Emakumeak euskal landa eremuan
Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna
Euskadik Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du
Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren hamazazpigarren edizioa ospatu zen, landa-eremuko emakumeen lanari balioa emateko eta landa-inguruneko emakumeen eta gizonen berdintasuna sustapenean aurrera egiteko.
Gaur egungo pandemia dela eta, aurten online jardunaldi batzuk antolatu dira HAZI Fundazioko laguntzarekin. Hitzaldiak bideoz ikusgai daude, non hainbat emakume adituk landa eremuko emakumeen inguruko zenbait gairi buruz hitz egiten duten.
Urriaren 15ean, hizlari horiek mahai inguru batean parte hartu zuten, egungo krisiari eta horren ondorioz landa inguruneko emakumeentzat aldaketarako sortu diren aukerei buruz duten iritzia aurkeztuz.
Landa Emakumeen Batzordea
Landa Emakumeen Batzordea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakoratasun sailak bultzatutako lantaldea da. 2004an sortu zen eta egun hurrengo kideek osatzen dute:
- Landa Eremuko emakumeen elkarteak
- Foru Aldundiak:
- Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza saila
- Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako saila
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako saila
- Emakunde
- HAZI Fundazioa
- Eusko Jaurlarizako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Landa Emakumeen Batzordeak emakume eta gizoenen arteko berdintasuna sustatzea landa eremuan du helburu.
Azterlanak eta publikazioak
Emakumeak Euskadiko Nekazaritza sektorean: Emakume nekazariak - 2016ko otsaila
Emakumeak landa-ingurunean 2016 - 4 urteko azterlana
Emakumeak landa-ingurunean 2012 - 4 urteko azterlana
Emakumeak landa-ingurunean 2008 - 4 urteko azterlana
Emakumeak eta osasuna EAEko landa-eremuetan. LUR bilduma 9. zk
Egileak: Nekane Jausoro, Andres Davila eta Eider Arrieta
1go edizioa, 2006ko urriak
Landa ingurunean bizi diren emakumeen osasuna, EAEko 2002ko osasun-inkestaren arabera
Estatistikak
Azken aldaketako data: