Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

LABEAN, landa eremuan berrikuntza soziala

Eusko Jaurlaritzak LABEAN jarriko du abian, Euskadiko landa-eremuetako gizarte-berrikuntzako proiektua Arabako Haranka, Arabako Mendiak eta Enkarterri eskualdeetan.

LABEAN proiektu pilotua da, gizarte-berrikuntzan oinarritua, eta Euskadiko landa-eremu behartsuenen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko ekimenak eta pertsonak astindu, dinamizatu eta konektatzea du helburu, abangoardiako tresna metodologikoak erabiliz. Funtsean, gizarte-berrikuntza lehendik dauden eta proposamen tradizionalekin lotu ezin izan diren gizarte-arazoei irtenbide berriak eta desberdinak ematen dizkien diziplina gisa defini daiteke.

Ikuspegi horretatik, LABEANek jarduera ekonomikoak eta enplegua sortzen eta finkatzen, landa-gizartearen ongizatea hobetzen, biztanleria finkatzen eta lurraldea eraldatzen lagundu nahi du, eremu bakoitzean dauden aukerak azaleratzea eta aprobetxatzea ahalbidetzen duten ekintzen bidez, negozio-eredu berriak sortuz, lehendik dauden proiektuak bultzatuz, tokiko baliabideak balorizatuz, toki-erakundeak lurralde-dinamizazio eta -kohesioaren partaide eginez, eta hainbat lankidetza sustatuz. Publikoak eta pribatuak, edo gobernantza-modu berriak eraikiz, besteak beste.

Eskualdeetako aurkezpenak

Komunitateak proiektuan duen parte-hartzea eta inplikazioa LABEANen zutabeetako bat da, eta, hori sustatzeko, datozen hilabeteetan aurkezpen-jardunaldi bat egingo da hautatutako eskualdeetako buru bakoitzean.

  • Maeztun azaroaren 30ean
  • Kuartangon abenduaren 14an
  • Enkarterrin urtarrilaren 11an

Jardunaldiak Open Space delakoaren metodologiarekin garatuko dira. Metodologia horri esker, sinergiak sor daitezke parte-hartzaileen artean, horiek baitira eguneko denboraren eta errutinen konfigurazioan benetako protagonistak. Jardunaldi horien ondorioak lurraldearen arazoen diagnostiko ona izan ohi dira, haietan bizi diren pertsonek ikusita, baita abiapuntu ona ere zenbait proiektutarako.

Azken aldaketako data: