LABEAN, ekintza plana 2019-2020
Bi urteko epea, 2019 eta 2020, duen proiektuaren esparruan, eskualde bakoitzean dauden aukerak azaleratzeko eta aprobetxatzeko ekintzak planteatzen dira:
- Negozio-eredu berriak asmatuz
- Sortutako enpresen iraunkortasuna bermatuz
- Tokiko baliabideak balorizatuz
- Tokiko erakundeak lurraldearen dinamizazioan eta kohesioan kokatuz
- Lankidetza publiko-pribatua, publiko-publikoa eta pribatu-pribatua sustatuz
- Herritarrak inplikatuz
- Emaitzen eta pertsonen arteko elkarrekintzaren arabera balioa sortuz, ezagutza trukatuz eta sortuz
- Garapenaren iraunkortasuna zainduz
- Gobernantza modu berriak eraikiz
2019an, LABEAN proiektuari ekin zaio honako jarduera hauekin:
- Eskualde bakoitzean proiektuaren aurkezpena eginez, eragile publiko zein pribatuei
- Labean Open Space jardunaldiak eskualde bakoitzean antolatuz
- Berrikuntzako sozialeko beste ekosistema batzuetara bisita teknikoa eginez
- Ekintzailetza sozialeko jardunaldiak burutuz
Eskualde bakoitzerako berrikuntza sozialeko eragileen mapa bat eginez
2020an, proiektuaren bigarren fasea gauzatzea aurreikusten da, jarduera-eremuetan gizarte-berrikuntzako ekosistema sendotzen aurrera egiteko, heldu beharreko erronka zehatzak identifikatuz, konponbideak bilatzeko partaidetza-prozesuak abian jarriz, gizarte-ekintzailetzako eta berrikuntzako sozialeko proiektuak sustatuz eta bakoitzean erreferentziazko espazioak bilatuz.
2020an aurreikusitako jarduerek honako hauek dira:
- LABEAN espazioen hautatzea eta diseinatzea eskualde bakoitzean
- Gizarte-ekintzailetza eta gizarte-berrikuntzako proiektuen lehiaketa eta, ondoren, proiektu horien inkubazioa
- Prototipatze-ariketa: eskualde bakoitzean identifikatutako erronkari aurre egiteko erantzunak eta/edo konponbideak batera sortzea, lan parte-hartzaile baten bidez
Azken aldaketako data: