jardunaldietan 43 pertsonak parte hartu dute.

Jardunaldi horietan parte hartu duten pertsonek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte ekintzailetza sozialeko proiektuen adibideak, hala nola:

- Soriako La exclusiva

- Terueleko Oliete herriko Apadrina un olivo

- Zaragozako Artieda herriko Senderos de Teja

- Enkarterrin Karrantzako GALUA eguneko zentroa

- Enkarterrin URBEGI enpresa

- Arabako Mendialdean Bernedoko THUSIA

- Arabako Mendialdean Maeztuko Mendialdeako ogia

- Añanan Kuartangoko Ekotarriko

- Añanan Astulezeko Caserío Montehermoso

Ikas bidaia

2019ko abenduan, beste lurralde batzuetako eta fase desberdinetan dauden gizarte-ekintzailetza eta berrikuntza sozialeko ekosistemak ezagutzeko esperientziak bisitatu dira. Zehazki, Palentziako Paredes de Nava, Soriako Burgo de Osma eta Soriako El hueco-ren adibideak bisitatu dira. Bisita hauetan HAZIko teknikariek eta arduradunek, inplikatutako LGE-en arduradunek eta eskualdeetako agenteek parte hartu dute.

LABEAN OPEN SPACE Jardunaldiak

Komunitateak proiektuan parte hartzea eta inplikatzea da LABEANen oinarrietako bat; beraz, eskualde bakoitzean abian jarri beharreko lehen jardueretako bat LABEAN Open Space jardunaldiak izan dira.

Jardunaldiak Open Space metodologiaren arabera garatu dira, hau da, parte-hartzaileen artean sinergiak sortzea ahalbidetzen duen metodologia berritzailearen arabera, hauek baitira jardunaldiaren denboraren eta errutinen konfigurazioan benetako protagonistak.

Jardunaldi bat egin da eskualde bakoitzean (Maeztun Arabako Mendialdean, Kuartangon Añanan eta Zallan Enkarterrin), eta guztira 123 pertsonek parte hartu dute.

Eskualde bakoitzean azaleratu eta landu diren kezkak dokumentu hauetan jasotzen dira:

- Labean Open Space Montaña

- Labean Open Space Añana

- Labean Open Space Enkarterri

Azken aldaketako data: