Segurtasun Saila

Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa

Zer baldintzak bete behar ditut?

Akreditazioa lortzeko hurrengo baldintzetako bat bete behar da:

1.- Autobabes-planak edo babes zibileko planak egiteko berariazko gaitasuna edo kualifikazioa ematen duen unibertsitate-titulazio ofiziala.

2.- Unibertsitate-titulazio ofiziala eta, gainera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian edo hark onartutako erakunde edo entitateetan autobabes-planak egiteko goi-mailako prestakuntza ikastaroa.

3.- Autobabes-planak egiteko gaikuntza edo kualifikazioa ematen duten unibertsitateko master-, aditu- edo espezialista-tituluak.

Arautegia:

  • Agindua, 2016ko irailaren 5ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa arautzen duena (2. artikulua).

Araudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke.

igo

Zer unibertsitate-tituluek gaitzen naute horretarako?

Besteak beste:

  • Segurtasun eta larrialdietako gradua.
  • Larrialdiak eta babes zibila kudeatzeko masterra, arriskua eta larrialdiak kudeatzeko masterra, laneko arriskuei aurrea hartzeko masterra edo master parekideak.
  • Autobabes-planak prestatzeko eta ezartzeko espezializazio-diploma.
  • Segurtasun-kudeatzeko eta zuzentzeko unibertsitateko aditu-titulua.
  • ...
 

Horri dagokionez, ebaluazio-batzordeak ulertzen du agindu honetan aipatzen den akreditazioa honako hauek eskura dezaketela:

  • Berariazko autobabes-titulazioak, unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatuak eta emandakoak, ofizialki aintzatetsitakoak, baldin eta osatzen duten arloak gutxienez 90 ordura eta/edo 4 ECTS kredituetara iristen badira.
  • Segurtasun kudeaketa eta zuzendaritzaren titulazioak, unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatuak eta emandakoak, ofizialki aintzatetsitakoak, baldin eta osatzen duten arloak gutxienez 400 ordura eta/edo 16 ECTS kredituetara iristen badira.

Nolanahi ere, balioespen batzorde batek banan banan balioetsi egingo ditu aurkeztutako eskabideak. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileak.

igo

Zer dokumentazioa eskuratu behar dut?

1.- Eskabidea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzenduta.

2.- Emandako datuak eta aurkeztutako dokumentazioa egiazkoak direla adierazten dituen berariazko aitorpena.

3.- Eskatutako prestakuntza egiaztatzen duten tituluen kopia konpultsatuak.

igo

Badaude eskabide-eredurik edota berariazko aitorpena eredurik?

Bai:

igo

Zer dira kopia baimenduak edo konpultsatuak?

Konpultsatzea jatorrizko testu edo agiri baten fotokopia benetakoa dela egiaztatzea da. Dokumentuak konpultsatzeko fotokopia bana erantsi behar da originalarekin, erregistro bulego batean.

Kopia baimendua erregistro bulego batean dokumentu jatorrizkoa digitalizatzeatik dator.

igo

Non aurkeztu behar dut eskabidea?

Eskaerak eskura aurkez daitezke Zuzenean-Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Bizkaia: Kale Nagusia 85, 48001 Bilbao; Gipuzkoa: Andia 13, 20003 Donostia; Araba: Ramiro Maeztu 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz), edo, baita ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako gainerako lekuetan.

Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Orokorra konektatuta dago gainerako administrazio publikoetako erregistroekin SIR (Erregistroak Trukatzeko Sistema) plataformaren bitartez. SIRen bitartez bidali eta jaso ahal izango ditugu digitalizatutako dokumentuak konektatuta dagoen beste edozein administraziotatik.

 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren arabera, interesdunek toki hauetan aurkeztu ahal izango dituzte administrazio publikoetako organoetara zuzentzen dituzten dokumentuak:

a) Zuzentzen zaizkion administrazio edo organismoaren erregistro elektronikoan, eta 2.1 artikuluan aipatzen diren subjektuetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan.

b) Posta-bulegoetan, erregelamenduz ezartzen den moduan.

c) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.

d) Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.

e) Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan.

Administrazio guzti-guztien erregistro elektronikoek osotara elkarreragingarriak izan behar dute, hartara berma dadin haien bateragarritasun informatikoa eta elkarrekiko konexioa, eta orobat erregistro-idazpenen eta edozein erregistrotan aurkezten diren dokumentuen transmisio telematikoa.

igo

Indargabe geratzen den 2012ko abuztuaren 3ko aginduaren arabera gai diren teknikariak

Indargabe geratzen den 2012ko abuztuaren 3ko aginduaren arabera emandado akreditazioek indarra gorde dute. Egoera ez da erregularizatu behar.

igo

Noiz eska dezaket akreditazioa?

Edozein unetan.

igo

Zein da ebatzi eta jakinarazteko epea?

Eskabideak ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa da, eskabidea –dagokion dokumentazioa duela– aurkeztu den egunetik aurrera.

Interesdunari dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko eskatu bazaio, epe hori bertan behera geratuko da, errekerimenduaren jakinarazpena egiten denetik hartzaileak bete beharrekoa bete arteko denboran edo, hala dagokio, horretarako emandako epea agortu arte.

Ebazteko gehieneko epea bukatuta, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabideak administrazio-isiltasun bidez baietsi direla ulertuko da, alde batera utzi gabe presuntziozko egintzei buruz 39/2015 Legearen 47.f) artikuluan ezarritakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

igo

Nola hartzen da parte autobabes-planak egiteko goi mailako prestakuntza ikastaroetan?

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak edo horrek aitortutako beste erakunde edo entitateren batek emango du ikastaroek.

Goi mailako prestakuntza ikastaroei buruzko informazioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia-ren web orrian lortuko duzu. Harremanetarako telefonoa: 945.28.52.00

igo

Nola hartzen da parte euskadi.eus/autobabesa web gunean argitaratzen den gaitutako teknikarien zerrendan?

2016ko aginduaren arabera, eskatzaileak, eskaera aurkeztuz, baimena ematen du www.euskadi.eus/autobabes web gunean argitaratzeko. Honako datu hauek argitaratzen dira: izen-abizenak, akreditazio-zenbakia eta -data.

Hala ere, webgunean argitaratuko da berariazko baimena ematen duten pertsonen harremanetarako helbide elektronikoa zure zerbitzuen eskatzaileek harremanetan jartzeko.

Datuak argitaratzeko baimen-eredua (PDF, 262 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

2016-09-17 baino lehenago akreditazioak

Bestalde, indargabe geratzen den 2012ko aginduaren arabera emandako akreditazioen kasuan, berariaz baimendu behar da.

Datuak argitaratzeko baimen-eredua (PDF, 139 KB) (leiho berri batean irekitzen da) 2016-09-17 baino lehenago akreditazioak solilik

igo

Nola erreklamatu ahal dut kontrako ebazpena jasotzen badut?

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Segurtasun Sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean, errekurtsoa oinarritzen den arrazoien deskribapen zehatz eta sistematikoarekin eta erantsita doan dokumentazioa adierazten.

Segurtasun Sailordetza

Segurtasun Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Gora jotzeko errekurtsoa eredua (PDF, 22 KB)

igo

Azken aldaketako data: