Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

LABEAN, proiektuaren lurralde eremua

LABEAN proiektu pilotua hiru eskualdetan burutzen da:

- Añana

- Arabako Mendialdea

- Enkarterri

Hiru eskualde hauek LEADER azalera garrantzitsua duten eremuak direlako nabarmentzen dira; landa eremu behartsuenak izanik.

- Arabako Mendialdea oso eskualde zabala da, eta biztanle gutxi ditu. Biztanleria-dentsitatea 5,6 bizt/km2-koa da (Eustat, 2019), eta azken 10 urteetan % 6ko biztanleria-galera hauteman da. Eskualde hau hainbat mendizerrak eta mendikatek inguratzen dute, bai eta Izkiko mendiek ere, gainerako lurraldearekiko eta, batez ere, inguruko hirigune handiekiko, Gasteiz eta Logroño, komunikazioa baldintzatuz. Batez besteko errenta, Araba eta Euskadiko batez bestekoen azpitik egonik, 19.246€ da (Eustat 2017), eta BPGa 36.774€ (Eustat, 2017) % 5,24 jaitsi da 2010etik. 2019ko azken hiruhilekoan langabezia-tasa % 6,66koa zen (Lanbide). Sektore ekonomikoei dagokienez, lehen sektoreak pisu handia du, eta, gainera, baliabide naturalen kalitate handiagatik eta inguruneak eskaintzen dituen turismo-aukerengatik nabarmentzen da.

- Añanako eskualdean kontraste handia dago landa-eremu eta industrializazio-maila handieneko eremuen artean, hauek Gasteizko eta N1eko komunikazio-bideetatik gertu daudelarik. Datu sozioekonomikoei dagokienez, azken 10 urteetan egonkor mantendu den eskualdeko biztanleriaren batez besteko dentsitatea 9,4 bizt./km2 da (Eustat, 2019), Arabako eta Euskadiko batez bestekoen azpitik. Era berean, Euskadiko eta Arabako batez bestekoen azpitik dagoen batez besteko errenta egonkor mantendu da: 18.916 €(Eustat, 2017). Langabezia-tasa, Euskadiko eta Arabako batez bestekoen azpitik dago, % 7,14koa da (2019ko hirugarren hiruhilekoa, Lanbide). Sektore ekonomikoei dagokienez, esan behar da lehen sektorea, landa-eremuetan kontzentratua dagoela eta zereal-joera argikoa dela, eskualdean pisu handia duelarik.

- Enkarterri kontrasteen eskualde bat da, non bere lurraldearen parte baten isolamendu geografikoa izan arren beste partea Bilboko metropoli-eremutik gertu aurkitzen da. Enkarterrik 74,30 bizt/km2-ko biztanleria-dentsitatea du (Eustat, 2019), Euskadiko eta Bizkaiko batez bestekoen azpitik, eta azken 10 urteetan biztanleriak gora egin duela ikusten da. 17.482€ko batez besteko errenta (Eustat, 2017) eta 18.383€ko BPGa (Eustat, 2017) ditu biak Euskadiko eta Bizkaiko batez bestekoen azpitik daudelarik. Langabezia-tasa, % 13,18koa (2019ko hirugarren hiruhilekoa, Lanbide), Euskadiko eta Bizkaiko batez bestekoen gainetik dago. Sektore ekonomikoak direla eta, lehen sektoreari dagokionez, esnetarako behiak hartzen duen garrantzia azpimarratu behar da.

LABEAN proiektuak hiru eskualde hauetan jarri badu ere arreta, proiektuaren emaitzetako bat landa eremuen garapen sozioekonomikorako sare lan-eredu baten eraikuntzareko ibilbide-orri bat izango da, gizarte-berrikuntzaren ikuspegitik, eta Euskadiko landa eremuan antzeko proiekturen bat gauzatu nahi duen edozein erakunderen eskura egongo dena.

Azken aldaketako data: