Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

EREIN 2026 - Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak

[EREIN 2026]

Deskribapena


Xedea

Landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen deialdia egitea 2023ko ekitaldirako, erakunde publikoei zuzenduta (EREIN programa), "Landa-inguruneko oinarrizko zerbitzuetan inbertsioak" izeneko 2023-2027 NPBPEren esku-hartzearen barruan.

Aplikazio-eremu geografikoaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu guztiak sartuko dira, entitate-mailaren arabera sailkatuta (II. eranskinean zehazten da sailkapena), eta honako hauek bereiziko dira:

a) Arreta Bereziko Eremuak (ABE); alegia, zaurgarritasun-maila handiena dutenak.

b) Gainerako landa-eremuak, ZM2, ZM3 eta ZM4 zaurgarritasun-maila dutenak, tartean, ZM2 zaurgarritasun-maila duten partzoneriak.

Laguntza horiek landa-inguruneko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen, herriak berreskuratzen, enplegua sortzen eta landa-eremuetan turismoa bultzatzen lagunduko duten azpiegiturak eta ekipamenduak hornitzeko izango dira.

Laguntzaren xedea da inbertsioak sustatzea mota guztietako azpiegitura edo zerbitzuak sortu, hobetu edo handitzeko, jarduketa hauen esparruan:

a) Uraren hornidurarekin eta saneamenduarekin eta energia elektrikoaren eta gasaren hornidurarekin eta kanalizazioarekin lotutako oinarrizko azpiegiturak (bai berriak, bai ordezkatu beharrekoak, ordezkatu ezean zerbitzuaren prestazioa baldintzatuko balitz; hori egiaztatzeko, arloan eskumena duen maila teknikoko hirugarren batek egindako txostena aurkeztu beharko da).

b) Energia berriztagarrien erabilera eta energia-aurrezpena sustatzeko azpiegiturak, toki-komunitateari zerbitzuak ematera bideratutako eremuetan. Beraz, kanpoan geratzen dira ohiko zerbitzu propioak ematera bideratuta daudenak, oinarri honen 3.a) apartatuan adierazten denaren arabera.

c) Turismoari lotutako zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak. Barne daude interpretazio-zentroak/museoak eta turismo-bulegoak, bidezidor eta bide homologatuak eta horietarako seinaleak, autokarabanentzako aparkalekuak.

d) Biztanle-guneak egokitzearekin zerikusia duten azpiegiturak, haien hirigintza-oneratzea eta -egokitzapena xede dutenak: irisgarritasuna, lorategiak jartzea, argiteria eta hiri-altzariak.

e) Oinarrizko zerbitzuentzako proiektuak: eguneko zentroak eta adinekoentzako egoitzak, haur-eskolak eta farmaziak/botika-kutxak/osasun-zentroak.

f) Aisia, kultura eta kirolarekin zerikusia duten zerbitzuentzako proiektuak: kultur etxeak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-ekipamenduak edo aisialdikoak.

g) Ekipamendu komunitarioetako irisgarritasunarekin zerikusia duten proiektuak.

h) Industrialde txikiak urbanizatzeko proiektuak.

Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.

Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:

- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: hazi@hazi.eus

Onuradunen betebeharrak

Onuradunek jardueraren finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia eman behar dute, gardentasunari buruzko legerian ezarritakoaren arabera. Zehazki, informazioari, publizitateari eta ikusgarritasunari dagokienez, honela jakinarazi beharko dute PEPACen laguntza:

a) Erakunde onuradunaren webgune ofizialean, webgune hori dagoenean, eta sare sozialetako kontu ofizialetan eragiketaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren arabera proportzionatua, eta haren helburuak eta emaitzak adieraziko dituzte;

b) Adierazpen bat emango dute eragiketa gauzatzearekin zerikusia duten dokumentuetan eta komunikazio-materialetan, publikoari edo parte-hartzaileei zuzenduta;

c) Azpiegiturak edo eraikuntza-jarduerak finantzatzeko eragiketen kasuan, baldin eta horien guztizko gastu publikoa 50.000 eurotik gorakoa bada, azalpen-plaka bat edo pantaila elektroniko baliokide bat jarriko dute proiektuari buruzko informazioarekin. 10.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez A3 tamainako kartel bat erakutsiko da jendeak ikusteko moduko leku batean, eragiketari edo pantaila elektroniko baliokideari buruzko informazioarekin.

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

10.170.072 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauek finantzatzeko baliabide ekonomikoen gehieneko guztizko zenbatekoa 10.170.072 euro da. Horietatik, 1.250.000 euro kofinantzatuko dituzte LGENF funtsak (% 80, hots, 1.000.000 euro) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (% 20, hau da, 250.000 euro). Gainerakoa, 8.920.072 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ordainduko da, Batzordeak 2023-2027 aldirako NPEPEn onartutako finantzaketa osagarri gehigarri gisa.

Honela banatuko dira, ekitaldi bakoitzean, deialdiari lotutako baliabide ekonomikoak (10.170.072 euro): 1.308.888 euro 2026ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 8.861.184 euro, 2027ko ekitaldiko konpromiso-kredituari.

Aurreko paragrafoan adierazitako gehieneko guztizko zenbatekoa % 40 handitu ahal izango da. Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak emango du handitze horren berri, ebazpen baten bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitalpenak, baina, ez du eragingo eskabide berriak aurkezteko epea hastea, ezta ebazteko beste epe bat hastea ere.

Nori dago zuzenduta


EREIN laguntzen erakunde onuradunak

a) Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau da:

- Udalerria.

- Kontzejuak eta udalerriarena baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakundeak, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidearen gaineko oinarrizko legerian ezarritakoaren arabera.

- Udalerrien mankomunitateak.

- Arabako lurralde historikoko kuadrillak.

- Beste zeinahi erakunde, baldin eta tokiko lurralde-erakunde zenbait biltzen baditu, dagokion izendapen bereziarekin, 2/2016 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera. Toki-erakundeen erregistroan inskribatuta egon behar dute. Ofizioz egiaztatuko da inskribatuta daudela.

b) Toki-erakundeen sektore publikoa, a) apartatuko erakundeei dagokiena.

c) Landa Garapeneko Elkarteak, baldin eta toki-erakundeekin lankidetza-hitzarmenak izenpetzen badituzte esku-hartze eremu baten aldeko proiektuak martxan jartzeko.

Betekizunak

  • Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren arabera, ezin izango dira onuradun izan agindu arautzailearen 7. oinarrian jasotako egoeraren batean dauden erakundeak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Teléfono: 945 003 240

E-mail: hazi@hazi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028212

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta seilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk